Eskerrik asko Enrike!  Oso interesgarrixa!

Gari

Sosola Baserria<ganbara...@hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
urtarrila 25 20:29):

> Aupa berriro:
>
>
> Oraintxe izan da bigarren faseko lehengo bilera. 6etatik 8etara
> zan,Portalean. 7ak arte egon izan ahal dut, umeak tarteko.
>
> Jende mordoskia,gehienentsuenak lur-jabeak. Debemeneko Agurtzaneren
> aldamenean jarrita hauxe bota diot jarri eta segituan, inguruan etorritako
> jendea eta aurpegikerak ikusita: kanpoan demaseko hotza eta hemen sua
> izango dogu.
>
> Eta halaxe Planaren erredakzio-taldeak talde txikiagotan tailerra egitea
> pentsatuta zeukan baina susmoa dakat ezin izango zala egin.
>
> Ze nik laga dotenian behintzat, haserrea eta kexak nagusi ziren eta tonoa
> oso zakarrean ari zan bat baino gehiago.
>
>
> Lastima da. Berriro be ganora txarrak eta beldurrek  paralizatu egiten
> gaituzte. Panorama ikusita harrituko nintzake hortik zerbait
> fundamentuzkorik aterako balitz. Udala gustora arlo honetan ezer egitea
> ezinezkoa dela frogatuta geratuko delako eta landa eremua Eibarren berriro
> ere   biziberritzeko egitasmorik gabe, linboan. Nahiago nuke okertuko
> banitz.
>
>
> Bihar, agian, animo gehiagorekin izango naiz (ea miraria suertaten dan).
>
>
> Sosola
>
> Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* Sosola Baserria <ganbara...@hotmail.com>
> *Bidaltze-data:* asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 14:55
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* ER: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko
> eta Zaintzeko Plan Berezia
>
>
> Aupa lagunok:
>
>
> Orain arte izan dira bi bilera kontu guzti honekin. Ni gonbidatu ninduten
> eta joan egin nintzen.
>
>
> Berez Plan Berezia Udalak derrigor burutu beharra du, hala dago jarrita
> Eibarko Plan Orokorrean. Horretarako enpresa bati plan horren erredakzioa
> egiteko enkargua egin zion. Asmoa partehartze prozesu baten bitartez behin
> betikoa onartzea da. Esan bezela, aurreneko bi bilera egin dira, bertan
> hainbat eragile izan direlarik, gehienak kolektiboak:Deportiboa,
> Andirao,Tabernariak,elkarteak,lderdi politikoak...Jakineko jendea, ematen
> du fase berri honetan gehiago zabaltzea nahi dutela.
>
>
> 1.go bilera egin zenean Udaleko arduradunak harritu egin ziren, eurak uste
> zuten baino jende gehiago joan zitzaielako eta dinamika eskuetatik joan
> zitzaien. Izan ere hainbat galdera jarri zituzten mahai gainean baina
> jendeak ezin erantzun planaren zirriborroa ez zuelako aurretik  ikusterik
> izan.
>
> 2.Bigarren bileran jende gutxiagok parte hartu zuen eta hor proposamen
> zehatzagoak eskatu ziren. Eta horrela han ginenok bakoitzak bereak bota
> zituen.Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia
>
> Nere iritzia:
>
> Eibarko udalak oso sentsibilitate txikia erakutsi du beti landa eta natur
> ingurearekiko. Orain legea medio behartuta dago zerbait esatera gure
> mendiaren inguruan. Nik uste baserri eta naturzaleok probestu beharko
> genuke egoera zerbait lortzeko. Alegia, ez dedila aterako den dokumentua
> tramite hutsa. sikeran eztabaida dezagun gure ingurumenaren babes eta
> zainketa horren esanahiaz. Zerbait da.Beraz animatzen zaituztet
> partehartzera.
>
> Mamiari buruz, ni printzipio batetik abiatzen naiz asuntu guzti honetan.
