Ados, jubilatuek pasiatzeko bideak eskatzen dituzte, ez bizikletentzat.
Aldatu Wikipedia, badaukazu eta erabiltzailea ;-)

Baina. Batetik, "bidegorri" deitu arren, egin daiteke bide bat albo batean
oinezkoentzat eta bestean txirrindularientzatko tokiarekin.

Bestetik. Bizikleta mordoa ibiliko balira bidegorrian, oinezkoak ez
lirateke bertatik joango. Donostian, adibidez, urte mordoa da Urumea
albotik bidegorria dagoela. Lehen oinezkoak ibiltzen ziren. Baina orain
apenas dabiltza. Eta Kontxan adibidez oinezkoak ez doaz bidegorritik
(alboan pasio zabala dutelako). Hori bai, Kontxan korrikalari mordoa dabil
bidegorrian :-)


Mikel Larreategi<larreat...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 19 10:17):

> Orduan bidegorriaren definizioa aldatu beharko dugu:
>
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Bidegorri
>
> *Bizikleta bidea*, *txirrindularitza bidea* edo *ziklobidea* (Euskal
> Herrian <https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria> horietako batzuei
> *bidegorri* ere deitzen zaie) 
> bizikletaz<https://eu.wikipedia.org/wiki/Bizikleta>
>  eta bestelako zikloetan ibiltzeko 
> azpiegitura<https://eu.wikipedia.org/wiki/Azpiegitura>
>  publikoa d
>
>
>
> Mikel Lizarralde<mikellizarra...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko maiatzak 19 10:12):
>
> Nik sinatuen nuen, eta zure kezka berdina daukat, tokayo.
>>
>> Euskal Herriko kirol nazionala oinez ibiltzea da. Eta bidegorriak
>> horretarako ibiltzen diran. Soraluze eta Mekolalde artean hamaika bidar
>> ibili naiz korrika, bizikeltan behin bakarrik. Eta bertara noan bakoitzean
>> oinezko mordoa eta txirrindulari bat edo beste ikusten ditut.
>>
>> Beste bidegorri batzuetan ibili izan naizenean berdin.
>>
>> Holandan bizikletan ibili ginenean alderantziz. Han oinezko bakar batzuk
>> soilik bidegorrietan. Gainera, txirrina jo eta segituan kentzen ziran
>> erditik.
>>
>> Holandan zikloturistak bidegorrietatik joatera daude behartuta,
>> errepidetik badoaz bozina jotzen diete autoek. Ez dakit hemengo
>> politikariek zer duten buruan bidegorrientzat, planik badaukate (GFA
>> badabil plan bat egiten hurrengo urteetarako). Baina oraingoz ezinezkoa
>> iruditzen zait hemengo zikloturistak bidegorrietara bideratzea. Zergatik?:
>>
>> - Oinezko gehiegi dago, arriskutsua da txirrindulari zein oinezkoentzat
>> - Abiadura mugatuta dago bidegorrietan. Holandan ere bai, baina ez du
>> inork errespetatzen. Praktikan, hemen bezala. Ze bidegorrietan ezin da 10
>> km/o -tik gora joan, eta abiadura hori di-da pasatzen du edonork, baita ume
>> batek ere.
>> - Bizikletan ondo ibiltzen dakite. Azkar ibili arren ez da ezer
>> gertatzen. Hirietan adibidez, ziklistak alde danetatik agertzen dira eta
>> kaosa dirudien arren ez da ezer gertatzen.
>> - Holandan azpiegiturak eraikitzean, bizikletan pentsatzen dute baita
>> ere: autobideen alboan, dikeetan, ... eta aparkalekuak edonon. Erosketa
>> egitera ere bizikletan doa jende mordoa. Aiton-amonak herritik herrira
>> bizikletan joaten ikusi genituen.
>> - Kultura: ohituta daude elkarbizitzera oinezkoak, autoak eta
>> txirrindulariak. Hemen aldiz, batak eta besteak, nola esan, legearen
>> gainetik daudela uste dute.
>>
>> Bestalde, Elgoibar - Eibar - Ermua bidegorriz lotzea ondo legoke. Baina
>> ezkorra naiz. Lau administrazio koordinatu behar direlako: GFA (Maltzagatik
>> Azitainera), Eibarko udala (herri barruan), Bizkaiko Foru Aldundia (oker ez
>> banago, Olerreagatik aurrera) eta Ermuko udala (eta agian baita Zaldibarkoa
>> ere).
>>
>> Eta amaitzeko. Eibarren geroz eta gazte gehiago ikusten ditut bizikletan,
>> gora eta behera. Baina asko eta asko espaloi gainetik. Eta gure herriko
>> espaloiak nolakoak diren ikusita, ba ez dakit poztu edo arduratu.
>>
>>
>>
>> Mikel Larreategi<larreat...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko maiatzak 19 08:30):
>>
>>> Jubilatuaren lobbyak beste ekintxa bat egin du: bidegorria eskatzen hasi
>>> dira.
>>>
>>> Lehengoan prentsan eta atzo San Andres eliza aurrean sinadurak eskatzen
>>> ikusi nituen.
>>>
>>> Baina ez dakit ba.... bidegorria bizikletan ibiltzeko dela badakite? Ala
>>> pasiatzen ibiltzeko nahi dute bidegorria?
>>>
>>> Mikel
>>>
>>> --
>>> Mikel Larreategi
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Mikel Larreategi
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to