2015-05-15 17:05 GMT+02:00 eli laztanguren <elilaz...@gmail.com>:

> Zorionak Markos.
>
> Berriki deskubritu dut Saizarbitoria izeneko pertsonaia bat Craig
> Johnsonen  Los mocasines de otro hombre
> <http://www.siruela.com/catalogo.php?id_libro=2639&completa=N> (Another
> man's Moccassins) nobelan. Polizia euskaldun bat da, Wyomingen.
>

Beste polizia euskaldun bat fikziokoa da Lester Ybarra, Clint Eastwood-ek
zuzendutako Changeling filman agertzen dena.

http://www.imdb.com/title/tt0824747/

Bastante pinta euskalduna duen aktore batek gorpuzten du, Michael Kellyk.

http://www.imdb.com/media/rm1220072192/nm0446672?ref_=nm_phs_md_1

Igual gehiago ikusiko duzu telesailzaleak bazarete, conseguidore
politikoaren roletan ibili delako bai The Good Wife-n eta House of Cards.en.

Beste eusko-cop bat agertzen da film honetan, Eugene Biscailuz.
http://azpitituluak.com/euskaraz/1366649592

Kasu honetan benetako pertsonaia da, Los Angeles konderriko sherifa izan
zen.
http://en.wikipedia.org/wiki/Eugene_W._Biscailuz

Luistxo




Zure liburuaren bigarren ediziorako nobelaren pasarte hau proposatzen dizut
> sarrerako aipu gisa:
>
> *"-¿Oraindik ez dugu Saizarbitoriaren berririk?*
>
> *Emakumeak ezetz esan zuen buruarekin*..."
>
> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> maiatzak 15 08:52):
>
> Eskerrik asko, Leire!
>>
>> Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut.
>>
>> Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez onartuta:
>> Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia jarrita.
>> Trukulentoegia.
>>
>>
>> Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari, zatiketa eta
>> errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak egituratzeko orduan, eta
>> oroimenaren benetako funtzionamenduari fidel izan nahian, Saizarbitoriak
>> sarritan egin dio muzin denbora-segida linealari. Hori lortzeko erabili
>> izan duen prozeduretako bat eszenen zatikatzea eta errepikatzea da.
>> Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako errepikatzen; aldiz,
>> errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu.
>>
>>
>>
>> Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak elikatzen du,
>> eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, gehiago da plater
>> hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak eta Oihana
>> Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko
>> funtzionamenduaren berri.
>>
>>
>>
>> Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle, Michelle,
>> Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn…
>>
>>
>> Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola oroimenaren
>> kontuari:
>>
>> http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/
>>
>> Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria
>> objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela izan
>> ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan jazo
>> ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da.”
>>
>>
>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2015(e)ko maiatzak 14 12:40):
>>
>>> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren gaiñeko
>>> saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana *
>>> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21
>>>
>>> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri
>>>
>>> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat!
>>>
>>> leire n
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to