bideberdea

Mikel Larreategi<larreat...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 19 10:17):
> Orduan bidegorriaren definizioa aldatu beharko dugu:
>
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Bidegorri
>
> Bizikleta bidea, txirrindularitza bidea edo ziklobidea (Euskal Herrian
> horietako batzuei bidegorri ere deitzen zaie) bizikletaz eta bestelako
> zikloetan ibiltzeko azpiegitura publikoa d
>
>
>
> Mikel Lizarralde<mikellizarra...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko maiatzak 19 10:12):
>
>> Nik sinatuen nuen, eta zure kezka berdina daukat, tokayo.
>>
>> Euskal Herriko kirol nazionala oinez ibiltzea da. Eta bidegorriak
>> horretarako ibiltzen diran. Soraluze eta Mekolalde artean hamaika bidar
>> ibili naiz korrika, bizikeltan behin bakarrik. Eta bertara noan bakoitzean
>> oinezko mordoa eta txirrindulari bat edo beste ikusten ditut.
>>
>> Beste bidegorri batzuetan ibili izan naizenean berdin.
>>
>> Holandan bizikletan ibili ginenean alderantziz. Han oinezko bakar batzuk
>> soilik bidegorrietan. Gainera, txirrina jo eta segituan kentzen ziran
>> erditik.
>>
>> Holandan zikloturistak bidegorrietatik joatera daude behartuta,
>> errepidetik badoaz bozina jotzen diete autoek. Ez dakit hemengo politikariek
>> zer duten buruan bidegorrientzat, planik badaukate (GFA badabil plan bat
>> egiten hurrengo urteetarako). Baina oraingoz ezinezkoa iruditzen zait
>> hemengo zikloturistak bidegorrietara bideratzea. Zergatik?:
>>
>> - Oinezko gehiegi dago, arriskutsua da txirrindulari zein oinezkoentzat
>> - Abiadura mugatuta dago bidegorrietan. Holandan ere bai, baina ez du
>> inork errespetatzen. Praktikan, hemen bezala. Ze bidegorrietan ezin da 10
>> km/o -tik gora joan, eta abiadura hori di-da pasatzen du edonork, baita ume
>> batek ere.
>> - Bizikletan ondo ibiltzen dakite. Azkar ibili arren ez da ezer gertatzen.
>> Hirietan adibidez, ziklistak alde danetatik agertzen dira eta kaosa dirudien
>> arren ez da ezer gertatzen.
>> - Holandan azpiegiturak eraikitzean, bizikletan pentsatzen dute baita ere:
>> autobideen alboan, dikeetan, ... eta aparkalekuak edonon. Erosketa egitera
>> ere bizikletan doa jende mordoa. Aiton-amonak herritik herrira bizikletan
>> joaten ikusi genituen.
>> - Kultura: ohituta daude elkarbizitzera oinezkoak, autoak eta
>> txirrindulariak. Hemen aldiz, batak eta besteak, nola esan, legearen
>> gainetik daudela uste dute.
>>
>> Bestalde, Elgoibar - Eibar - Ermua bidegorriz lotzea ondo legoke. Baina
>> ezkorra naiz. Lau administrazio koordinatu behar direlako: GFA (Maltzagatik
>> Azitainera), Eibarko udala (herri barruan), Bizkaiko Foru Aldundia (oker ez
>> banago, Olerreagatik aurrera) eta Ermuko udala (eta agian baita Zaldibarkoa
>> ere).
>>
>> Eta amaitzeko. Eibarren geroz eta gazte gehiago ikusten ditut bizikletan,
>> gora eta behera. Baina asko eta asko espaloi gainetik. Eta gure herriko
>> espaloiak nolakoak diren ikusita, ba ez dakit poztu edo arduratu.
>>
>>
>>
>> Mikel Larreategi<larreat...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> maiatzak 19 08:30):
>>>
>>> Jubilatuaren lobbyak beste ekintxa bat egin du: bidegorria eskatzen hasi
>>> dira.
>>>
>>> Lehengoan prentsan eta atzo San Andres eliza aurrean sinadurak eskatzen
>>> ikusi nituen.
>>>
>>> Baina ez dakit ba.... bidegorria bizikletan ibiltzeko dela badakite? Ala
>>> pasiatzen ibiltzeko nahi dute bidegorria?
>>>
>>> Mikel
>>>
>>> --
>>> Mikel Larreategi
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>
> --
> Mikel Larreategi
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to