Itzultzaillian euren biharra egitten dabe. Ona, askotan, biharrezkua. Baiña
Ibanek planteutako zalantzan igual gehixago interesatzen jata Enekon
ikuspegixa, adibidez. Euskaldun alfabetatu korrientia, kazetari, idazle,
itzultzaile, irakasle ez dana.
Ezjakin deittu detsa bere buruari. Ez da egixa. Hizkuntzia berian dan
momentutik, berana da. Berak egitten dau egunero euskeria. Horregaittik
interesatzen jata gehixago bere iritzixa sasi-jakintsuona baiño (sasi-letrau
hórren artian, neure burua be sartzen dot.
leire

2008/2/20, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Neure iritzia:
>
> Itzultzaileek eta zuzentzaileek, nahi ezta ere, kasta bat osatu dute,
> beren lanpostuak eta pribilegioak euskararen araugintza inork baino
> hobeto ezagutzean oinarritzen dituena. Horientzat Euskaltzaindia eta
> Hiztegi Batua beste jainkorik ez dago. Beraz, horientzat normala hau
> da: "greba" HBn agertzen da, "huelga" ez; beraz, euskara batuz idazten
> dugunean, "greba" erabili BEHAR DA.
>
> Zorionez, aurreko hori gutxietsi gabe, beste irizpide batzuk ere erabil
> litezke: komunikazioa, hurbiltasuna, hiztunen identifikazioa... Horiek
> "huelga"ren aldekoago dira, kasu honetan, eta, beraz, zilegi egiten
> dute zuk hartu nahi zenuen aukera.
>
> X.
>
> El 19/02/2008, a las 15:49, Iban Arantzabal escribió:
>
> > Barkatu berriro be honekin bueltatzia, baiña gura neuke iritzi
> > gehixago jaso.
> >
> > Beste zerrenda baten be egin dot galderia, itzultzailienian.
> > Erantzunak:
> >
> > - Eneko Gotzonek: Nik ez. "Greba" erabiliz gero, zergatik "huelga" ez?
> > "Lanuzte" ere erabil dezakezu. Zuk erabaki.
> >
> > - Gotzon Egiak: «Opor-otsa dok txaide zabalan,/ -ukabil sendo,
> > soñanzki urdiñ-» zioen Estepan Urkiagak, «Langille eraildu bati»
> > poeman. Sarasolak ere jasotzen du, bigarren adieran: «2. 1918 (G.
> > er.) Lanuztea. OPOR EGIN. Lanera edo eskolara huts egin. Gaur Josebak
> > opor egin du.» Egun, bakaziñuekin daukagu berdinduta, baina... Bai,
> > badakit, «Opor egunak eragin handia izan du Debagoienean» ez zen ber
> > gauza izango. Ez eguna, ez esaldia :-)
> >
> > - Xabier Andonegik: Nik ez dut uste huelga ongi dagoenik euskara
> > batuan. Ez dator, dakidala, hiztegi batuan. Ez dio axola greba nondik
> > datorren, edo zein bidetatik etorri zaigun. Kontua da euskara batuan
> > greba esaten dela eta hori erabat normalizatuta dagoela.
> >
> > - Karlos del Olmok: Orotarikoan huelga bat baino gehiago dago eta
> > grebaren kontura azalpenezko edo polit bat: _Nahasdura bat hiri
> > batean, errebolta edo _greva_ bat langilen artean_. Elsb _Fram_ 183.
> > Ez da [...] huelgarik, grebarik edo lan uzterik izan_. MEIG VIII 37.
> >
> > - Jon Agirrek: Goienkarian testua batuaz badago -esaldia behintzat
> > badago-, nire iritzia da, "huelga" ez dagoela ondo erabilita. Baina
> > euskalkian balego, edo azpieuskalkian edo euskalki aldaeran, orduan
> > batuaz onartuta ez dauden bestelako hitzak erabiltzea egokia
> > litzateke, delako hizkuntza aldaeran erabiliak badira. Bestea tranpa
> > da.
> >
> > - Xabier Andonegik berriz: Beste gai bati buruz ari zela, Ibon
> > Sarasolak hauxe idatzi zuen. erabili.com
> > "Eta Euskal Herri osoari begira telefonoa pausatu lehenetsiko bagenu,
> > euskara batuaren une hoberenetara itzuliko ginateke, arkitu edo
> > huelga erabiliagoak gorabehera aurkitu eta greba hautatu ziren
> > uneetara; hots, euskara batua Euskal Herri osoari begira eraikitzen
> > genuen une gogoangarri haietara."
