Kaixo Juan, Nik ez dot GitHuben inoiz egin, baina GitLabek badauka hezkuntzarako programa. Ikerketa taldean hori erabiltzen dugu, eta eskolako Bisky kohete taldeak ere (bakoitzak bere kabuz, baldintza ezberdinekin).
IA erabiltzeari buruz, ordea, OpenCode gomendatuko nizuke. Copilot ez dot erabili, eta beharbada ona izango da, ez dakit. Baina OpenCode irekia da, aukeran Copilot, GPT, Gemini, Alibaba, NVIDIA... modelo/zerbitzuak erabiltzeko, edo Ollama bitartez modelo lokalak erabiltzeko. OpenCodek terminaleko GUI/TUI interfazea dauka. Nik kontenedore batean irekitzea gomendatzen dut, IAk zeozer kakazten badau, proiektuaren karpeta eta kontenedorea bera akabatu ditzan soilik. IAk berak kontenedoreak exekutatzea nahi izanez gero, Docker-in-Docker (o Podman-in-Podman) erabili. Abstrakzioa igota, openchamber.dev-ek OpenCode bitartez hainbat agente orkestatzea ahalbidetzen du. Baina hori ez dut erabili ondino. OpenCode bai, musutruk diren Big Pickle, NVIDIA eta Alibabaren modeloekin. Dexente ondo! Python, Actions, Bash, YAML, eta Markdown idazteko gutxi gorabehera %200 produktibitatea neurtu neban (hiru aste ni bakarrik eta astebete IArekin konparatuz). Ez da orakuloa, baina egin behar duzuna zehatz badakizu ondo nahiko egingo du. Ondo izan Unai On 16 October 2026 13:47:20 CEST, Juan Abasolo <[email protected]> wrote: >Eguerdi on, galdera ez oso librea. > >Nire GrALeko ikasle batekin ari naiz orain eta erakutsi nahi izan diot GitHub >Copilot, baina ez diot esan nahi ogerleko bat ere ordaintzeko. Ikasleek >GitHub-ek eskatu ahal dute "pro" mailako erabiltzaile hori erabiltzea? Eta, >baietz balitz, zelan egin behar lukete (EHUkoa izatearen dokumentua eta abar... > >Eskerrik asko > > >Juan > > >-- >Juan Abasolo, PhD > >EUDIA ikerketa taldea | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila >Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea EHU > >📍Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) > >📞T : (+34) 94 601 7567 >✉️emaila : juan dot abasolo at ehu dot eus >📯Telegram: @JuanAbasolo >🌐Bloga : juanabasolo.netlify.app >🟢ORCID : https://orcid.org/0000-0002-1911-4118 > >_______________________________________________ >ITSAS mailing list >[email protected] >http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
