Ez da bidezkoa. Leioara autoz noanean Ermuan jeisten naiz, eta orain autoz
joan ezkero, Azitainerarte noa. Ermua-Eibar zatia doakoa izan beharko
litzake denontzat.

Bestalde, amorratuta nago autopista hartu eta lanak direla eta 60 edo 80
km/orduko abiadura mugapenaz. Peajea ordaindu behar bada, izan dadila
autopista erabiltzeko, baina ez Arrateko bidearen tankerako errepidean
gidatzeko. Aurreko batzuetan esan dut, peajeen kontra ez nago diru-sarrera
horri probetxua ateratzen bazaioa (garraio publikoa hobetu, adibidez); baina
astopistaren karril bat moztuta dagoenean doakoa izan beharko litzateke.

Aipatzen duzuen erreferentzia DVn:
http://www.diariovasco.com/20080926/local/peaje-entre-ermua-eibar-200809261612.html
josu.



2008/9/29 Mikel Larreategi <[EMAIL PROTECTED]>

> Luistxo Fernandez(e)k dio:
>
>> Lehengoan entzun nuen irratian urriaren 1ean hasita Ermua-Azitain tartea
>> doan izango dela autopistan, Bizkaitik Gipuzkoarako norabidean.
>>
>> Ez dut erreferentziarik aurkitu idatzita hortik. Baduzue zuek?
>>
>> Ermuan sartu eta Azitainen irten beharra dago doatasuna aprobetxatzeko?
>> ala Bilbo-Donostia egiten duen bati ere oharkabean aplikatuko diote rebaja?
>>
>>
> Boletinean zetozen dohaintasun hori edukitzeko baldintzak ostiral
> arratsaldean:
>
> - Ermuan sartu eta Eibarren irten (Donostiarako norantzan beraz)
> - Txartela eta Via-Trekin ordaindu behar da
>
> Bidaiaren kostua Bidegik Udalarentzat sortutako "kontu" berezi bati
> kobratuko zaio, eta gainera bidaiari guztiak ohikoak balira bezala, beraz
> %75eko deskontua edo izango du Udalak.
>
> Gero udalak Corte Ingleseko obren seguroari kobratuko omen dio peaje hori.
>
>
> Mikel
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to