Ez zaitez pasa Mikel!!! Lorontzitik kanpo pixa egin duzu parrastada bat...
(Gotzon Garatek jaso zuen esaera hori?)
Iruditzen zait nahiko urruti jo duzula. Nahi duzun informazio zatia hartu
duzu eta gogor jo duzu, baina baldar xamar. Leporatzen dizkidazunak tokiz
kanpo daude.

Parrafo hau adibidez, erabat okerra da:
> Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat
saldu. Hala balitz,
> dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba bale.  Atxaga zegoen
tartean
>  beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez duzu hori egin, zuk
albistea egin
> duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko inauteriez.

Nik hauxe da egin dudana Zalduondoko argazkiekin:
http://www.dantzan.com/albisteak/inauteri-igandea-zalduondon
http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/zalduondo-inauteriak-2009

Ikusten duzunez, inauteriaren erreportaje fotografiko bat da, besterik ez,
eta hor tartean ageri da Atxaga argazki batean, baina inolako aipamenik
gabe, beste mozorrro guztiak bezala. Beraz, nik albistea ez dut egin Atxaga
mozorrotuaz, Zalduondoko inauteriez egin dut, eta bai, inauteriei buruzko
erreportaje grafiko bat izan da.

Asteburuan Atxaga komunikabide guztietan ikusita akordatu nintzen
Zalduondoko inauteriko argazkiaz eta eibartarrak zerrendara bidali nuen, eta
jatorrizko mezua ikusten baduzu bi lotura bidali nituela konturatuko zara,
bata Atxagaren argazkiarena eta bestea inauterietako argazki multzo
osoarena. Eta Serafini inauterietakoak gustatu zitzaizkiola iruditu
zitzaidan, "oso politak erretratuak" erantzun baitzuen. Atxagarena,
bitxikeria bat baino ez zen, gure idazle famatu bat bere herriko
inauterietan mozorrotuta. Komunikabide guztietan bere erretratua dagoen
egunean, beste modu bateko erretratu bat, ekitaldi publikoa batean
egindakoa, eta inondik inora iraingarria. Mezu hori da Sustatun argitaratu
dena, albiste itxura emanda, baina nik ez dut bidali eta ez dut albiste
bihurtu. Konsulta egin zidaten eta ez nion kontrako arrazoirik ikusi.

Hemen nire hitzak zure gogora manipulatu dituzu:
> Kontua da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali
propio festen propaganda egiteko?
> Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela esatea bakarrik falta
zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--,

Aurpegia estali ez duen bakarrenetakoa zela esan dut. Zalduondoko inauterian
parte hartzen duten mozorroetan normalena aurpegia estaltzea da. Mozorrotuta
baina bere herrikideek ez bezala aurpegia ez estaltzerakoan bere parte
hartzea publikoa egin zuen Atxagak. Nik ez dut esan "festen propaganda
egiteko" egin zuenik, baizik akaso bere herriko inauteriarei babesa eman
nahi ziela, alegia, inauterietan eta herriko bizitzan parte hartzen duela
normaltasunez.

> Argazkietan atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen
beharrik gabe.

Argitaratutako argazkia jende artean eginda dagoenez eta ez dagoenez lehen
planoan "lapurtu" itxura izan dezake, eta akaso hortik atera duzu ondorio
hori. Eskua okotsean jarrita duen keinu bereizgarri horrengatik aukeratu
nuen. Baina beste argazki pare bat ere egin nizkion. Lazarraga-ren etxe
aurrera iritsi ginenean, jende multzo eder bat zegoen zain. Etxe atarian
borobil bat zegoen, hutsune bat, eta erdi-erdian Atxaga, bakar-bakarrik eta
lasai-asko, kamera guztien erdian. Ez nion eskatu argazkia egiteko baimenik.
Hori horrela da. Bere aurrean jarri nintzen eta argazkia egiteko prestatu
nintzen. Bera konturatu zen argazkia egiten ari nintzaiola. Ez zuen inolako
keinu txarrik egin eta ez nion deseroso sentiarazi nuen itxurarik antzeman.
Zegoen posturari eutsi zion eta lasai atera nion argazkia. Nik ez dakit
"Hola"-ko "posado" estilokotzat kontsideratuko daitekeen, baina lapurtua
denik ere ez zait iruditzen. Ez dago argitaratuta baina hemen ikusi
dezakezu:
http://www.dantzan.com/albisteak/2009-02-22_Zalduondo-inauteriak_OA%20015-ret.jpg/image_view_fullscreen