> Oso materialista badakit, baina zoritxarrez fisikaren legea bat bezela
> funtzionatzen du gizakiongan: erabilgarri ez zaiguna ez dugu ez zaintzen
> eta are gutxiago babesten. Hortaz, gure mendi ingurune horri aurkitu behar
> diogu erabilpenen bat, aprobetxamenduren bat gero bere zainketa eta babesa
> ekarriko duena. Hau da, ustiapena eta kontserbazioa uztartuko dituen
> iharduerak jarri behar ditugu mahai ganean, edo hobeto gure ordezkari
> politikoen begien aurrean.
>
> Nik bi bileretan aldaketa klimatikoa,krisi energetikoa,petrolio eta
> argi-indarraren prezioa, oligopolio energetikoa,mendiaren eta bertako
> basoaren potentzialtasuna, .....aipatuz BIOMASAren industria publiko txiki
> eta lokalaren aukera aurkeztu dut, autosufizientzia eta trantsizio
> energetikoaren bidean, eta pribatu erraldoi horiei nolabaiteko alternatiba
> planteatuz. Horrek lur-jabeei interesgarri suerta lekieke basoa
> errentagarri bilakatzen delako , baina hala ez balitz udalak-herriak lurrak
> erosi (inola ere ez desjabetu) beharko lieke, berriro ere orain 200 urte
> modura komunalak bihurtuz. Izan ere, hortitxik hornitu ziren bere garaian
> Eibarko ola eta lantegiak bertako biomasatik egur-ikatz eran. Aberastasuna
> herrian geratzen da, lan-postuak(baserrietan eta kalean), ekosistemak
> iraunarazi8artadia,pagadia, hriztia) eta egun ditugun higadura  eta
> uholde/sute arriskuak ekidin ekidin. Honezkero herriko biikastetxek
> biomasako kalderak jarri dituzte. Jakina baso emankorra, hots, inausteko
> pagoak   izatekotn 20 behar ditugu, beraz halakorik nahi izatekotan ya hasi
> beharra dago. Beste herri batzuk oñati besteak beste hasi dira mendi sail
> ederrak erosi eta kudealeta-planak diseinatzen.
>
> Enrike
>
> Horra, nik bizitakoa.
>
> ------------------------------
> *Nork:* anesaras=gmail....@mg.postaria.com <anesaras=gmail.com@mg.
> postaria.com> honen izenean: ane saras <anesa...@gmail.com>
> *Bidaltze-data:* asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 12:06
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* Re: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko
> eta Zaintzeko Plan Berezia
>
> Kaixo, berriro:
>
> Egia esango dizuet. Ez nago oso jantzita kontu honetan, baina pare bat
> bileratan egotea tokatu zait. Kontua da, nire ustez, erabaki nahi den
> horren azpian dauden lege eta mugak eta izen-abizenak. Alegia, lur
> pribatuetan egitea nahi dela ez dakit oraindik zer zehatza.
>
> Udalak baditu lurrak Arrate inguruan. Uste dut haien inguruan herritar
> guztiek dutela erabakitzeko eskubidea. Lur pribatuetan zer egin, ordea, ez
> dut uste herritar guztiek erabaki behar dutenik; baldin eta Udalak erosten
> ez baditu eta pulbiko bihurtu.
>
> Gainera, badago beste kontutxo bat kezkatu egiten nauena (eta badakit
> badela jendea zerrenda honetan horren inguruan aritzeko, ni baino hobeto;
> gehiago dakiena). Plan hori martxan jartzeko, bestelako Foru Lege batzuek
> onartu beharko diren, eta horiek baserritarrei nola eragingo dieten  orain,
> baina batez ere etorkizunean (zer landatu, zenbat ganadu izan, negutokiak,
> etxebizitzak, zaintza...).
>
> Beste bide-orririk dagoen galdetzen duzu, baina ez dakit zer esan nahi
> duzun horrekin? Beste aukerarik? beste planik?
