2014-05-26 8:10 GMT+02:00 Gari Araolaza <g...@eibar.org>:

> ...
>
> Atzo gauean lagun batek txio batean Jessica Buenoren bloga aipatzen zuen,
> asko gustatzen zitzaiola esanez, eta bisitatu dut. Sorpresa izan da, espero
> bezain txolina ez dirudielako neskak. Modaren inguruko bloga da, eta
> badirudi berak idazten duela, bere arropa eta erosketen inguruan.
>
>

http://jessica-bueno.com/2014/05/16/un-dia-especial/

Lehengoan Alavesen partidua ikusten telebistatik, iruditu zitzaidan
"Patxirrin! Patxirrin!" esaten zuela jendeak harmailetatik.

Beste lagunen batek ere hori ulertu zuen Twitterren irakurri nionagatik.

Baina ez, partiduan izandako batek esan zidanez, Alavesekoak ziren orruka,
"Paquirrin!, Paquirrin!", Jessica Buenoren mutilaguna amorrarazteko, Jota
Peleteiro.

Ez zitzaien ondo irten Alavesekoei. Peleteirok gola sartu zuen, Eibar
Primerara, Alaves larri jaisteko, eta gero Instagramen argazki hau kargatu
zuen Jessica Buenok:

http://instagram.com/p/ob6pB6kVxZ/

-- 
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to