Kaixo,

Bidegorrixan oso aldekua.
Neu be Holandan bizi izandakua (Erasmus), ta bertan daken bizikletan
kulturia eta hezkuntza ezin da hamenguakin konparatu. Han bizikletak dira
errepidietako erregiƱak. Ta 5 urtekin hasten dira bizikletan ibiltzen ta
85ekin jarraitzen dabe.

Gure herrixari dagokixonez, eibar mailan bizikletan egunero edo lantzian
behin ibiltzen garanon portzentaia txikixa izanik, oso nazia iruditzen jata
oinezkueri bertatik ez ibiltzen lagatzia. (Jakinda biztanlerixan ehuneko
haundi bat adineko pertsonak dirala).
Beti be bizikletei lehentasuna emonda eta txirrina entzundakuan kentzeko
konpromezuarekin.

Nik uste, ekologia, jasangarritasuna eta gai "berde" guztien giltza
hezkuntza dala. Ta txikitatik heztia umiak bihar dan bezela, Herbeheretan
eitten daben moduan. Iraultza inposatu barik, jendiari eraldatzeko
erreminttak emotia.

Bidegorrixa jarri ezkero, jardunaldi batzuk ein biharko lirakez, jendia
kontzientziatzeko etab.

PSOE indarretik kendu ezkero behingoz, beste EIBAR bat posible da! :)



(Bukaeran ya berotu in naiz)

Ane
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to