Zure mezuaren tonua irakurrita pentsa liteke ezkutuan ohostutako argazki
iraingarri bat pertsonaiaren irudi publikoaren kontra erabiliz argitaratu
dugula. Uste dut gauzak hori baino arruntagoak direla. Nik ez daukat
sentsaziorik inoren gogoz kontra hartutako argazkia izan denik, ez eta
erabilera makurra eman diogunik ere.

> Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren
aldekoak bazarete, ondo dago.
> Baina ez hedatu irizpidea besteegana. Erakutsi zuen argazkiak eta, gure
herrian esaten den bezala,
> pakean dagoenari pakean utzi.

Arrangura antzematen da hitz horietan. Blogariak "exibizionista" batzuk
direla kritikatzen dutenen airea du komentario horrek. Ez dut uste inoren
bizitza pribaturik publikoan erakutsi dudanik. Urrunegi joan zarela uste
dut.

Ondo segi,
oier.


2009/3/11 Mikel Elorza <gri...@armiarma.com>

>
> Kontua ez da, nere ustez, legerik hautsi duzun edo ez horiek
> publikatzean. Zure aurka Atxagak egin dezakeen edo ez. Hori, nere ustetan,
> gutxienekoa da.
> Ez dakit Atxaga, baina ni zurekin haserre nengoke nahiz eta zuk legea alde
> eduki. Legetik kanpoko espazioez ari baikara; ni behintzat. Kontua
> da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali propio festen
> propaganda egiteko? Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela
> esatea bakarrik falta zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--, eta bere
> argazkiarekin albistea egitea bere intimitatearen aurkako erasoa dela. Nik
> oso garbi daukat. Utziozue festa pakean egiten, izan pertsonaia publikoa edo
> ez. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe.
> Ez dakizula berak zein asmo zuen onartzen duzu xalotasun osoz. Argazkietan
> atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen beharrik gabe.
> Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat saldu.
> Hala balitz, dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba bale.
> Atxaga zegoen tartean beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez duzu
> hori egin, zuk albistea egin duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko
> inauteriez.
> Eta neri okerra iruditzen zait.
> Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren
> aldekoak bazarete, ondo dago. Baina ez hedatu irizpidea besteegana. Erakutsi
> zuen argazkiak eta, gure herrian esaten den bezala, pakean dagoenari pakean
> utzi.
>
> Mikel Elorza
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Oier Araolaza <o...@dantzan.com>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
> *Sent:* Wednesday, March 11, 2009 10:07 AM
> *Subject:* Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen: Bernardo
> Atxagapirata bat da)
>
>
> Bai, mamitsua da gaia. Aipatzen duzun AEBtako horren berri banuen. AEBtako
> unibertsitate irakasle batek hemengo dantza batzuen bideo grabazioak eskatu
> zizkidan beraien webgunean jartzeko. Bidali nizkion eta orduan irudietan
> agertzen ziren guztien baimen sinatua eskatu zidan. Sekuentzia
> desberdinetan, gutxi gora behera, 300 lagun inguru agertzen ziren dantzan.
> Asko penatu zen erantzun nionean ez nuela baimenik. Baina azkenean
> argitaratu egin zituen...
>
> AEBtako legedia zorrotza omen da horretan, baina gero betetzen da?
> Adibidez, argazki honetan ageri diren guztiek sinatu dute baimena? Erabili
> zoom-a eta hurbildu harmailetan eserita dagoen jendearengana. Zenbat milaka
> aurpegi ezagutu daitezke Obamaren agintaldi hasierako ekitaldi horretan?
>
>
> http://gigapan.org/viewGigapanFullscreen.php?auth=033ef14483ee899496648c2b4b06233c
>
> Xabierrek esandakoen arabera, badirudi bai Espainiako eta Frantziako
