Mikel Elorza<gri...@armiarma.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 17
09:33):

>   Aupa Asier eta konpainia:
>
> Susako  liburu guztien hizkuntza-kodea “english” edo “español” dela eta,
> jakina, harridura marka! Nola liteke gu bezalako erreferente batzuk... ?
> Bromak alde batera, eta gaian pixka bat sakonduta:
> gure epub horien barruan dagoen "content.opf" fitxategian hauxe dio:
>
>        <dc:language>eu</dc:language>
>
> eta gero, edukia jasotzen duten HTML fitxategi guztien buruetan hauxe dio:
>
>        <html xmlns="http://www.w3.org/1999/xhtml"; xml:lang="eu">
>
> Beraz, eta nik dakidan apurrean (nik gai teknikoa ez baitut menderatzen),
> eta leku okerrean begiratzen ari ez bagara bederen, gure e-booken
> hizkuntza-kodea euskara da.
> Kontua ez ote, hipotesiak egiten hasita, zure irakurgailuak ez dituenez
> epub-ak irakurtzen eta mobi formatura aldatu behar dituzuenez epubak,
> bihurketa horretan egotea “auzia”? Hipotesi bat da, besterik gabe.
>


Nik ere horixe pentsatu nuen hasieran; gero Elhuyarri egotzi nion errua;
eta orain zuei ;-)

Ez dakit ba. Okerreko lekuan begiratzen ez banabil, jatorrizko epub-etan
dago kontua.

Eta dataren araberakoa balitz? Zuen kodifikazio hori aldatu egin duzue
azkenaldian?
Izan ere, Euli-giro jaitsi dut oraintxe bertan, eta euskaraz agertzen zait,
bai epuba, bai mobia.

Aldiz, lehendik nituenak, liburu zaharragoak dira (normalean liburu
zaharrak irakurtzen ditut, berriak baino gehiago).
Adibidez, begiratu itzazue hauek:

Txokolatezko dinamita en
Bizi nizano munduan en
Atoiuntzia es
Mala Stranako ipuinak es
Mateo Falcone es

aldiz:
Gulliverren bidaiak eu

Horixe diosta nire Calibrek eta Kindleak






>
> Eta bidenabar, harritu izan nau eremu honetan gai eta eduki libreen
> erabiltzaile eta sustatzaile zareten zenbatek, irakurgailuen kasuan, erosi
> dituzuen Kindleak, eredu erabat itxi baten adibide direnak.
>

Nik aitzakia daukat: oparitu egin zidaten ;-)

Baina, oro har, Garik dioenarekin ados.


>
> segi fuerte
>
> Mikel Elorza
> PD: Asier, ebookei buruzko zure artikulua irakurrita, oso komentario
> zehatza eta zuzena iruditu zait, konpartitzen dut.
>

eskerrik asko

a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to