Behin eta berriro diharduzue persona famatua gora, persona famatua beher.
Baiña, erretratu hori berori, beste persona ezagun batekin egunkariko
portada handi-handia ilustratzen, zer horri zer diotsozue? Ondo? TXarto?
Izan leike anonimo horren gustokua ez izatia!
Edo top-less egitten dabenen emakume anonimuen erretratuak Interneten. toki
publikua da, baiña izan leike euren gustokua ez izatia
leire, famosia (baina beste adieran)


2009/3/11 Gari Araolaza <g...@eibar.org>

> Eztabaidan zerbait argitu nahian edo, esan nahi nuke niri ez zaidala
> garbi gelditu Mikelek Luistxori ala Oierri erantzuten zion.
>
> Gari
>
> 2009/3/11 Oier Araolaza <o...@dantzan.com>:
> >
> > Ez zaitez pasa Mikel!!! Lorontzitik kanpo pixa egin duzu parrastada
> bat...
> > (Gotzon Garatek jaso zuen esaera hori?)
> > Iruditzen zait nahiko urruti jo duzula. Nahi duzun informazio zatia hartu
> > duzu eta gogor jo duzu, baina baldar xamar. Leporatzen dizkidazunak tokiz
> > kanpo daude.
> >
> > Parrafo hau adibidez, erabat okerra da:
> >> Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat
> >> saldu. Hala balitz,
> >> dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba bale.  Atxaga zegoen
> >> tartean
> >>  beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez duzu hori egin, zuk
> >> albistea egin
> >> duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko inauteriez.
> >
> > Nik hauxe da egin dudana Zalduondoko argazkiekin:
> > http://www.dantzan.com/albisteak/inauteri-igandea-zalduondon
> >
> http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/zalduondo-inauteriak-2009
> >
> > Ikusten duzunez, inauteriaren erreportaje fotografiko bat da, besterik
> ez,
> > eta hor tartean ageri da Atxaga argazki batean, baina inolako aipamenik
> > gabe, beste mozorrro guztiak bezala. Beraz, nik albistea ez dut egin
> Atxaga
> > mozorrotuaz, Zalduondoko inauteriez egin dut, eta bai, inauteriei buruzko
> > erreportaje grafiko bat izan da.
> >
> > Asteburuan Atxaga komunikabide guztietan ikusita akordatu nintzen
> > Zalduondoko inauteriko argazkiaz eta eibartarrak zerrendara bidali nuen,
> eta
> > jatorrizko mezua ikusten baduzu bi lotura bidali nituela konturatuko
> zara,
> > bata Atxagaren argazkiarena eta bestea inauterietako argazki multzo
> > osoarena. Eta Serafini inauterietakoak gustatu zitzaizkiola iruditu
> > zitzaidan, "oso politak erretratuak" erantzun baitzuen. Atxagarena,
> > bitxikeria bat baino ez zen, gure idazle famatu bat bere herriko
> > inauterietan mozorrotuta. Komunikabide guztietan bere erretratua dagoen
> > egunean, beste modu bateko erretratu bat, ekitaldi publikoa batean
> > egindakoa, eta inondik inora iraingarria. Mezu hori da Sustatun
> argitaratu
> > dena, albiste itxura emanda, baina nik ez dut bidali eta ez dut albiste
> > bihurtu. Konsulta egin zidaten eta ez nion kontrako arrazoirik ikusi.
> >
> > Hemen nire hitzak zure gogora manipulatu dituzu:
> >> Kontua da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali
> >> propio festen propaganda egiteko?
> >> Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela esatea bakarrik
> falta
> >> zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--,
> >
> > Aurpegia estali ez duen bakarrenetakoa zela esan dut. Zalduondoko
> inauterian
> > parte hartzen duten mozorroetan normalena aurpegia estaltzea da.
> Mozorrotuta
> > baina bere herrikideek ez bezala aurpegia ez estaltzerakoan bere parte
> > hartzea publikoa egin zuen Atxagak. Nik ez dut esan "festen propaganda
> > egiteko" egin zuenik, baizik akaso bere herriko inauteriarei babesa eman
> > nahi ziela, alegia, inauterietan eta herriko bizitzan parte hartzen duela
> > normaltasunez.
> >
> >> Argazkietan atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen
> >> beharrik gabe.
> >
> > Argitaratutako argazkia jende artean eginda dagoenez eta ez dagoenez
> lehen
> > planoan "lapurtu" itxura izan dezake, eta akaso hortik atera duzu ondorio
> > hori. Eskua okotsean jarrita duen keinu bereizgarri horrengatik aukeratu
> > nuen. Baina beste argazki pare bat ere egin nizkion. Lazarraga-ren etxe
> > aurrera iritsi ginenean, jende multzo eder bat zegoen zain. Etxe atarian
> > borobil bat zegoen, hutsune bat, eta erdi-erdian Atxaga, bakar-bakarrik
> eta
> > lasai-asko, kamera guztien erdian. Ez nion eskatu argazkia egiteko
> baimenik.
