Orduan bidegorriaren definizioa aldatu beharko dugu:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Bidegorri

*Bizikleta bidea*, *txirrindularitza bidea* edo *ziklobidea* (Euskal
Herrian<https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria>
 horietako batzuei *bidegorri* ere deitzen zaie)
bizikletaz<https://eu.wikipedia.org/wiki/Bizikleta>
 eta bestelako zikloetan ibiltzeko
azpiegitura<https://eu.wikipedia.org/wiki/Azpiegitura>
 publikoa d



Mikel Lizarralde<mikellizarra...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 19 10:12):

> Nik sinatuen nuen, eta zure kezka berdina daukat, tokayo.
>
> Euskal Herriko kirol nazionala oinez ibiltzea da. Eta bidegorriak
> horretarako ibiltzen diran. Soraluze eta Mekolalde artean hamaika bidar
> ibili naiz korrika, bizikeltan behin bakarrik. Eta bertara noan bakoitzean
> oinezko mordoa eta txirrindulari bat edo beste ikusten ditut.
>
> Beste bidegorri batzuetan ibili izan naizenean berdin.
>
> Holandan bizikletan ibili ginenean alderantziz. Han oinezko bakar batzuk
> soilik bidegorrietan. Gainera, txirrina jo eta segituan kentzen ziran
> erditik.
>
> Holandan zikloturistak bidegorrietatik joatera daude behartuta,
> errepidetik badoaz bozina jotzen diete autoek. Ez dakit hemengo
> politikariek zer duten buruan bidegorrientzat, planik badaukate (GFA
> badabil plan bat egiten hurrengo urteetarako). Baina oraingoz ezinezkoa
> iruditzen zait hemengo zikloturistak bidegorrietara bideratzea. Zergatik?:
>
> - Oinezko gehiegi dago, arriskutsua da txirrindulari zein oinezkoentzat
> - Abiadura mugatuta dago bidegorrietan. Holandan ere bai, baina ez du
> inork errespetatzen. Praktikan, hemen bezala. Ze bidegorrietan ezin da 10
> km/o -tik gora joan, eta abiadura hori di-da pasatzen du edonork, baita ume
> batek ere.
> - Bizikletan ondo ibiltzen dakite. Azkar ibili arren ez da ezer gertatzen.
> Hirietan adibidez, ziklistak alde danetatik agertzen dira eta kaosa
> dirudien arren ez da ezer gertatzen.
> - Holandan azpiegiturak eraikitzean, bizikletan pentsatzen dute baita ere:
> autobideen alboan, dikeetan, ... eta aparkalekuak edonon. Erosketa egitera
> ere bizikletan doa jende mordoa. Aiton-amonak herritik herrira bizikletan
> joaten ikusi genituen.
> - Kultura: ohituta daude elkarbizitzera oinezkoak, autoak eta
> txirrindulariak. Hemen aldiz, batak eta besteak, nola esan, legearen
> gainetik daudela uste dute.
>
> Bestalde, Elgoibar - Eibar - Ermua bidegorriz lotzea ondo legoke. Baina
> ezkorra naiz. Lau administrazio koordinatu behar direlako: GFA (Maltzagatik
> Azitainera), Eibarko udala (herri barruan), Bizkaiko Foru Aldundia (oker ez
> banago, Olerreagatik aurrera) eta Ermuko udala (eta agian baita Zaldibarkoa
> ere).
>
> Eta amaitzeko. Eibarren geroz eta gazte gehiago ikusten ditut bizikletan,
> gora eta behera. Baina asko eta asko espaloi gainetik. Eta gure herriko
> espaloiak nolakoak diren ikusita, ba ez dakit poztu edo arduratu.
>
>
>
> Mikel Larreategi<larreat...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko maiatzak 19 08:30):
>
>> Jubilatuaren lobbyak beste ekintxa bat egin du: bidegorria eskatzen hasi
>> dira.
>>
>> Lehengoan prentsan eta atzo San Andres eliza aurrean sinadurak eskatzen
>> ikusi nituen.
>>
>> Baina ez dakit ba.... bidegorria bizikletan ibiltzeko dela badakite? Ala
>> pasiatzen ibiltzeko nahi dute bidegorria?
>>
>> Mikel
>>
>> --
>> Mikel Larreategi
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Mikel Larreategi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to