Ez dakit gaur egun nola diren kontuak, baina orain urte batzuk, alperrik
zen udalera kexa edo oharrik bidaltzea. Ostera Vocentoren egunkariko taulan
argitaratu egunean bertan konpontzen zituzten espaloiko zuloak. Imajinatzen
dut garai eta eremu bakoitzeko estrategia eraginkorrena zein den ezagutu
behar dela kanalarekin asmatzeko. Dena den, kexa guztien helburua ez da
arazoa konpontzea. Batzuetan nahiago izaten dugu ez dadin okerra konpondu,
kexatzen eta arduradunak gaitzesten jarraitu ahal izateko. Beraz, helburu
bakoitzak baditu bere kanalak ere bai.

oier.

On Tue, Apr 21, 2020 at 2:57 PM Oier Gorosabel Larrañaga <
txikill...@eibar.org> wrote:

> Dana dala, Garik esaten zeban honi buruz:
>
> *Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
> zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
> egin ez zegoelako kexa formalik. *
>
> Osagillia naizen aldetik, esan bihar dot halaxe dala. Tokau izan jata
> osasun zerbitzuren baten biharrian egotia, eta jentia pasilluan, eta
> inkluso gurekin (fisioterapeutekin konfiantza haundixa hartzen dabelako)
> marmarka egotia, eta esan biharra: "*barkatu, baiña mesedez mostradorian
> formularixo bat eskatu, eta esaten zabizen hori hantxe idatzi. Atención al
> Paciente zerbitzuak normalian oso ondo funtzionatzen dau, eta kejak allegau
> bihar dirazen lekura allegatzen dira. Kejian konstantzia bat laga ezian,
> ezin dogu ezer egin*". Eta... halan be, pazientiak kejarik ez sartzia.
>
> O.
> El 21/04/2020 a las 14:31, Gari Araolaza escribió:
>
> Josu,
>
> Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y
> vamonos".
>
> Gari
>
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 api. 21, ar. (13:56)):
>
>> Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko gisa gauza
>> bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek bakarrik irakurtzen
>> dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan gaudenoi (zerrendan badaude hau
>> konfirmatu dezaketenak) norbaitek kexa behin eta berriro jarri ondoren
>> galdezka etortzea eta galdetu arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da
>> egunak, asteak... eta urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara
>> enteratuko. Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
>> Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta iritziak
>> atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.
>>
>> Josu
>>
>>
>>
>>
>>
>> El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza <g...@eibar.org> escribió:
>>
>> 
>> Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
>> kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta
>> gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
>> zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
>> bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
>> ez bada Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.
>>
>> Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta
>> ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik
>> uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta
>> prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
>> batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
>> kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien
>> ekintzen errendimendua.
>>
>> Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
>> https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru
>> nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko
>> gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.
>>
>> Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
>> zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
>> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
>> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
>> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
>> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
>> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
>> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
>> egin ez zegoelako kexa formalik.
>>
>> Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi
>> izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen
>> zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.
>>
>> Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez zaizkit
>> batere egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi nituen bideoak, baina
>> susmoa daukat auzi honekin Eibarko Udaltzaingoan geneukan berritzaile
>> ausartenari bizitza guztirako berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula,
>> honelako zentsura sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur
>> nago beste eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta
>> izango zela, baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori ere bada
>> galera, iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez bideratzearen emaitza. Eta
>> sare sozialetan izan beharrean formularioz kexatu izan bagina agian
>> pertsona honek ez zuen halako makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.
>>
>> Gari
>>
>>
>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
>> erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. (10:05)):
>>
>>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
>>> naizela, beste modu baten esanda.
>>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
>>> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
>>> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
>>> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
>>> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
>>> leire, kejaka
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>>> api. 20, al. (23:08)):
>>>
>>>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>>>> aurrian.
>>>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>>>> show kutre bat.
>>>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>>>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>>>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>>>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>>>
>>>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>>>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>>>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>>>
>>>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>>>> Ane
>>>>
>>>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza <g...@eibar.org> escribió:
>>>>
>>>>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren
>>>>> lehenengo zatia ere Eibarkoa ote da?
>>>>>
>>>>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>>>>
>>>>> Gari
>>>>>
>>>>> Ane Urkiola <aneurki...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
>>>>> api. 20a, al. 20:36):
>>>>>
>>>>>> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>>>>>>
>>>>>> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki
>>>>>> Gardenak edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta 
>>>>>> erromerixetako
>>>>>> musikiaz gain, zeozer lasaiagua.
>>>>>> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>>>>>>
>>>>>> Ane
>>>>>>
>>>>>> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
>>>>>> eastigarr...@codesyntax.com> escribió:
>>>>>>
>>>>>>> Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
>>>>>>> gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
>>>>>>> eneko
>>>>>>>
>>>>>>> On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
>>>>>>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>>>>>>
>>>>>>>> Aupa!
>>>>>>>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto
>>>>>>>> ofizialetan pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>>>>>>>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako.
>>>>>>>> Egun horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña
>>>>>>>> egunetan zer ez da, ba, rarua!).
>>>>>>>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia
>>>>>>>> ikusten. Entzun bai.
>>>>>>>> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
>>>>>>>> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik
>>>>>>>> pasatzerakuan.
>>>>>>>> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat
>>>>>>>> gaztelaniaz jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete 
>>>>>>>> ziran,
>>>>>>>> bistako aldaketia begittandu jatalako.
>>>>>>>> Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
>>>>>>>> ikusitta, eurak dira, seguru.
>>>>>>>> Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz?
>>>>>>>> Itzela iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak 
>>>>>>>> jasotzeko?
>>>>>>>> Ze alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
>>>>>>>> Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai.
>>>>>>>> Zer dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze 
>>>>>>>> helburu
>>>>>>>> dakan honek guztionek!
>>>>>>>> Bestiok zer diñozue?
>>>>>>>> leire, harrittuta
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> ________________
>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> --
>>>>>>> Eneko Astigarraga
>>>>>>> *CodeSyntax* <http://www.codesyntax.com>
>>>>>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>>>>>> E-20600-EIBAR
>>>>>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>>>>>
>>>>>>> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image:
>>>>>>> linkedin] <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image:
>>>>>>> facebook] <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image:
>>>>>>> http://www.prospectiva.eu] <http://www.prospectiva.eu>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> ________________
>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> ________________
>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>> bai
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to