> legedien arabera ez dudala legerik hautsi Atxagari argazkia egin eta
> publikatzerakoan. Inauterietan mozorrotuta kalera ateratzea ez bada
> behintzat zeregin pribatua konsideratzen.
>
> oier.
>
> On Wed, Mar 11, 2009 at 8:57 AM, Xabier Mendiguren 
> <xmendigu...@elkar.com>wrote:
>
>> Gaia apur bat zabalago hartuko dut, badu mamia-eta.
>>
>> Zure argazki bat egin dezakete, kalean, eta gero non edo han zabaldu?
>> Espainiako legedian bai, beste toki batzuetan (AEBn esaterako), zure baimena
>> behar da horretarako.
>>
>> Baimena behar izate horrek absurdora eraman gaitzake: ekitaldi jendetsu
>> bateko argazki batean ageri diren guztien onespena eduki ezean inon erabili
>> ezina, esaterako, baina oro har (legezko xehetasunak eta salbuespenak ez
>> ditut ezagutzen) sistema horren alde nago ni.
>>
>> Hemen ez da gehiegi hitz egiten horretaz, bai aldiz (Espainiako
>> hedabideetan), ospetsuen irudiak ateratzeaz. Konstituzionalak finkatutako
>> doktrina da, pertsona publikoa leku publikoan dagoenean, zilegi dela haren
>> irudiak hartzea. (Famosoak hondartzan eta halako kontuak, badakizue).
>> Frantzian, berriz, leku publiko batean egon arren, zeregin pribatuan baldin
>> badago pertsona hori (lagunekin bainatzen, esaterako), ez da lizentzi
>> irudiak lapurtzea.
>>
>> Ni, famosoa ez naizen arren, sistema frantsesaren aldeko.
>>
>> X.
>>
>>
>> El 11/03/2009, a las 8:21, Oier Araolaza escribió:
>>
>>
>>> Bai, seguramente arrazoia  eukiko dozu Imanoltxu. Dana dala, adibideak ez
>>> jataz igualak iruditu. Igerilekuak ez dakit, baina karnabal domekan
>>> Zalduondo fotografoz beteta egoten da eta Atxaga bakarrenetakua zan
>>> disfrazauta baina aurpegi bistan zauana. Seguramente herriko festetan
>>> ibiliko zan beste baten modura, baina argazkilariek modu horretan erretratau
>>> leikiala be kalkulauta eukiko zeban.
>>>  oier.
>>>
>>> On Wed, Mar 11, 2009 at 12:07 AM, Imanol Trebiño <
>>> trebi.a...@euskalnet.net> wrote:
>>>
>>>>
>>>>    it
>>>>
>>>>
>>>>  ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <g...@eibar.org>
>>>>  To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
>>>>  Sent: Tuesday, March 10, 2009 12:11 PM
>>>>  Subject: Re: [eibar] Bernardo Atxaga pirata ba da
>>>>
>>>>
>>>>  Oier,
>>>>
>>>>  Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.
>>>>
>>>>  Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki
>>>>  askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei
>>>>  argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta
>>>>  argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta
>>>>  nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta
>>>>  koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi
>>>>  gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin
>>>>  horiek bezala.
>>>>
>>>>  Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko
>>>>  karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere
>>>>  karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki
>>>>  honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen
>>>>  zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik).
>>>>
>>>>  Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait
>>>>  entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik
>>>>  ondo pentsatuta
>>>>  eta arrazoituta.  ;-)
>>>>
>>>>  Gari
>>>>  _______________________________________________
>>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>>
>>>>  _______________________________________________
>>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>> <ATT00067.txt>
>>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to