Eskerrik asko danoi.

MEzu luuuuuuuze baten urten dau hemendik.

http://www.arantzabal.com/zein-erabili-huelga-edo-greba

Azkenengo erantzunak be gabaian-edo gehittuko dittut.

Eskerrik asko.

Iban








2008/2/20, leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>:
> Itzultzaillian euren biharra egitten dabe. Ona, askotan, biharrezkua. Baiña
> Ibanek planteutako zalantzan igual gehixago interesatzen jata Enekon
> ikuspegixa, adibidez. Euskaldun alfabetatu korrientia, kazetari, idazle,
> itzultzaile, irakasle ez dana.
>  Ezjakin deittu detsa bere buruari. Ez da egixa. Hizkuntzia berian dan
> momentutik, berana da. Berak egitten dau egunero euskeria. Horregaittik
> interesatzen jata gehixago bere iritzixa sasi-jakintsuona baiño (sasi-letrau
> hórren artian, neure burua be sartzen dot.
>  leire
>
> 2008/2/20, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:
> > Neure iritzia:
> >
> > Itzultzaileek eta zuzentzaileek, nahi ezta ere, kasta bat osatu dute,
> > beren lanpostuak eta pribilegioak euskararen araugintza inork baino
> > hobeto ezagutzean oinarritzen dituena. Horientzat Euskaltzaindia eta
> > Hiztegi Batua beste jainkorik ez dago. Beraz, horientzat normala hau
> > da: "greba" HBn agertzen da, "huelga" ez; beraz, euskara batuz idazten
> > dugunean, "greba" erabili BEHAR DA.
> >
> > Zorionez, aurreko hori gutxietsi gabe, beste irizpide batzuk ere erabil
> > litezke: komunikazioa, hurbiltasuna, hiztunen identifikazioa... Horiek
> > "huelga"ren aldekoago dira, kasu honetan, eta, beraz, zilegi egiten
> > dute zuk hartu nahi zenuen aukera.
> >
> > X.
> >
> > El 19/02/2008, a las 15:49, Iban Arantzabal escribió:
> >
> > > Barkatu berriro be honekin bueltatzia, baiña gura neuke iritzi
> > > gehixago jaso.
> > >
> > > Beste zerrenda baten be egin dot galderia, itzultzailienian.
> > > Erantzunak:
> > >
> > > - Eneko Gotzonek: Nik ez. "Greba" erabiliz gero, zergatik "huelga" ez?
> > > "Lanuzte" ere erabil dezakezu. Zuk erabaki.
> > >
> > > - Gotzon Egiak: «Opor-otsa dok txaide zabalan,/ -ukabil sendo,
> > > soñanzki urdiñ-» zioen Estepan Urkiagak, «Langille eraildu bati»
> > > poeman. Sarasolak ere jasotzen du, bigarren adieran: «2. 1918 (G.
> > > er.) Lanuztea. OPOR EGIN. Lanera edo eskolara huts egin. Gaur Josebak
> > > opor egin du.» Egun, bakaziñuekin daukagu berdinduta, baina... Bai,
> > > badakit, «Opor egunak eragin handia izan du Debagoienean» ez zen ber
> > > gauza izango. Ez eguna, ez esaldia :-)
> > >
> > > - Xabier Andonegik: Nik ez dut uste huelga ongi dagoenik euskara
> > > batuan. Ez dator, dakidala, hiztegi batuan. Ez dio axola greba nondik
> > > datorren, edo zein bidetatik etorri zaigun. Kontua da euskara batuan
> > > greba esaten dela eta hori erabat normalizatuta dagoela.
> > >
> > > - Karlos del Olmok: Orotarikoan huelga bat baino gehiago dago eta
> > > grebaren kontura azalpenezko edo polit bat: _Nahasdura bat hiri
> > > batean, errebolta edo _greva_ bat langilen artean_. Elsb _Fram_ 183.
> > > Ez da [...] huelgarik, grebarik edo lan uzterik izan_. MEIG VIII 37.
> > >
> > > - Jon Agirrek: Goienkarian testua batuaz badago -esaldia behintzat
> > > badago-, nire iritzia da, "huelga" ez dagoela ondo erabilita. Baina
> > > euskalkian balego, edo azpieuskalkian edo euskalki aldaeran, orduan
> > > batuaz onartuta ez dauden bestelako hitzak erabiltzea egokia
> > > litzateke, delako hizkuntza aldaeran erabiliak badira. Bestea tranpa
> > > da.
> > >
> > > - Xabier Andonegik berriz: Beste gai bati buruz ari zela, Ibon
> > > Sarasolak hauxe idatzi zuen. erabili.com
> > > "Eta Euskal Herri osoari begira telefonoa pausatu lehenetsiko bagenu,
> > > euskara batuaren une hoberenetara itzuliko ginateke, arkitu edo
> > > huelga erabiliagoak gorabehera aurkitu eta greba hautatu ziren
> > > uneetara; hots, euskara batua Euskal Herri osoari begira eraikitzen
> > > genuen une gogoangarri haietara."
> > >
> > > - Mikel Morris-ek: Nire ustez, "huelga" ez da erabili behar, prentsan
> > > ez behintzat. "Pertenezitu", "joditu", eta "bentana" hitzen mailan
> > > jarriko nuke. "Huelga" español hutsa da (uelga "etxeratuko" al dute,
> > > noizbait?). Ez da, ez,  nazioarteko hitza. "Grève" internazionalagoa
> > > da. Portugesez "greve" esaten dute, errumanieraz "greva", eta beste
> > > hizkuntzetan ere "grève" hitzaren baliokideak agertzen dira.