> >
> > - Mikel Morris-ek: Nire ustez, "huelga" ez da erabili behar, prentsan
> > ez behintzat. "Pertenezitu", "joditu", eta "bentana" hitzen mailan
> > jarriko nuke. "Huelga" español hutsa da (uelga "etxeratuko" al dute,
> > noizbait?). Ez da, ez,  nazioarteko hitza. "Grève" internazionalagoa
> > da. Portugesez "greve" esaten dute, errumanieraz "greva", eta beste
> > hizkuntzetan ere "grève" hitzaren baliokideak agertzen dira.
> > Nazioarteko mailan, "grève" eta "strike"  (strajk, streik, eta
> > antzekoak agertzen dira zenbait hizkuntzatan) gehienik erabiltzen
> > diren hitzak dira. Lanuztea ingelesezko "work stoppage" delakoaren
> > antzekoa da.
> > Dena den, huelga e(u)spañola da. Hitz hori baztertzea, euskara
> > zainduan behintzat, komeni da.
> >
> >
> >
> >
> >
> > Eta jarraitzen dot pentsatzen greba bezain batua dala Goienkariarako
> > huelga. Tokiko euskara batua defenditzen dogu guk eta hortxe sartuko
> > neuke huelgaren kasua be. Klaro, Baionakuek irakurriko balebe
> > idatziko nuke greba... Eta zuek? zein iritzi?
> >
> >
> > Eskerrik asko.
> >
> > Iban
> >
> >
> >
> >
> > El 2008, feb 18 , a las 13:58, Amatiño escribió:
> >
> > > Ia, batetik, "huelga" ondo daok, primeran daok eta Debagoienako
> > > jendiak,
> > > zeozer egittekotan, huelgia egin juan, ez grebia. Kazetaritza,
> > > bertsolaritza
> > > moduan, ez dok gramatikari eta irakaslieri errezoia emoteko,
> > lelenguan
> > > aitzeko baino.
> > >
> > > Horrez gainera, berbok euren balore semantikua jakek, nahiz-ta bardin
> > > esangura izan. Subirotasuna/burujabetza, asanblada/biltzarra, greba/
> > > huelga
> > > etab. etab.
> > >
> > > Nere ustez, egun horretan, lanik ez egittiaren alde gehixago
> > > ahalegindu
> > > zittuan subirotasuna-asanblada-greba taldekuok,
> > > burujabetza-biltzarra-huelgakoak baino. Orduan, behin
> > > gertatuezkero, eta
> > > arrakastaz gaiñera --ondo ulertu bajuat--, "huelga" berbiak
> > > "unibersaldu"
> > > egitten jok "grebian" arrakastia.
> > >
> > > Baina, tira, hik galdetu, nik erantzun, iñori ardura ez jakozen
> > > ñabardurak...
> > >
> > > Amatiño
> > >
> > >
> > >
> > >
> > > -----Mensaje original-----
> > > De: [EMAIL PROTECTED]
> > > [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Iban
> > Arantzabal
> > > Enviado el: lunes, 18 de febrero de 2008 13:07
> > > Para: Eibartarrak zerrenda
> > > Asunto: Re: [eibar] huelga eta greba
> > >
> > >
> > > El 2008, feb 18 , a las 12:36, Amatiño escribió:
> > >
> > >> Gehiago esango deuat, "grebak" bajaukak "huelgak" ez daukan
> > >> konnotazio
> > >> semantikoa. "Huelga" naturalagoa dok, "garbiagoa", karga ideologiko
> > >> gutxiago,  ondorioz, "sinesgarrixagoa".
> > >
> > >
> > > Amatiño, ez juat aitzen "karga ideologiko gutxiago" daukala.
> > > Zergaittik diñok hori?
> > >
> > > Hara, nik huelga erabiltzia defenditzen juat. Gertukuago dok
> > > neretzako, gure
> > > ibarrian hobeto ulertzen dalakuan najaok, baiña kazetari dezenteri
> > > galdetu
> > > eta esaten juek greba euskeraz dala eta huelga ez. Eta klaro, nundik
> > > datorren-eta azaltzia alperrik...
> > >
> > > Goguan jaukat magisteritza egin nebanian arbelian bozketaren
> > > emaitzak jarri
> > > nittuala behin:
> > > huelga bai  XX
> > > huelga ez XX
> > > zuri XX
> > > abstentzioa XX
> > >
> > > Eta ia zelan idatzi neiken huelga eta ez greba eta holakuak entzun
> > > bihar
> > > izan nittuan. Klaro, ordutik amorru berezixakin idazten juat huelga
> > > eta ez
> > > greba.
> > >
> > > Hiztegi batuan huelgarik ez...
> > >
> > > Iban
> > > _______________________________________________
> > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> > > [EMAIL PROTECTED]
> > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> > >
> > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> > >
> > > _______________________________________________
> > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> > > [EMAIL PROTECTED]
> > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> > >
> > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> > [EMAIL PROTECTED]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to