Bale baleee.... Eskerrik asko bioi. Jarriko dut blogean, aspaldiko partez.

Gari

Asier Sarasua<asara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urriak 1 08:57):

> Mikel Iturria<itu...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> urriak 1 08:54):
> > Egun on, Gari.
> >
> > Oso hausnarketa interesgarria. Blogean jarri, mesedez!
> >
>
> ...edo zuzenian EibarOrg-eko albistegixan gehittuko dogu.
>
> zuk erabagi.
>
> a.
>
>
>
>
> > Iturri
> >
> > Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> urriak 1
> > 08:48):
> >>
> >> Juan Gisasola kalean beste negozio bat ixtera doa: josteko
> eskulanetarako
> >> materiala saltzen zuen negozio bat.
> >>
> >> Agian Eibarko beste kale batzuetan ere gertatuko da, baina ni kale
> >> horretan bizi naizenez, horretxekin fijatzen naiz.
> >>
> >> Horren aurretik zenbat eta zenbat negozio itxi ote dira kale honetan?
> >> Ikaragarria da, zenbat kreditu eta zulo egiten ari ote dira?
> >>
> >> Zorrak lagatzen dituztenak ere izango dira ziurrenez, baina normalean
> zulo
> >> ekonomiko handiena negozioa jarri duenak eta bere familiak asumitzen du.
> >> Lokalaren jabeak hilero kobratzen du alokairua, Udalak IAE-a kobratzen
> du,
> >> zabor eta ura ere kobratzen da, telefono konpainiak, jestoriak, lokala
> >> egokitzeko obrak gremioek... eta abar.
> >>
> >> Jende ekintzailea ikusten dut negozio polit batekin ilusionatuta,
> >> normalean kobratu gabe hainbat ordu eta amets bertan jarrita, eta
> azkenean
> >> zorrarekin eta denbora galdutako sentsazioarekin doa etxera.
> >>
> >> Zorte txarra egongo da kasuren batean, baina hainbeste eta hainbeste
> >> negozio itxita ikustean, pentsatzen dut badaudela faktore amankomunak,
> eta
> >> egoera honen inguruan hainbat erantzule ikusten ditut nik, zerbait egin
> >> dezaketenak.
> >>
> >> - Ekintzailea bera: errealitatea ondo neurtu eta negozioa modu egokian
> >> planteatu gabe jartzen dira sarri negozioak. Are gehiago krisi garaian.
> >> Garapen agentzia batetako batek esan zidan krisiarekin jende asko
> dabilela
> >> suizida moduan negozioak jartzen, etxea edo familia hipotekatuta.
> >>
> >> - Lokalen jabeak. Argi dago behin eta berriz negozioak ireki eta itxi
> >> dabiltzan kale batean lokala daukanak beste modu batean planteatu behar
> >> duela bere lokalaren kudeaketa. Lokala urtean 6 hilabete alkilatuta eta
> >> beste 6 hilabete alkilatu gabe eduki dezake, edo agian errenta erdira
> jeitsi
> >> (gutxienez hasierako urte batzuetarako) eta negozio berriak aurrera
> >> ateratzea erraztu. Beti ere negozioa jarri behar duena ezagutu, ulertu
> >> zertaz doan bere negozioa eta zer arriskatzen duen ulertuta.
> >>
> >> - Udala, Debegesa eta administrazioa: negozioak irekitzeko aholkularitza
> >> _inplikatua_ behar da ahal den azkarren. Ez du balio "dirulaguntza
> hauek hor
> >> dituzu" edo "ikastaro hau han duzu" bezalako aholkuekin. Jende askori
> argi
> >> esan behar zaio "gure ustez negozio hori pikutara joango da, honengatik,
> >> horregatik edo hango hargatik". Edozein asesoriatan badakite ondo zein
> >> negozio dabilen ondo, zein negoziok daukan ikuspegi okerra edo zein
> kasutan
> >> dagoen aurrera ateratzeko probabilitate baxua. Orduan, zergatik ez dago
> >> inplikaziorik negozioa jarri behar duenarekin?
> >>
> >> Beste kontu gehigarri bat, gure Udalak "bertako komertzioa" eta
> >> "zerbitzuen hiria" bultzatzeko izan duen grina da. Oso eztabaidagarria,
> >> eredua beragatik. Aurreko batean komentatu nuen nolako soldata eta
> lanpostu
> >> kalitate baxua ematen duen komertzioak, marjinak oso txikiak dira (beraz
> >> aberastasun gutxi gelditzen da bertan), lokalak garestiak... Hor
> etorkizun
> >> oso gutxi dagoela iruditzen zait. Marc Andreeseni aspaldi irakurri nion:
> >>
> http://www.businessinsider.com/retail-stores-will-die-says-marc-andreessen-2013-1
> >>
> >> Gari
> >>
> >>
> >>
> >>
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> eibartarrak-requ...@postaria.com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> eibartarrak-requ...@postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to