Argituta, orduan!
Kontrakorik ez baduzu, ohar hori gehituko diot artikuluari, bai? Gauzak
argitzeko.

Ondo segi,
a.
Kindlearen aurkako arrazoiekin ere ados.

El 17/10/2013 18:36, "Mikel Elorza" <gri...@armiarma.com> escribió:

> **
> Asier:
>
> Arrazoi duzu: emandako zerrendan batzuek español eta beste batzuk english
> dute kodea. Guk atzo begiratu genituenak eu zeukaten, berri gehienek (ez
> naiz atrebitzen denak esatera) hala dute. Eta bueno, zaharrei aldatuko
> diegu kodea, Kindlerabiltzaileek hiztegia erabili ahal dezaten. Todo sea
> por Amazon:-)
>
> Gari (eta Asier):
>
> Irakurri dut zure artikulua eta ongi dago, baita Kindleari egiten
> dizkiozun kritiketan, seguru zuk ikusten dizkiozun alderdi abantailazkoak
> badituela.
> Baina hala ere jarraitzen dut pentsatzen trastearen "itxikeria" handiegia
> dela, eta alderdi negatibo horrek gainditzen dituela positiboak. Liburuak
> soilik gailu horretan irakur daitezke, ez dauzkazu zuk ez badituzu askatzen
> (adierazgarria eman duzun lotura, "como liberar de la prision de Kindle"),
> besterik eskuratzen baduzu --Susakoak adibidez-- programa baten bitartez
> aldatu behar... Guri idatzi izan digute erosle batzuek, gure ebookak erosi
> eta gero beraien Kindlean ezin zituztela irakurri esanez. Eta guk azaldu
> behar zer gertatzen zen. Jende guztia ez baita teknologikoki hain
> alfabetatua.
> Beste gailuetan ere badira morrontzak, noski: Adobek ezartzen dituenak
> (Adobek erabakitzen baitu zenbat gailutan irakur daitekeen DRMdun ebook
> bat, ez argitaletxeek, hala dela iradoki nahi badute ere); erosi duzun
> gailuaren markak exijitzen dituenak (Sonyn erregistratzea, adibidez....);
> baina Kindlearena morrontza handiena iruditzen zait, zabalduena eta
> estandarrena ez den formatu "propioa" soilik onartuz, soilik bere dendan
> erostera "behartuz".
>
> Ebooken prezioei buruz, ados baino adosago.
>
> segi irakurtzen!
>
> mkl
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Asier Sarasua <asara...@gmail.com>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
> *Sent:* Thursday, October 17, 2013 11:53 AM
> *Subject:* Re: [eibar] Kindlerako hiztegiak
>
>
>
>
> Mikel Elorza<gri...@armiarma.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 17
> 09:33):
>
>>   Aupa Asier eta konpainia:
>>
>> Susako  liburu guztien hizkuntza-kodea “english” edo “español” dela eta,
>> jakina, harridura marka! Nola liteke gu bezalako erreferente batzuk... ?
>> Bromak alde batera, eta gaian pixka bat sakonduta:
>> gure epub horien barruan dagoen "content.opf" fitxategian hauxe dio:
>>
>>        <dc:language>eu</dc:language>
>>
>> eta gero, edukia jasotzen duten HTML fitxategi guztien buruetan hauxe dio:
>>
>>        <html xmlns="http://www.w3.org/1999/xhtml"; xml:lang="eu">
>>
>> Beraz, eta nik dakidan apurrean (nik gai teknikoa ez baitut menderatzen),
>> eta leku okerrean begiratzen ari ez bagara bederen, gure e-booken
>> hizkuntza-kodea euskara da.
>> Kontua ez ote, hipotesiak egiten hasita, zure irakurgailuak ez dituenez
>> epub-ak irakurtzen eta mobi formatura aldatu behar dituzuenez epubak,
>> bihurketa horretan egotea “auzia”? Hipotesi bat da, besterik gabe.
>>
>
>
> Nik ere horixe pentsatu nuen hasieran; gero Elhuyarri egotzi nion errua;
> eta orain zuei ;-)
>
> Ez dakit ba. Okerreko lekuan begiratzen ez banabil, jatorrizko epub-etan
> dago kontua.
>
> Eta dataren araberakoa balitz? Zuen kodifikazio hori aldatu egin duzue
> azkenaldian?
> Izan ere, Euli-giro jaitsi dut oraintxe bertan, eta euskaraz agertzen
> zait, bai epuba, bai mobia.
>
> Aldiz, lehendik nituenak, liburu zaharragoak dira (normalean liburu
> zaharrak irakurtzen ditut, berriak baino gehiago).
> Adibidez, begiratu itzazue hauek:
>
> Txokolatezko dinamita en
> Bizi nizano munduan en
> Atoiuntzia es
> Mala Stranako ipuinak es
> Mateo Falcone es
>
> aldiz:
> Gulliverren bidaiak eu
>
> Horixe diosta nire Calibrek eta Kindleak
>
>
>
>
>
>
>>
>> Eta bidenabar, harritu izan nau eremu honetan gai eta eduki libreen
>> erabiltzaile eta sustatzaile zareten zenbatek, irakurgailuen kasuan, erosi
>> dituzuen Kindleak, eredu erabat itxi baten adibide direnak.
>>
>
> Nik aitzakia daukat: oparitu egin zidaten ;-)
>
> Baina, oro har, Garik dioenarekin ados.
>
>
>>
>> segi fuerte
>>
>> Mikel Elorza
>> PD: Asier, ebookei buruzko zure artikulua irakurrita, oso komentario
>> zehatza eta zuzena iruditu zait, konpartitzen dut.
>>
>
> eskerrik asko
>
> a.
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to