Informatikan tripak ez ditxut ezagutzen, baƱa, ez dau konplikaua emoten TAG edo tarjetiakin ordaintzen danian bideratzen dan kontua zeuria izan biharrian udaletxiak sortutako hori izatia, ala? Hau da, nik ulertzen (ulertu nahi) dotenez zure kontua ez da enteratzen peaje horren ordainketaz. Ez dago beraz diru itzulketarik. Udaletxian izenian, edo, sortutako kontu horrek ordaintzen dau guria, eta berari eitxen jako deskontua. Ez?

Luistxo Fernandez writes:

Egia esan, ez dago batere garbi. Ez, behintzat, niretzat.
Via-T-rekin ordainketarena ulertu daiteke deboluzioarena, ze erregulatuta dago 
banketxe batzuekin, eta han jada Gipuzkoako zerga-ordaintzaileok jasotzen 
ditugu deboluzioak, baina horietara sarbidea izateko, kontua izan behar dugu 
halako entitate hauetako batean:
Euskadiko Kutxa, Kutxa, La Caixa, Bankoa, Banco Guipuzcoano eta Nafarroako Rural Kutxa. beste nonbait ateratako Via-T batekin deskonturik ba ote?
Eta kreditu txartelarekin, zer? BBVAko Visa batekin ordaindu eta itzuliko 
dizute BBVAren edo Visaren bidez? Eta Lehman Brothers-eko American Express 
batekin?



arkitetua
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to