Egun on:
Itxura ona du planak bai, baina ez dute horrela irizten diotenik "babestu"
nahi duten eremuko ia 200 jabeetako askok. Ez dut uste hain sinplea denik,
Gari. Honek ere "handia" izan nahi du, baina nola da kontua.
beharbada, jabe horien iritzia ere jakin beharko litzateke. Baserriak
(etxebizitzak) eremu barruan gelditzen diren jabeenak esaterako.

ane



Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urtarrila
24 09:59):

> Egun on!
>
> Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan
> daitekeela.
>
> Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago online
> inkesta bat ere bai.
>
> Gari
>
>
> _______________________________________________________________
>
>
> Gonbidapena
>
> Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak
> Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta
> otsailaren 1ean Portalean
>
> Egun on,
>
> Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan
> Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen
>  Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu
> nahi zaitu.
>
> Hitzorduak hauek dira:
>
> - Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
> solairuko Areto nagusian).
>
> - Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
> solairuko Areto nagusian).
>
> Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean
> “Lurralde” tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan
> zentratuko dena. Bigarren egunean “Arraterentzako ideiak” izeneko tailerra
> egingo da.
>
> Jardunaldi hauen helburua da jakinaraztea herritarrei zeintzuk diren
> Babesteko eta Zaintzeko Plan Bereziaren edukia eta helburua. Halaber,
> gaiaren inguruko ideiak zein proposamenak ezagutu eta lantzea. Modu
> honetan, zeure ideiak eman ahalko dituzu eta planaren idazketan parte
> hartu, inguru horretan izan daitezkeen interesak bermatuz.
>
> Bide batez, aprobetxatzen dugu gonbidatzeko zure ekarpenekin
>  parte-hartzera inkesta elektroniko honetan. Minutu batzuk besterik ez
> dituzu beharko.
>
> Eman iritzia Arrate, Urko, Akondia eta Kalamua hobetzeko
> https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSevWqy-
> 7qfbCUeYEzpi0dypn1tFnywcWG-aGbF0Dd6LyANthA/viewform?c=0&w=1
>
> Berriro ere animatzen zaitugu urtarrilaren 25eko eta otsailaren 1eko
> tailerretan parte hartzera, eta gurekin lankidetzan aritzera inkesta zein
> jardunaldiak eibartarren eta beste talde batzuen artean zabaltzeko.
>
> Informazio hau zabaldu eta anima zaitez parte hartzera! Zain izango
> gaituzu!
>
>
> Vanesa Larrabide García
> Ingurumen Teknikaria
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
a.s
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to