> > Hori horrela da. Bere aurrean jarri nintzen eta argazkia egiteko prestatu
> > nintzen. Bera konturatu zen argazkia egiten ari nintzaiola. Ez zuen
> inolako
> > keinu txarrik egin eta ez nion deseroso sentiarazi nuen itxurarik
> antzeman.
> > Zegoen posturari eutsi zion eta lasai atera nion argazkia. Nik ez dakit
> > "Hola"-ko "posado" estilokotzat kontsideratuko daitekeen, baina lapurtua
> > denik ere ez zait iruditzen. Ez dago argitaratuta baina hemen ikusi
> > dezakezu:
> >
> http://www.dantzan.com/albisteak/2009-02-22_Zalduondo-inauteriak_OA%20015-ret.jpg/image_view_fullscreen
> >
> > Zure mezuaren tonua irakurrita pentsa liteke ezkutuan ohostutako argazki
> > iraingarri bat pertsonaiaren irudi publikoaren kontra erabiliz argitaratu
> > dugula. Uste dut gauzak hori baino arruntagoak direla. Nik ez daukat
> > sentsaziorik inoren gogoz kontra hartutako argazkia izan denik, ez eta
> > erabilera makurra eman diogunik ere.
> >
> >> Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren
> >> aldekoak bazarete, ondo dago.
> >> Baina ez hedatu irizpidea besteegana. Erakutsi zuen argazkiak eta, gure
> >> herrian esaten den bezala,
> >> pakean dagoenari pakean utzi.
> >
> > Arrangura antzematen da hitz horietan. Blogariak "exibizionista" batzuk
> > direla kritikatzen dutenen airea du komentario horrek. Ez dut uste inoren
> > bizitza pribaturik publikoan erakutsi dudanik. Urrunegi joan zarela uste
> > dut.
> >
> > Ondo segi,
> > oier.
> >
> >
> > 2009/3/11 Mikel Elorza <gri...@armiarma.com>
> >>
> >>
> >> Kontua ez da, nere ustez, legerik hautsi duzun edo ez horiek
> >> publikatzean. Zure aurka Atxagak egin dezakeen edo ez. Hori, nere
> ustetan,
> >> gutxienekoa da.
> >> Ez dakit Atxaga, baina ni zurekin haserre nengoke nahiz eta zuk legea
> alde
> >> eduki. Legetik kanpoko espazioez ari baikara; ni behintzat. Kontua
> >> da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali propio
> festen
> >> propaganda egiteko? Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela
> >> esatea bakarrik falta zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--, eta
> bere
> >> argazkiarekin albistea egitea bere intimitatearen aurkako erasoa dela.
> Nik
> >> oso garbi daukat. Utziozue festa pakean egiten, izan pertsonaia publikoa
> edo
> >> ez. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe.
> >> Ez dakizula berak zein asmo zuen onartzen duzu xalotasun osoz.
> Argazkietan
> >> atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen beharrik gabe.
> >> Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat
> >> saldu. Hala balitz, dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba
> >> bale. Atxaga zegoen tartean beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk
> ez
> >> duzu hori egin, zuk albistea egin duzu Atxaga mozorrotuaz, ez
> Zalduondoko
> >> inauteriez.
> >> Eta neri okerra iruditzen zait.
> >> Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren
> >> aldekoak bazarete, ondo dago. Baina ez hedatu irizpidea besteegana.
> Erakutsi
> >> zuen argazkiak eta, gure herrian esaten den bezala, pakean dagoenari
> pakean
> >> utzi.
> >>
> >> Mikel Elorza
> >>
> >> ----- Original Message -----
> >> From: Oier Araolaza
> >> To: Eibartarrak zerrenda
> >> Sent: Wednesday, March 11, 2009 10:07 AM
> >> Subject: Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen: Bernardo
> >> Atxagapirata bat da)
> >>
> >> Bai, mamitsua da gaia. Aipatzen duzun AEBtako horren berri banuen.
> AEBtako
> >> unibertsitate irakasle batek hemengo dantza batzuen bideo grabazioak
> eskatu
> >> zizkidan beraien webgunean jartzeko. Bidali nizkion eta orduan irudietan
> >> agertzen ziren guztien baimen sinatua eskatu zidan. Sekuentzia
> >> desberdinetan, gutxi gora behera, 300 lagun inguru agertzen ziren
> dantzan.
> >> Asko penatu zen erantzun nionean ez nuela baimenik. Baina azkenean
> >> argitaratu egin zituen...
> >>
> >> AEBtako legedia zorrotza omen da horretan, baina gero betetzen da?
> >> Adibidez, argazki honetan ageri diren guztiek sinatu dute baimena?
> Erabili
> >> zoom-a eta hurbildu harmailetan eserita dagoen jendearengana. Zenbat
> milaka
> >> aurpegi ezagutu daitezke Obamaren agintaldi hasierako ekitaldi horretan?
