Ez dut honetan katramilatzerik nahi, baina lur-jabeen defentsan esan nahi dut:
>> Honekin ez nago ados. Nire lur pribatuak direlako ezin dut edozer egin. Beste gauza bat da nire onarpena beharko dela nire lurretan zerbait egiteko. Alde bietako (publikoa vs. jabe pribatua) akordioa beharko da beraz.>> Gari, ez dut uste nahi dutena egiten dutenik. Legeak bete behar dituzte, batzuetan zorrotzak, danok moduan. Oin, neretik, iritzitik: Kontua da herria vs jabea ipiniko ete daben sentsaziua dakatela, eta hori holan bada, badakit zeinek galduko daben. Gainera ez dira lurrak bakarrik. Nik dakitteta hiru basarri (eraikin) dira tartean, ta bi gitxienez, eguneroko bizilekua dira. Askorik jakin barik, esango neuke gehixenak oinarrixan dauan legediak arduratzen dittuala, bestiak beste; etorkizuneko ondorixuak (pinuak, ganadua, negutokiak. Batzuen bizimodua eta beste batzuen aurrezkixak, askotan basarrixan bertan inbertitzen direnak, teilatu eta abarrak konpontzen). Basarrixa eta lurrak eukitzia pisua bihurtzen bada, jai dake eurek eta guk, ia nor eitten dan horren lurron kargu. Ia sentsaziua besterik ez dan eta ez nabilen zuzen. Poztuko nintzake. Baina zuk ondo esan dozun moduan, eurek zer esaten daben entzun biharko dogu. Nik inguruan dittut lur jabe baten batzuk, eta billurrez daoz daken apur hori kenduko ete detsen, eta udal zerga ordaintzeko besterik balioko ez daben lurrak ez ete diran izango gerora; "kaletarren" ibilaldixen gozagarri egingo dan proiektu haundi bat, basarrittarren/ lur-jabeen kontura. Gainera, inkestak bete aurretik hausnartu biharko gendukela uste dot, ta gero emon gure iritzixa. Beste duda pare bat: inkesta horretan jasotzen diran iritzixekin zer egingo da? Zelan erabiliko da? Horrek be kezkia sortzen desta. Nik uste herriak erabaki behar duela, baina horretarako lurrek publikoak izan behar dute. Lur pribatuetan zer egin ari da erabakitzen/iritzia ematen herria (jabeekin kontatu gabe; edo asko kontra agertu dira honezkero Andiraon bitartez) eta ez dakit ni horretan, horrela behintzat, ados nagoen ba. Ez dut uste justua denik. Orain! soluzioa erraza da niretzat. Egin dezala X urtetako plan bat Udalak: zenbat lur behar dugu? Zenbat diru? Zenbat urtean egin dezakegu hori? Partidak aurreikusi eta erosten hasi. Epe luzera enfokatutako kontua da akaso. Eta gero erabaki zer egin, eta erabaki dezagun denok, lurrak gureak/denonak direlako. Besterik barik. Larregi nahastu naiz, ezta? Katramilatu naiz. Hala ba, ondo segi. ane Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urtarrila 24 13:18): > > > Ane, nik ere ez daukat gaiaz ideiarik ere ez, eta gaiaz konkretuki > eztabaidatzeko gai ez naiz ikusten. Orokortasunean mantentzen saiatuko > naiz.. > > > >> Udalak baditu lurrak Arrate inguruan. Uste dut haien inguruan herritar >> guztiek dutela erabakitzeko eskubidea. Lur pribatuetan zer egin, ordea, ez >> dut uste herritar guztiek erabaki behar dutenik; baldin eta Udalak erosten >> ez baditu eta pulbiko bihurtu. >> > > Honekin ez nago ados. Nire lur pribatuak direlako ezin dut edozer egin. > Beste gauza bat da nire onarpena beharko dela nire lurretan zerbait > egiteko. Alde bietako (publikoa vs. jabe pribatua) akordioa beharko da > beraz. > > > >> Beste bide-orririk dagoen galdetzen duzu, baina ez dakit zer esan nahi >> duzun horrekin? Beste aukerarik? beste planik? >> > > Bai, ea beste proiekturen bat edo erabakiak hartzeko beste bide-orri bat > edo beste zerbait dagoen. Zuk esan duzu jabe asko ez dagoela ados, eta > jakin nahi nuke ea zein iritzi edo zein plan duten. > > >> Baina berriro diot, ez nago oso jantzita kontu honetan. Badakidana da >> Andirao elkartea behintzat ez dagoela alde. >> >> > Nik ez nekien ere Andirao elkartea existitzen zenik. Pentsatzen dut > baserritarren elkarte bat izango dela. > > (Aspaldiko partez debatetxoa. Biba!) > > Gari > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- a.s
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.