Egun on, Gari. Oso hausnarketa interesgarria. Blogean jarri, mesedez!
Iturri Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 1 08:48): > Juan Gisasola kalean beste negozio bat ixtera doa: josteko eskulanetarako > materiala saltzen zuen negozio bat. > > Agian Eibarko beste kale batzuetan ere gertatuko da, baina ni kale > horretan bizi naizenez, horretxekin fijatzen naiz. > > Horren aurretik zenbat eta zenbat negozio itxi ote dira kale honetan? > Ikaragarria da, zenbat kreditu eta zulo egiten ari ote dira? > > Zorrak lagatzen dituztenak ere izango dira ziurrenez, baina normalean zulo > ekonomiko handiena negozioa jarri duenak eta bere familiak asumitzen du. > Lokalaren jabeak hilero kobratzen du alokairua, Udalak IAE-a kobratzen du, > zabor eta ura ere kobratzen da, telefono konpainiak, jestoriak, lokala > egokitzeko obrak gremioek... eta abar. > > Jende ekintzailea ikusten dut negozio polit batekin ilusionatuta, > normalean kobratu gabe hainbat ordu eta amets bertan jarrita, eta azkenean > zorrarekin eta denbora galdutako sentsazioarekin doa etxera. > > Zorte txarra egongo da kasuren batean, baina hainbeste eta hainbeste > negozio itxita ikustean, pentsatzen dut badaudela faktore amankomunak, eta > egoera honen inguruan hainbat erantzule ikusten ditut nik, zerbait egin > dezaketenak. > > - Ekintzailea bera: errealitatea ondo neurtu eta negozioa modu egokian > planteatu gabe jartzen dira sarri negozioak. Are gehiago krisi garaian. > Garapen agentzia batetako batek esan zidan krisiarekin jende asko dabilela > suizida moduan negozioak jartzen, etxea edo familia hipotekatuta. > > - Lokalen jabeak. Argi dago behin eta berriz negozioak ireki eta itxi > dabiltzan kale batean lokala daukanak beste modu batean planteatu behar > duela bere lokalaren kudeaketa. Lokala urtean 6 hilabete alkilatuta eta > beste 6 hilabete alkilatu gabe eduki dezake, edo agian errenta erdira > jeitsi (gutxienez hasierako urte batzuetarako) eta negozio berriak aurrera > ateratzea erraztu. Beti ere negozioa jarri behar duena ezagutu, ulertu > zertaz doan bere negozioa eta zer arriskatzen duen ulertuta. > > - Udala, Debegesa eta administrazioa: negozioak irekitzeko aholkularitza > _inplikatua_ behar da ahal den azkarren. Ez du balio "dirulaguntza hauek > hor dituzu" edo "ikastaro hau han duzu" bezalako aholkuekin. Jende askori > argi esan behar zaio "gure ustez negozio hori pikutara joango da, > honengatik, horregatik edo hango hargatik". Edozein asesoriatan badakite > ondo zein negozio dabilen ondo, zein negoziok daukan ikuspegi okerra edo > zein kasutan dagoen aurrera ateratzeko probabilitate baxua. Orduan, > zergatik ez dago inplikaziorik negozioa jarri behar duenarekin? > > Beste kontu gehigarri bat, gure Udalak "bertako komertzioa" eta > "zerbitzuen hiria" bultzatzeko izan duen grina da. Oso eztabaidagarria, > eredua beragatik. Aurreko batean komentatu nuen nolako soldata eta lanpostu > kalitate baxua ematen duen komertzioak, marjinak oso txikiak dira (beraz > aberastasun gutxi gelditzen da bertan), lokalak garestiak... Hor etorkizun > oso gutxi dagoela iruditzen zait. Marc Andreeseni aspaldi irakurri nion: > http://www.businessinsider.com/retail-stores-will-die-says-marc-andreessen-2013-1 > > Gari > > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.