> >>
> >>
> >>
> http://gigapan.org/viewGigapanFullscreen.php?auth=033ef14483ee899496648c2b4b06233c
> >>
> >> Xabierrek esandakoen arabera, badirudi bai Espainiako eta Frantziako
> >> legedien arabera ez dudala legerik hautsi Atxagari argazkia egin eta
> >> publikatzerakoan. Inauterietan mozorrotuta kalera ateratzea ez bada
> >> behintzat zeregin pribatua konsideratzen.
> >>
> >> oier.
> >>
> >> On Wed, Mar 11, 2009 at 8:57 AM, Xabier Mendiguren <
> xmendigu...@elkar.com>
> >> wrote:
> >>>
> >>> Gaia apur bat zabalago hartuko dut, badu mamia-eta.
> >>>
> >>> Zure argazki bat egin dezakete, kalean, eta gero non edo han zabaldu?
> >>> Espainiako legedian bai, beste toki batzuetan (AEBn esaterako), zure
> baimena
> >>> behar da horretarako.
> >>>
> >>> Baimena behar izate horrek absurdora eraman gaitzake: ekitaldi jendetsu
> >>> bateko argazki batean ageri diren guztien onespena eduki ezean inon
> erabili
> >>> ezina, esaterako, baina oro har (legezko xehetasunak eta salbuespenak
> ez
> >>> ditut ezagutzen) sistema horren alde nago ni.
> >>>
> >>> Hemen ez da gehiegi hitz egiten horretaz, bai aldiz (Espainiako
> >>> hedabideetan), ospetsuen irudiak ateratzeaz. Konstituzionalak
> finkatutako
> >>> doktrina da, pertsona publikoa leku publikoan dagoenean, zilegi dela
> haren
> >>> irudiak hartzea. (Famosoak hondartzan eta halako kontuak, badakizue).
> >>> Frantzian, berriz, leku publiko batean egon arren, zeregin pribatuan
> baldin
> >>> badago pertsona hori (lagunekin bainatzen, esaterako), ez da lizentzi
> >>> irudiak lapurtzea.
> >>>
> >>> Ni, famosoa ez naizen arren, sistema frantsesaren aldeko.
> >>>
> >>> X.
> >>>
> >>>
> >>> El 11/03/2009, a las 8:21, Oier Araolaza escribió:
> >>>
> >>>>
> >>>> Bai, seguramente arrazoia  eukiko dozu Imanoltxu. Dana dala, adibideak
> >>>> ez jataz igualak iruditu. Igerilekuak ez dakit, baina karnabal domekan
> >>>> Zalduondo fotografoz beteta egoten da eta Atxaga bakarrenetakua zan
> >>>> disfrazauta baina aurpegi bistan zauana. Seguramente herriko festetan
> >>>> ibiliko zan beste baten modura, baina argazkilariek modu horretan
> erretratau
> >>>> leikiala be kalkulauta eukiko zeban.
> >>>>  oier.
> >>>>
> >>>> On Wed, Mar 11, 2009 at 12:07 AM, Imanol Trebiño
> >>>> <trebi.a...@euskalnet.net> wrote:
> >>>>>
> >>>>>    it
> >>>>>
> >>>>>
> >>>>>  ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <g...@eibar.org>
> >>>>>  To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
> >>>>>  Sent: Tuesday, March 10, 2009 12:11 PM
> >>>>>  Subject: Re: [eibar] Bernardo Atxaga pirata ba da
> >>>>>
> >>>>>
> >>>>>  Oier,
> >>>>>
> >>>>>  Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.
> >>>>>
> >>>>>  Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki
> >>>>>  askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei
> >>>>>  argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta
> >>>>>  argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela
> eta
> >>>>>  nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta
> >>>>>  koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da,
> gutxi
> >>>>>  gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin
> >>>>>  horiek bezala.
> >>>>>
> >>>>>  Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere
> herriko
> >>>>>  karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere
> >>>>>  karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki
> >>>>>  honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat
> gustatzen
> >>>>>  zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik).
> >>>>>
> >>>>>  Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait
> >>>>>  entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia
> aurretik
> >>>>>  ondo pentsatuta
> >>>>>  eta arrazoituta.  ;-)
> >>>>>
> >>>>>  Gari
> >>>>>  _______________________________________________
> >>>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> >>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
> >>>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>>>>
> >>>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>>>>
> >>>>>
> >>>>>  _______________________________________________
> >>>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> >>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
> >>>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>>>>
> >>>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>>>
> >>>> <ATT00067.txt>
> >>>
> >>> _______________________________________________
> >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> eibartarrak-requ...@postaria.com
> >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>>
> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >> ________________________________
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> eibartarrak-requ...@postaria.com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> eibartarrak-requ...@postaria.com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> eibartarrak-requ...@postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to