Mikel Iturria<itu...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urriak 1 08:54):
> Egun on, Gari.
>
> Oso hausnarketa interesgarria. Blogean jarri, mesedez!
>

...edo zuzenian EibarOrg-eko albistegixan gehittuko dogu.

zuk erabagi.

a.




> Iturri
>
> Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 1
> 08:48):
>>
>> Juan Gisasola kalean beste negozio bat ixtera doa: josteko eskulanetarako
>> materiala saltzen zuen negozio bat.
>>
>> Agian Eibarko beste kale batzuetan ere gertatuko da, baina ni kale
>> horretan bizi naizenez, horretxekin fijatzen naiz.
>>
>> Horren aurretik zenbat eta zenbat negozio itxi ote dira kale honetan?
>> Ikaragarria da, zenbat kreditu eta zulo egiten ari ote dira?
>>
>> Zorrak lagatzen dituztenak ere izango dira ziurrenez, baina normalean zulo
>> ekonomiko handiena negozioa jarri duenak eta bere familiak asumitzen du.
>> Lokalaren jabeak hilero kobratzen du alokairua, Udalak IAE-a kobratzen du,
>> zabor eta ura ere kobratzen da, telefono konpainiak, jestoriak, lokala
>> egokitzeko obrak gremioek... eta abar.
>>
>> Jende ekintzailea ikusten dut negozio polit batekin ilusionatuta,
>> normalean kobratu gabe hainbat ordu eta amets bertan jarrita, eta azkenean
>> zorrarekin eta denbora galdutako sentsazioarekin doa etxera.
>>
>> Zorte txarra egongo da kasuren batean, baina hainbeste eta hainbeste
>> negozio itxita ikustean, pentsatzen dut badaudela faktore amankomunak, eta
>> egoera honen inguruan hainbat erantzule ikusten ditut nik, zerbait egin
>> dezaketenak.
>>
>> - Ekintzailea bera: errealitatea ondo neurtu eta negozioa modu egokian
>> planteatu gabe jartzen dira sarri negozioak. Are gehiago krisi garaian.
>> Garapen agentzia batetako batek esan zidan krisiarekin jende asko dabilela
>> suizida moduan negozioak jartzen, etxea edo familia hipotekatuta.
>>
>> - Lokalen jabeak. Argi dago behin eta berriz negozioak ireki eta itxi
>> dabiltzan kale batean lokala daukanak beste modu batean planteatu behar
>> duela bere lokalaren kudeaketa. Lokala urtean 6 hilabete alkilatuta eta
>> beste 6 hilabete alkilatu gabe eduki dezake, edo agian errenta erdira jeitsi
>> (gutxienez hasierako urte batzuetarako) eta negozio berriak aurrera
>> ateratzea erraztu. Beti ere negozioa jarri behar duena ezagutu, ulertu
>> zertaz doan bere negozioa eta zer arriskatzen duen ulertuta.
>>
>> - Udala, Debegesa eta administrazioa: negozioak irekitzeko aholkularitza
>> _inplikatua_ behar da ahal den azkarren. Ez du balio "dirulaguntza hauek hor
>> dituzu" edo "ikastaro hau han duzu" bezalako aholkuekin. Jende askori argi
>> esan behar zaio "gure ustez negozio hori pikutara joango da, honengatik,
>> horregatik edo hango hargatik". Edozein asesoriatan badakite ondo zein
>> negozio dabilen ondo, zein negoziok daukan ikuspegi okerra edo zein kasutan
>> dagoen aurrera ateratzeko probabilitate baxua. Orduan, zergatik ez dago
>> inplikaziorik negozioa jarri behar duenarekin?
>>
>> Beste kontu gehigarri bat, gure Udalak "bertako komertzioa" eta
>> "zerbitzuen hiria" bultzatzeko izan duen grina da. Oso eztabaidagarria,
>> eredua beragatik. Aurreko batean komentatu nuen nolako soldata eta lanpostu
>> kalitate baxua ematen duen komertzioak, marjinak oso txikiak dira (beraz
>> aberastasun gutxi gelditzen da bertan), lokalak garestiak... Hor etorkizun
>> oso gutxi dagoela iruditzen zait. Marc Andreeseni aspaldi irakurri nion:
>> http://www.businessinsider.com/retail-stores-will-die-says-marc-andreessen-2013-1
>>
>> Gari
>>
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to