Kalera (Bilbora) urten bihar izan juat errekaura eta, bide batez, Montoiarena 
erosi gura izan juat. Hiru liburudendatan (Corte Inglesa tarteko) galdetu eta, 
ez jakek eta ez juek izan...
 
Amatiño

        ----- Original Message ----- 
        From: Xabier Mendiguren <mailto:[EMAIL PROTECTED]>  
        To: Eibartarrak zerrenda <mailto:eibartarrak@postaria.com>  
        Sent: Thursday, November 08, 2007 8:12 AM
        Subject: Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat

        Ba, pozten naiz. Montoiagatik, liburuagatik, eta gustatu zaizulako.
        
        Nik ere bat egiten dut zure iritziarekin. 25 urte daramatza Montoiak 
euskal literatura aberasten, aurrena poesian eta gero fikzioan, eta bere 
liburuak beti onak iruditu bazaizkit ere, aurrerago eta hobeto ari dela esango 
nuke.
        
        Zerrendako irakurzaleei, beraz, "Euskal Hiria sutan" liburura 
hurbiltzeko gonbita. Abisu bat: lehenengo ipuina bihurri samarra da, eta 
baliteke baten bat galtzea. Baina ez arduratu: hortik aurrerakoa samurragoa 
da-eta. Nahiz eta "samurra" hitza Montoiaren testuekin oso ondo josi ez.
        
        X.
        
        El 07/11/2007, a las 14:12, [EMAIL PROTECTED] escribió:
        
        

                Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du 
"Euskal 
                Hiria sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste 
                pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren 
aukera bat 
                merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da 
(eta, 
                horretaz gain, arraroagoa dena, baita nobelagile aparta ere), 
eta oso 
                ondo jostutako lana da "Euskal Hiria sutan". 
                
                Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren 
                argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier 
Mendigureni. 
                
                Ondo izan 
                
                Iban Zaldua. 
                
                _______________________________________________ 
                Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com 
                
                http://www.eibar.org/zerrenda 
                
                harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] 
                

        
________________________________


        

        _______________________________________________
        Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
        
        http://www.eibar.org/zerrenda
        
        harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to