Egun on!

Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan
daitekeela.

Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago online
inkesta bat ere bai.

Gari


_______________________________________________________________


Gonbidapena

Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak
Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta
otsailaren 1ean Portalean

Egun on,

Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan
Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen
 Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu
nahi zaitu.

Hitzorduak hauek dira:

- Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
solairuko Areto nagusian).

- Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2. solairuko
Areto nagusian).

Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean
“Lurralde” tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan
zentratuko dena. Bigarren egunean “Arraterentzako ideiak” izeneko tailerra
egingo da.

Jardunaldi hauen helburua da jakinaraztea herritarrei zeintzuk diren
Babesteko eta Zaintzeko Plan Bereziaren edukia eta helburua. Halaber,
gaiaren inguruko ideiak zein proposamenak ezagutu eta lantzea. Modu
honetan, zeure ideiak eman ahalko dituzu eta planaren idazketan parte
hartu, inguru horretan izan daitezkeen interesak bermatuz.

Bide batez, aprobetxatzen dugu gonbidatzeko zure ekarpenekin
 parte-hartzera inkesta elektroniko honetan. Minutu batzuk besterik ez
dituzu beharko.

Eman iritzia Arrate, Urko, Akondia eta Kalamua hobetzeko
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSevWqy-7qfbCUeYEzpi0dypn1tFnywcWG-aGbF0Dd6LyANthA/viewform?c=0&w=1

Berriro ere animatzen zaitugu urtarrilaren 25eko eta otsailaren 1eko
tailerretan parte hartzera, eta gurekin lankidetzan aritzera inkesta zein
jardunaldiak eibartarren eta beste talde batzuen artean zabaltzeko.

Informazio hau zabaldu eta anima zaitez parte hartzera! Zain izango gaituzu!


Vanesa Larrabide García
Ingurumen Teknikaria
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to