Ni ez naiz batere futboleroa, baina asko poztu nau Eibarren igoerak. Bai,
futbola da, daukan nagusitasunaren kalte guztiekin, baina hain justu gure
ekipoa da kudeaketa eredu aldetik besteengandik aldentzen dena, eta
txalotzekoa da, horretan ere eredugarria delako Eibar.

(Orain igoeraren kontuarekin demaseko kaparrada tokatuko zaigu baina
kiroltasunez eutsiko diogu, ezta Leire, Oier eta beste ezkirolek? )

Atzo gauean lagun batek txio batean Jessica Buenoren bloga aipatzen zuen,
asko gustatzen zitzaiola esanez, eta bisitatu dut. Sorpresa izan da, espero
bezain txolina ez dirudielako neskak. Modaren inguruko bloga da, eta
badirudi berak idazten duela, bere arropa eta erosketen inguruan.

Post batean Eibarko toki batean pique-nique bat proposatzen du, esanez toki
zoragarria dela:

"...quisimos prepararle una comida campestre muy especial entre todas, en
un sitio maravilloso de Éibar."

eta gero jarraitzen du:

"Es un privilegio tener un lugar tan especial cerca de casa. Es un
merendero con mesas y bancos de piedras, todo lleno de vegetación, árboles
y todo de un precioso verde mires por donde mires. Como ya nos tiene
acostumbrados el norte."

Noski, gero moda kontuekin jarraitzen du:

"Escogí un look más casual que fuese acorde con el entorno..."
Hara non, Eibarren turismoa bultzatuko digu neska honek.

Nik esango nuke Elgetarako bidean dagoen parkeko argazkiak direla, ezta?

http://jessica-bueno.com/2014/05/16/un-dia-especial/


Eibar taldearen aldekoei zorionak eta gozatu unea.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to