Ermua-Azitain deskontu sistema:

>- Ermuan sartu eta Eibarren irten (Donostiarako norantzan beraz)
>- Txartela eta Via-Trekin ordaindu behar da


Mendikutek emandako URL bat:

>Aipatzen duzuen erreferentzia DVn:
><http://www.diariovasco.com/20080926/local/peaje-entre-ermua-eibar-200809261612.html>http://www.diariovasco.com/20080926/local/peaje-entre-ermua-eibar-200809261612.html
>josu.

Egia esan, ez dago batere garbi. Ez, behintzat, niretzat.

Via-T-rekin ordainketarena ulertu daiteke deboluzioarena, ze erregulatuta dago 
banketxe batzuekin, eta han jada Gipuzkoako zerga-ordaintzaileok jasotzen 
ditugu deboluzioak, baina horietara sarbidea izateko, kontua izan behar dugu 
halako entitate hauetako batean:
Euskadiko Kutxa, Kutxa, La Caixa, Bankoa, Banco Guipuzcoano eta Nafarroako 
Rural Kutxa.

beste nonbait ateratako Via-T batekin deskonturik ba ote?

Eta kreditu txartelarekin, zer? BBVAko Visa batekin ordaindu eta itzuliko 
dizute BBVAren edo Visaren bidez? Eta Lehman Brothers-eko American Express 
batekin?

DV-ren artikuluan esaten denez, Bidegirekin da akordioa, baina Ermuko 
ordainlekua ez du Bidegik kudeatzen.

Bidegik ez du bere tarifetan Azitain-Ermua tramorik.  

ikus hemen 
https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/ViewRoot.asp?Action=Html&Item=0&X=930104149
 nola Azitain - Bizkaiko Muga tarifikatzen duten. Ibilgailu arinak 0.42 euro. 
Bizkaiko muga ez dago Ermuko ordainlekutik oso urruti, baina... 0.42 euro da 
traiekto hori? ala zentimo extra batzuk daude Bizkaiko kontzesionarioak 
kobratzen dituenak? 

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to