Enekok: <eztabaida txapelketa baten parte hartzeko entrenatzen nabil :-) -- Funtsean bat nator argumentazio guztiarekin. Ez duzu gehiegi entrenatu beharrik, forman zaude.
<Populismoa testuinguruaren araberako kontzeptua da. Ataunen eta Valladoliden diskurtso populistaren edukia diferentea den bezala, nire iritzi apalean, foro honetan populistagoa da futbolari kritika egitea, "futbolari dirurik ez!" esatea edo aurka egotea, futbola defenditzea baino. -- Eta hau argudio benetan brillantea iruditzen zait. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga Enviado el: miércoles, 24 de octubre de 2007 15:52 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Guggenheim gurea El 24/10/07, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> escribió: > eztabaidagai, futbola sartu duzu erdian, Barkatu Oier, baina ez dut sartu nik futbola: lehena Amatiño izan da, bigarrena Luistxo, hirugarren Iban Zaldua, eta gero sartu naiz ni. > Eneko, zure diskurtsoa populismoaren eredu bikaina da. Populismoa testuinguruaren araberako kontzeptua da. Ataunen eta Valladoliden diskurtso populistaren edukia diferentea den bezala, nire iritzi apalean, foro honetan populistagoa da futbolari kritika egitea, "futbolari dirurik ez!" esatea edo aurka egotea, futbola defenditzea baino :-) Kultura alorrean > soldata altu batzuk egoteak ez ditu justifikatzen futbolari emandako > diru-laguntzak. Ez bateko eta besteko izar batzuk irabazitako > dirutzak, Bai ados, esan dut lehen ere. Zergatik kexatu bakarrik futbol zelaietarako diruaz, futbolarien soldataz, futbolean gastatzen den propaganda, ... eta ez besteetaz? Nik besteetaz "ere" kexatu naiz (opera, rock&rolla, zinema, ...) , ... eta zezenketaz. Alkohola, matxismoa, analfabetismo kulturala, konpetibitatea, biolentzia, sinplismoa, .... ezaugarri horiek konpartitzen dituzte kultura forma askok gure gizartean. Zinema, Rock&roll, Interneteri, operari inkluso, .... futbolari leporatzen dizkiozun pekatu horiek edo antzekoak leporatzen dizkiete askok. Ez naiz aditua, baina bertsolaritza, maskaradak, dantza, herri frogak, ... ez daude horiekin lotuta? Alkohola, matxismoa, sinplismoa, lehiaketak, ... behin baino gehiagotan lotzen dira gure kultur tradizio sakonenarekin. Zezenik kexatu naiz ni, baina edozeinek esan dezake antzar egunak, zaldiz edo txalupan, idi frogak, adari topaketak, oilar jokoak, ... salbajismoaren aldetik enbidia askorik ez dietela zezenketei. Kultura: "gizarte baten bizitzeko era eta adierazpen modu guztien multzoa" zioten fakultatean. Jana, edana, gastronomia, kirola, joskintza, elkarrizketa, ... kultura da. Gakoa: zeintzuk sustatu eta diru-lagundu erakundeetatik? nere gustokoak?, zure gustokoak? agintean daudenen gustokoenak? demokratikoki bozkatu egingo dugu?, jende gehien erakartzen duenak? erretorno gehiago dutenak? desagertzear daudenak? beste sektore batzuekin sinergikoak direnak? Ez dira adostutako kriterioak ezartzen, edo ez ditut nik ezagutzen. Edo galdera prebioa: lagundu behar ditugu erakundeetatik? edo bilatu dezala bakoitzak bere etorkizuna, patrozinio edo babes formulen bidez? bazkideen bidez? salmenten bidez? Denetik pixkat, akaso, baina aldez aurretik jakinda? Hemen ez du inork formularik proposatu, nik ezta. Galderak egiten nabil. > futbolak gizarteratzen dizkigun balio ederretako batzuk. Eta aisialdia > okupatzeko formula zoragarri horren gailurrean ume-moko ez-jakin, > aberats berri eta jainkotu batzuk jartzen dizkigu haien ostikokeriak > gurtu ditzagun. Txapeau. ados. Esan dut lehen ere. "ez-jakin, aberats berri eta jainkotu ", kalifikatibo horretan gailurrean dauden modako zenbait aktore, mira quien bailako dantzari, pasareletako modeloak, enpresari, irakasle, idazle famatu eta beste hainbeste sartuko nuke taldean . Pekatu horiek gizakionak dira, ez bereziki futbolarienak. Esate baterako, Juanjo Alvarez jakintsu, zentsuduna, ... iruditzen zait, baina ostiko ederrak ematen zituen Ipuruan eta beste futbol zelai askotan igandero. Edo ikasle izan ditut Fakultatean futbol profesionalean dabiltzan jokalariak, dirudunak bai baina jakintsuak eta umilak dira, nere ustez. Beste arloetan "ez-jakin, aberats berri eta jainkotu "-en artean jende majoa egongo da. > > Ez dakit zergatik kejatzen zaren Kulturalari emandako diru-laguntza > eskasekin. Zure baremoak oso ondo kunplitzen ditu udalak. Ez dut esan zein den nere baremoa, oso personala litzateke. Alderantziz, laguntzak ematerakoan finkatutako kriteriorik ez dagoela kexatu naiz. Nere baremoa ez du kunplitzen, baina aipatzen duzun audientziarena, ezta. Eta mundu guztiak bezala, kexatzeko eskubidea dudala uste dut. Eneko OH: eztabaida txapelketa baten parte hartzeko entrenatzen nabil :-) _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
