Kontua ez da, nere ustez, legerik hautsi duzun edo ez horiek publikatzean. Zure 
aurka Atxagak egin dezakeen edo ez. Hori, nere ustetan, gutxienekoa da.
Ez dakit Atxaga, baina ni zurekin haserre nengoke nahiz eta zuk legea alde 
eduki. Legetik kanpoko espazioez ari baikara; ni behintzat. Kontua da Atxaga 
festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali propio festen propaganda 
egiteko? Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela esatea bakarrik 
falta zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--, eta bere argazkiarekin 
albistea egitea bere intimitatearen aurkako erasoa dela. Nik oso garbi daukat. 
Utziozue festa pakean egiten, izan pertsonaia publikoa edo ez. Mozorrotuta edo 
mozorrotu gabe.
Ez dakizula berak zein asmo zuen onartzen duzu xalotasun osoz. Argazkietan 
atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen beharrik gabe. 
Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat saldu. 
Hala balitz, dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba bale. Atxaga 
zegoen tartean beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez duzu hori egin, 
zuk albistea egin duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko inauteriez.
Eta neri okerra iruditzen zait.
Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren aldekoak 
bazarete, ondo dago. Baina ez hedatu irizpidea besteegana. Erakutsi zuen 
argazkiak eta, gure herrian esaten den bezala, pakean dagoenari pakean utzi.

Mikel Elorza
  ----- Original Message ----- 
  From: Oier Araolaza 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Wednesday, March 11, 2009 10:07 AM
  Subject: Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen: Bernardo 
Atxagapirata bat da)



  Bai, mamitsua da gaia. Aipatzen duzun AEBtako horren berri banuen. AEBtako 
unibertsitate irakasle batek hemengo dantza batzuen bideo grabazioak eskatu 
zizkidan beraien webgunean jartzeko. Bidali nizkion eta orduan irudietan 
agertzen ziren guztien baimen sinatua eskatu zidan. Sekuentzia desberdinetan, 
gutxi gora behera, 300 lagun inguru agertzen ziren dantzan. Asko penatu zen 
erantzun nionean ez nuela baimenik. Baina azkenean argitaratu egin zituen...

  AEBtako legedia zorrotza omen da horretan, baina gero betetzen da? Adibidez, 
argazki honetan ageri diren guztiek sinatu dute baimena? Erabili zoom-a eta 
hurbildu harmailetan eserita dagoen jendearengana. Zenbat milaka aurpegi 
ezagutu daitezke Obamaren agintaldi hasierako ekitaldi horretan?

  
http://gigapan.org/viewGigapanFullscreen.php?auth=033ef14483ee899496648c2b4b06233c

  Xabierrek esandakoen arabera, badirudi bai Espainiako eta Frantziako legedien 
arabera ez dudala legerik hautsi Atxagari argazkia egin eta publikatzerakoan. 
Inauterietan mozorrotuta kalera ateratzea ez bada behintzat zeregin pribatua 
konsideratzen.

  oier.


  On Wed, Mar 11, 2009 at 8:57 AM, Xabier Mendiguren <xmendigu...@elkar.com> 
wrote:

    Gaia apur bat zabalago hartuko dut, badu mamia-eta.

    Zure argazki bat egin dezakete, kalean, eta gero non edo han zabaldu? 
Espainiako legedian bai, beste toki batzuetan (AEBn esaterako), zure baimena 
behar da horretarako.

    Baimena behar izate horrek absurdora eraman gaitzake: ekitaldi jendetsu 
bateko argazki batean ageri diren guztien onespena eduki ezean inon erabili 
ezina, esaterako, baina oro har (legezko xehetasunak eta salbuespenak ez ditut 
ezagutzen) sistema horren alde nago ni.

    Hemen ez da gehiegi hitz egiten horretaz, bai aldiz (Espainiako 
hedabideetan), ospetsuen irudiak ateratzeaz. Konstituzionalak finkatutako 
doktrina da, pertsona publikoa leku publikoan dagoenean, zilegi dela haren 
irudiak hartzea. (Famosoak hondartzan eta halako kontuak, badakizue). 
Frantzian, berriz, leku publiko batean egon arren, zeregin pribatuan baldin 
badago pertsona hori (lagunekin bainatzen, esaterako), ez da lizentzi irudiak 
lapurtzea.

    Ni, famosoa ez naizen arren, sistema frantsesaren aldeko.

    X.


    El 11/03/2009, a las 8:21, Oier Araolaza escribió:



      Bai, seguramente arrazoia  eukiko dozu Imanoltxu. Dana dala, adibideak ez 
jataz igualak iruditu. Igerilekuak ez dakit, baina karnabal domekan Zalduondo 
fotografoz beteta egoten da eta Atxaga bakarrenetakua zan disfrazauta baina 
aurpegi bistan zauana. Seguramente herriko festetan ibiliko zan beste baten 
modura, baina argazkilariek modu horretan erretratau leikiala be kalkulauta 
eukiko zeban.
       oier.

      On Wed, Mar 11, 2009 at 12:07 AM, Imanol Trebiño 
<trebi.a...@euskalnet.net> wrote:


           it


         ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <g...@eibar.org>
         To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
         Sent: Tuesday, March 10, 2009 12:11 PM
         Subject: Re: [eibar] Bernardo Atxaga pirata ba da


         Oier,

         Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.

         Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki
         askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei
         argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta
         argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta
         nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta
         koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi
         gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin
         horiek bezala.

         Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko
         karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere
         karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki
         honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen
         zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik).

         Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait
         entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik
         ondo pentsatuta
         eta arrazoituta.  ;-)

         Gari
         _______________________________________________
         Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
         izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

         Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


         _______________________________________________
         Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
         izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

         Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

      <ATT00067.txt>

    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to