Josu,

Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y vamonos".

Gari

Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
api. 21, ar. (13:56)):

> Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko gisa gauza
> bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek bakarrik irakurtzen
> dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan gaudenoi (zerrendan badaude hau
> konfirmatu dezaketenak) norbaitek kexa behin eta berriro jarri ondoren
> galdezka etortzea eta galdetu arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da
> egunak, asteak... eta urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara
> enteratuko. Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
> Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta iritziak
> atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.
>
> Josu
>
>
>
>
>
> El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza <g...@eibar.org> escribió:
>
> 
> Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
> kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta
> gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
> zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
> bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
> ez bada Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.
>
> Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta
> ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik
> uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta
> prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
> batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
> kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien
> ekintzen errendimendua.
>
> Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
> https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru
> nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko
> gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.
>
> Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
> zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
> egin ez zegoelako kexa formalik.
>
> Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi
> izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen
> zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.
>
> Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez zaizkit
> batere egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi nituen bideoak, baina
> susmoa daukat auzi honekin Eibarko Udaltzaingoan geneukan berritzaile
> ausartenari bizitza guztirako berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula,
> honelako zentsura sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur
> nago beste eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta
> izango zela, baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori ere bada
> galera, iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez bideratzearen emaitza. Eta
> sare sozialetan izan beharrean formularioz kexatu izan bagina agian
> pertsona honek ez zuen halako makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.
>
> Gari
>
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
> erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. (10:05)):
>
>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
>> naizela, beste modu baten esanda.
>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
>> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
>> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
>> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
>> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
>> leire, kejaka
>>
>>
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> api. 20, al. (23:08)):
>>
>>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>>> aurrian.
>>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>>> show kutre bat.
>>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>>
>>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>>
>>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>>> Ane
>>>
>>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza <g...@eibar.org> escribió:
>>>
>>>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren lehenengo
>>>> zatia ere Eibarkoa ote da?
>>>>
>>>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> Ane Urkiola <aneurki...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 api.
>>>> 20a, al. 20:36):
>>>>
>>>>> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>>>>>
>>>>> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki Gardenak
>>>>> edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta erromerixetako 
>>>>> musikiaz
>>>>> gain, zeozer lasaiagua.
>>>>> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>>>>>
>>>>> Ane
>>>>>
>>>>> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
>>>>> eastigarr...@codesyntax.com> escribió:
>>>>>
>>>>>> Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
>>>>>> gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
>>>>>> eneko
>>>>>>
>>>>>> On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
>>>>>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>>>>>
>>>>>>> Aupa!
>>>>>>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto
>>>>>>> ofizialetan pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>>>>>>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun
>>>>>>> horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña 
>>>>>>> egunetan
>>>>>>> zer ez da, ba, rarua!).
>>>>>>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia
>>>>>>> ikusten. Entzun bai.
>>>>>>> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
>>>>>>> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik
>>>>>>> pasatzerakuan.
>>>>>>> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat
>>>>>>> gaztelaniaz jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete 
>>>>>>> ziran,
>>>>>>> bistako aldaketia begittandu jatalako.
>>>>>>> Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
>>>>>>> ikusitta, eurak dira, seguru.
>>>>>>> Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz?
>>>>>>> Itzela iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak 
>>>>>>> jasotzeko?
>>>>>>> Ze alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
>>>>>>> Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai.
>>>>>>> Zer dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze 
>>>>>>> helburu
>>>>>>> dakan honek guztionek!
>>>>>>> Bestiok zer diñozue?
>>>>>>> leire, harrittuta
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> ________________
>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> --
>>>>>> Eneko Astigarraga
>>>>>> *CodeSyntax* <http://www.codesyntax.com>
>>>>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>>>>> E-20600-EIBAR
>>>>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>>>>
>>>>>> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image:
>>>>>> linkedin] <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image:
>>>>>> facebook] <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image:
>>>>>> http://www.prospectiva.eu] <http://www.prospectiva.eu>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> ________________
>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>> bai
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to