Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut kexa/iradokizun
edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta gaude
despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
ez bada Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.

Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta
ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik
uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta
prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien
ekintzen errendimendua.

Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru
nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko
gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.

Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
egin ez zegoelako kexa formalik.

Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi
izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen
zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.

Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez zaizkit batere
egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi nituen bideoak, baina susmoa
daukat auzi honekin Eibarko Udaltzaingoan geneukan berritzaile ausartenari
bizitza guztirako berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula, honelako
zentsura sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur nago beste
eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta izango zela,
baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori ere bada galera,
iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez bideratzearen emaitza. Eta sare
sozialetan izan beharrean formularioz kexatu izan bagina agian pertsona
honek ez zuen halako makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.

Gari


Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2020 api. 21, ar. (10:05)):

> Teleberrixan be agertu zan atzo!
> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
> naizela, beste modu baten esanda.
> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
> leire, kejaka
>
>
> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
> api. 20, al. (23:08)):
>
>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>> aurrian.
>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>> show kutre bat.
>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>
>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>
>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>> Ane
>>
>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza <g...@eibar.org> escribió:
>>
>>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren lehenengo
>>> zatia ere Eibarkoa ote da?
>>>
>>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>>
>>> Gari
>>>
>>> Ane Urkiola <aneurki...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 api.
>>> 20a, al. 20:36):
>>>
>>>> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>>>>
>>>> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki Gardenak
>>>> edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta erromerixetako musikiaz
>>>> gain, zeozer lasaiagua.
>>>> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>>>>
>>>> Ane
>>>>
>>>> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
>>>> eastigarr...@codesyntax.com> escribió:
>>>>
>>>>> Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
>>>>> gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
>>>>> eneko
>>>>>
>>>>> On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
>>>>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>>>>
>>>>>> Aupa!
>>>>>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto
>>>>>> ofizialetan pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>>>>>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun
>>>>>> horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña egunetan
>>>>>> zer ez da, ba, rarua!).
>>>>>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia
>>>>>> ikusten. Entzun bai.
>>>>>> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
>>>>>> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik
>>>>>> pasatzerakuan.
>>>>>> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat
>>>>>> gaztelaniaz jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete 
>>>>>> ziran,
>>>>>> bistako aldaketia begittandu jatalako.
>>>>>> Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
>>>>>> ikusitta, eurak dira, seguru.
>>>>>> Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz?
>>>>>> Itzela iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak 
>>>>>> jasotzeko?
>>>>>> Ze alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
>>>>>> Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai. Zer
>>>>>> dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze helburu
>>>>>> dakan honek guztionek!
>>>>>> Bestiok zer diñozue?
>>>>>> leire, harrittuta
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> ________________
>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>> Eneko Astigarraga
>>>>> *CodeSyntax* <http://www.codesyntax.com>
>>>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>>>> E-20600-EIBAR
>>>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>>>
>>>>> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
>>>>> <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
>>>>> <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image:
>>>>> http://www.prospectiva.eu] <http://www.prospectiva.eu>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>> bai
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to