2014-05-26 8:10 GMT+02:00 Gari Araolaza <g...@eibar.org>:

> Ni ez naiz batere futboleroa, baina asko poztu nau Eibarren igoerak. Bai,
> futbola da, daukan nagusitasunaren kalte guztiekin, baina hain justu gure
> ekipoa da kudeaketa eredu aldetik besteengandik aldentzen dena, eta
> txalotzekoa da, horretan ere eredugarria delako Eibar.
>
> (Orain igoeraren kontuarekin demaseko kaparrada tokatuko zaigu baina
> kiroltasunez eutsiko diogu, ezta Leire, Oier eta beste ezkirolek? )
>

epa, josepa! (bertoko salbu) zerrenda honetan behintzat, futboleroak "ez
zaretenok"  hasten zarete kaparradia ematen futbolarekin!  :-D

Atzo gauean lagun batek txio batean Jessica Buenoren bloga aipatzen zuen,
> asko gustatzen zitzaiola esanez, eta bisitatu dut. Sorpresa izan da, espero
> bezain txolina ez dirudielako neskak. Modaren inguruko bloga da, eta
> badirudi berak idazten duela, bere arropa eta erosketen inguruan.
>

Dirudienez, Jessicak View Management (http://viewmanagement.com/) agentzia
famatua utzi egin  du, eta bera bloga eta abar indartzen ari du.


> Hara non, Eibarren turismoa bultzatuko digu neska honek.
> Nik esango nuke Elgetarako bidean dagoen parkeko argazkiak direla, ezta?
>
> http://jessica-bueno.com/2014/05/16/un-dia-especial/
>

Bai, hala dirudi,
Promoa egiten du bai, Otsaila hasieran  *"Hoy un gran día de sol en #Eibar
, hemos aprovechado para pasear y de paso estrenar mis nuevas gafas"*

*https://twitter.com/jessica_bueno90/status/431489789511344128
<https://twitter.com/jessica_bueno90/status/431489789511344128>*
 irakurri nion eta nik behintzat egun horretan ez nuen eguzki izpirik ikusi
Eibarren. Ea zuek ikusten duzuen: http://instagram.com/p/kFYtAEEV52/
:-D

Baina beno, inoiz topo egin dut berarekin trenian, eta neska jatorra dirudi.

Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to