> > > Nazioarteko mailan, "grève" eta "strike"  (strajk, streik, eta
> > > antzekoak agertzen dira zenbait hizkuntzatan) gehienik erabiltzen
> > > diren hitzak dira. Lanuztea ingelesezko "work stoppage" delakoaren
> > > antzekoa da.
> > > Dena den, huelga e(u)spañola da. Hitz hori baztertzea, euskara
> > > zainduan behintzat, komeni da.
> > >
> > >
> > >
> > >
> > >
> > > Eta jarraitzen dot pentsatzen greba bezain batua dala Goienkariarako
> > > huelga. Tokiko euskara batua defenditzen dogu guk eta hortxe sartuko
> > > neuke huelgaren kasua be. Klaro, Baionakuek irakurriko balebe
> > > idatziko nuke greba... Eta zuek? zein iritzi?
> > >
> > >
> > > Eskerrik asko.
> > >
> > > Iban
> > >
> > >
> > >
> > >
> > > El 2008, feb 18 , a las 13:58, Amatiño escribió:
> > >
> > > > Ia, batetik, "huelga" ondo daok, primeran daok eta Debagoienako
> > > > jendiak,
> > > > zeozer egittekotan, huelgia egin juan, ez grebia. Kazetaritza,
> > > > bertsolaritza
> > > > moduan, ez dok gramatikari eta irakaslieri errezoia emoteko,
> > > lelenguan
> > > > aitzeko baino.
> > > >
> > > > Horrez gainera, berbok euren balore semantikua jakek, nahiz-ta bardin
> > > > esangura izan. Subirotasuna/burujabetza, asanblada/biltzarra, greba/
> > > > huelga
> > > > etab. etab.
> > > >
> > > > Nere ustez, egun horretan, lanik ez egittiaren alde gehixago
> > > > ahalegindu
> > > > zittuan subirotasuna-asanblada-greba taldekuok,
> > > > burujabetza-biltzarra-huelgakoak baino. Orduan, behin
>
> > > > gertatuezkero, eta
> > > > arrakastaz gaiñera --ondo ulertu bajuat--, "huelga" berbiak
> > > > "unibersaldu"
> > > > egitten jok "grebian" arrakastia.
> > > >
> > > > Baina, tira, hik galdetu, nik erantzun, iñori ardura ez jakozen
> > > > ñabardurak...
> > > >
> > > > Amatiño
> > > >
> > > >
> > > >
> > > >
> > > > -----Mensaje original-----
> > > > De: [EMAIL PROTECTED]
> > > > [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre
> de Iban
> > > Arantzabal
> > > > Enviado el: lunes, 18 de febrero de 2008 13:07
> > > > Para: Eibartarrak zerrenda
> > > > Asunto: Re: [eibar] huelga eta greba
> > > >
> > > >
> > > > El 2008, feb 18 , a las 12:36, Amatiño escribió:
> > > >
> > > >> Gehiago esango deuat, "grebak" bajaukak "huelgak" ez daukan
> > > >> konnotazio
> > > >> semantikoa. "Huelga" naturalagoa dok, "garbiagoa", karga ideologiko
> > > >> gutxiago,  ondorioz, "sinesgarrixagoa".
> > > >
> > > >
> > > > Amatiño, ez juat aitzen "karga ideologiko gutxiago" daukala.
> > > > Zergaittik diñok hori?
> > > >
> > > > Hara, nik huelga erabiltzia defenditzen juat. Gertukuago dok
> > > > neretzako, gure
> > > > ibarrian hobeto ulertzen dalakuan najaok, baiña kazetari dezenteri
> > > > galdetu
> > > > eta esaten juek greba euskeraz dala eta huelga ez. Eta klaro, nundik
> > > > datorren-eta azaltzia alperrik...
> > > >
> > > > Goguan jaukat magisteritza egin nebanian arbelian bozketaren
> > > > emaitzak jarri
> > > > nittuala behin:
> > > > huelga bai  XX
> > > > huelga ez XX
> > > > zuri XX
> > > > abstentzioa XX
> > > >
> > > > Eta ia zelan idatzi neiken huelga eta ez greba eta holakuak entzun
> > > > bihar
> > > > izan nittuan. Klaro, ordutik amorru berezixakin idazten juat huelga
> > > > eta ez
> > > > greba.
> > > >
> > > > Hiztegi batuan huelgarik ez...
> > > >
> > > > Iban
> > > > _______________________________________________
> > > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> > > > [EMAIL PROTECTED]
> > > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> > > >
> > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> > > >
> > > > _______________________________________________
> > > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> > > > [EMAIL PROTECTED]
> > > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> > > >
> > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> > >
> > > _______________________________________________
> > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> > > [EMAIL PROTECTED]
> > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> > >
> > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [EMAIL PROTECTED]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
>
>
> _______________________________________________
>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [EMAIL PROTECTED]
>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to