Zapiain:

>Luistxo Fernandezek hemen eta Sustatun aipatu du “Jainkorik bai ala ez” 
>liburua prestatzeko Edorta Jimenezek batez ere  Richard Dawkinsen “The God 
>Delusion” eta Michel Onfrayren “Traite d’Atheologie” erabili dituela. 
>Txillardegik ere, “Horretaz” bere azkeneko liburuko “Antropokeriaz” atalean, 
>bi pentsalari horiexek hartu ditu kontuan.
>
>Luistxok Dawkins-en hainbat esteka jarri zituen. 

Hor dago zer bota nuen Sustatura: http://sustatu.com/1198229819
erantzun kateatu luuuuze batzuk ekarri zituen mezu horrek...

bestalde, Markos, jakin ezazu eskuetan dudala Lacan eta enparauen kontrako 
liburu hura, El Olvido de la Razón, Sebreli argentinarrarena. Ez da nik 
pentsatu bezain liburu ona. Filosofia liburua espero nuen, edo ideien diskusioa 
egingo zuena, eta gehiago da historia bat, Nietzschek Heideggerrengan eragina 
izan zuela, eta gero Heideggerrek hura, eta postestrukturalistak ondoren... 
Dawkinsek hobeto idazten du irrazionaltasunaren kontra, adibidez.

Savater ez dago indize onomastikoan. Zizek bai. Graziosoa deritzo, zuk bezala, 
Sebrelik, bere simil zinematografikoek gatza badutela, baina horrez gain 
argudioetan oker dabilela. 

Amaitzen dudanean auzoko liburutegira itzuliko dut. Han eskatu nuen ekartzeko, 
eta zintzo ekarri ere.

Luistxo


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to