Luistxo Fernandezek hemen eta Sustatun aipatu du "Jainkorik bai ala ez" liburua 
prestatzeko Edorta Jimenezek batez ere  Richard Dawkinsen "The God Delusion" 
eta Michel Onfrayren "Traite d'Atheologie" erabili dituela. 

Txillardegik ere, "Horretaz" bere azkeneko liburuko "Antropokeriaz" atalean, bi 
pentsalari horiexek hartu ditu kontuan.

Luistxok Dawkins-en hainbat esteka jarri zituen. 

Onfray hizlari bikaina da. Irakaskuntzako funtzionario izateari borondatez utzi 
ondoren, lagun batzuekin batera "Caen-go Unibertsitate popularra" sortu zuen 
2002an. 

Orduz geroztiko ikasturteetan Filosofia Hedonistaren Historia bat jorratzen ari 
da. 

Ikastaroen eskemak, xehetasun handikoak, hemen daude:

http://pagesperso-orange.fr/michel.onfray/programme_up_Michel_Onfray.htm

Horietako asko niri behintzat primeran etorri zaizkit. Oker ez banago 
Ekonomiaren Historia irakasten duen Iban Zalduari 2006-2007 ikasturtea izan 
dakioke bereziki interesgarri:  Godwin, Owen, Fourier, Bakunin.

Hitzaldiak e-muletik jaitsi daitezke. Hori bai, askotan Real Player formatoan 
datoz eta gero ohiko mp3etan ezin aditu. Konbertsoreren bat behar. Baina 
softonic-etik edo e-muletik doan jaitsitako konbertsoreek artxiboaren heren bat 
edo bai baino ez dizute mp3ra aldatzen.

Edozelan ere, batzuetan zuzenean mp3 gisa ere jaisten dira, nahiz mega gehiago 
okupatu: ikastaro bakoitzak 600 megatik giga eta pikura (Real Player gisa 
soilik 250 bat mega). 

Ikastaroak salgai ere badaude CDtan, baina oso garesti. 

Azkenik, youtuben ez dago ia Onfrayren bideorik. 

Hemen berriz bai, telebistako elkarrizketak eta:

http://www.dailymotion.com/videos/relevance/search/onfray/1

  
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to