>
> Baina berriro diot, ez nago oso jantzita kontu honetan. Badakidana da
> Andirao elkartea behintzat ez dagoela alde.
>
> ane
>
>
>
> Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> urtarrila 24 12:56):
>
>> Ados Ane, hain justu inkesta bete dudanean horixe izan da egin dudan
>> oharra, baserritarren ahotsa proiektuan kontutan hartzea, dena bateratuta
>> joan dadin. Gainera prozesuan parte hartzeko aukera duzue eta zuen interes
>> eta kopuruaren arabera, zuen nahiak plan horretan aurrera ateratzeko aukera
>> askorekin.
>>
>> Aprobetxatzen dut galdetzeko: Beste zein bide-orri alternatibo dago
>> planteatuta?
>>
>> Gari
>>
>> ane saras<anesa...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> urtarrila 24 10:23):
>>
>> Egun on:
>>> Itxura ona du planak bai, baina ez dute horrela irizten diotenik
>>> "babestu" nahi duten eremuko ia 200 jabeetako askok. Ez dut uste hain
>>> sinplea denik, Gari. Honek ere "handia" izan nahi du, baina nola da kontua.
>>> beharbada, jabe horien iritzia ere jakin beharko litzateke. Baserriak
>>> (etxebizitzak) eremu barruan gelditzen diren jabeenak esaterako.
>>>
>>> ane
>>>
>>>
>>>
>>> Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>> urtarrila 24 09:59):
>>>
>>>> Egun on!
>>>>
>>>> Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan
>>>> daitekeela.
>>>>
>>>> Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago
>>>> online inkesta bat ere bai.
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________________________
>>>>
>>>>
>>>> Gonbidapena
>>>>
>>>> Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak
>>>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta
>>>> otsailaren 1ean Portalean
>>>>
>>>> Egun on,
>>>>
>>>> Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan
>>>> Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen
>>>>  Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu
>>>> nahi zaitu.
>>>>
>>>> Hitzorduak hauek dira:
>>>>
>>>> - Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>>>> solairuko Areto nagusian).
>>>>
>>>> - Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>>>> solairuko Areto nagusian).
>>>>
>>>> Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean
>>>> “Lurralde” tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan
>>>> zentratuko dena. Bigarren egunean “Arraterentzako ideiak” izeneko tailerra
>>>> egingo da.
>>>>
>>>> Jardunaldi hauen helburua da jakinaraztea herritarrei zeintzuk diren
>>>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Bereziaren edukia eta helburua. Halaber,
>>>> gaiaren inguruko ideiak zein proposamenak ezagutu eta lantzea. Modu
>>>> honetan, zeure ideiak eman ahalko dituzu eta planaren idazketan parte
>>>> hartu, inguru horretan izan daitezkeen interesak bermatuz.
>>>>
>>>> Bide batez, aprobetxatzen dugu gonbidatzeko zure ekarpenekin
>>>>  parte-hartzera inkesta elektroniko honetan. Minutu batzuk besterik ez
>>>> dituzu beharko.
>>>>
>>>> Eman iritzia Arrate, Urko, Akondia eta Kalamua hobetzeko
>>>> https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSevWqy-7qfbCUeYEzpi
>>>> 0dypn1tFnywcWG-aGbF0Dd6LyANthA/viewform?c=0&w=1
>>>>
>>>> Berriro ere animatzen zaitugu urtarrilaren 25eko eta otsailaren 1eko
>>>> tailerretan parte hartzera, eta gurekin lankidetzan aritzera inkesta zein
>>>> jardunaldiak eibartarren eta beste talde batzuen artean zabaltzeko.
>>>>
>>>> Informazio hau zabaldu eta anima zaitez parte hartzera! Zain izango
>>>> gaituzu!
>>>>
>>>>
>>>> Vanesa Larrabide García
>>>> Ingurumen Teknikaria
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>>> com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> a.s
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> a.s
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to