leirek:

>Ze inportantia dan ganorazko formaziñua jasotzia

benetan?

beldurgarria da bigarren hezkuntzako irakasleok ikasleen etorkizunaren gainean 
izan dezakegun eraginari buruz; eta egia esan ez dut uste hain erabakigarria 
denik


askotan aurrena ikasgaiarekiko zaletasuna dago, eta horren bidez konektatuko 
duzu hobeto irakaslearekin, ezta?

dena den, inoiz ez da berandu; KLASIKOAK bildumako liburua garestiak dira, 
baina sarean daude oso-osorik, bertan irakurtzeko edo bestela word edo pdf gisa 
jaisteko

bildumako liburu batzuk oso zailak dira; filosofiarekin zaletzeko goxoenak 
beharbada senekaren "bizitzaren laburtasunaz" (imanol unzurrunzagak euskaratua, 
egundoko itzulpena) eta erich fromm-en "askatasunetik iheska", gaiengatik, 
leire, agian interesgarri lekizukeena 

 hona joan:

http://www.klasikoak.com/Formularios/Sarrera_e.htm

"bilatu"-n seneka edo fromm idatzi eta segituan agertuko zaizkizu liburuak



  ----- Original Message ----- 
  From: leire narbaiza arizmendi 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Wednesday, January 16, 2008 12:33 PM
  Subject: Re: [eibar] Onfrayren lotura batzuk


  Ke nivel, Maribel!
  Filosofixa asignaturia urte bittan emon neban BUP-en, eta nere bizitzako 
irakaslerik txarrenak emon zestezen klasiak. Gure kabuz deskubridu genduan 
bakarra Pitagoras maten zein filon agertzen zala (oso gauza arrarua, zelan 
gertau leike!), eta Nietzsche mozkor eta drogazalia zala; hau da, 18 urteko 
gazte batendako, heroia 
  Analfabeta hutsa naiz, eta gaiñera ez dakit holako hutsuniak zelan bete 
neikezen era atsegin baten. Formaziño ezagaittik uste dot goi maillako ideak 
ihes egitten destela askotan, edo formaziño hori dakazuenok nik baiño ariñago 
eta errezago harrapatzen dittuzuela. 
  Ze inportantia dan ganorazko formaziñua jasotzia
  leire, analfabetia




  2008/1/15, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>: 
    Zapiain:


    >Luistxo Fernandezek hemen eta Sustatun aipatu du  Jainkorik bai ala ez  
liburua prestatzeko Edorta Jimenezek batez ere  Richard Dawkinsen  The God 
Delusion  eta Michel Onfrayren  Traite d Atheologie  erabili dituela. 
    >Txillardegik ere,  Horretaz  bere azkeneko liburuko  Antropokeriaz  
atalean, bi pentsalari horiexek hartu ditu kontuan.
    >
    >Luistxok Dawkins-en hainbat esteka jarri zituen.

    Hor dago zer bota nuen Sustatura: http://sustatu.com/1198229819
    erantzun kateatu luuuuze batzuk ekarri zituen mezu horrek...

    bestalde, Markos, jakin ezazu eskuetan dudala Lacan eta enparauen kontrako 
liburu hura, El Olvido de la Razón, Sebreli argentinarrarena. Ez da nik 
pentsatu bezain liburu ona. Filosofia liburua espero nuen, edo ideien diskusioa 
egingo zuena, eta gehiago da historia bat, Nietzschek Heideggerrengan eragina 
izan zuela, eta gero Heideggerrek hura, eta postestrukturalistak ondoren... 
Dawkinsek hobeto idazten du irrazionaltasunaren kontra, adibidez. 

    Savater ez dago indize onomastikoan. Zizek bai. Graziosoa deritzo, zuk 
bezala, Sebrelik, bere simil zinematografikoek gatza badutela, baina horrez 
gain argudioetan oker dabilela.

    Amaitzen dudanean auzoko liburutegira itzuliko dut. Han eskatu nuen 
ekartzeko, eta zintzo ekarri ere. 

    Luistxo


    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) 

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to