Eskerrik asko, Unai;
Zure idatziok nire apunteetara segidan.
Hasi naiz probatxuren bat egiten OpenCode erabilita, baina Docker barik. Ekitaldi pare bat eman behar diot hola abiarazi eta seguruago erabiltzeko. Bakarrik probatu dut "ea badabilen", zelan edo halan esanda.

Ikaslearentzat... ez noa azaltzen horrelakorik. Nik irakasleen lan normala egiteko esan diot, baina berak "esperimentatu" nahi du. Nire ustez, hobeto holan: "berak itxura amaituko produktu bat euki nahi du esfortzu gitxigaz" Eta html bat magiseko ginasiako sailean ari den antzerki munduko batek ebaluatu behar badu, hizkuntzaren inguruko diskurtsuagaz, erraz pasauko dotse ontzat. PISAko emoitzak gogoan? Ez omen gara arduratu behar, PISAk usker hatsa daukalako.

Bideo horixe ibili naiz ikusten autosbus, tren, zapatu gau eta domeka iluntzeko pizza egiten neban bitartian ;-) Niretzat, mereziko eban apuntiak hartzea, baina apunteak hartu ahal izan arte ezin itxoin.

Ollama EHUko ordenagailuan. Ahaztu. 15 urte beteko ditu abenduan eta ez daukot instalatzeko baimenik. Nire pisapapelesik eta karuena da. Akaso nirian holakoren baten.


Amaitzeko, gaurko AAn ganeko horretan uste dot zuria izan dala nirian ondoko galdera, erantzun ez dabena egin.

Ixan ondo eta eskerrik asko

Juan


26/10/22 00:14(e)an, Unai Martinez Corral igorleak idatzi zuen:
Aupa Juan,

Nik hola erabiltzen dot OpenCode (Linux zein Windowsen):

$ docker run --rm -itv $(pwd):/wrk:Z -w /wrk debian:trixie-slim bash
# apt update -qq
# apt install -y curl zstd make python3-venv ripgrep
# curl -fsSL https://opencode.ai/install <https://opencode.ai/install> | bash
# . ~/.bashrc
# opencode

Horrek, docker (o podman) komandoa exekutatu den sistemako karpeta (pwd) kontenedore batean /wrk kokapenean jarriko du eskuragarri, eta kontenedore barruko terminala (bash) bertan kokatuko du (-w /wrk). Hau da, terminal arrunta zure proiektuaren karpetan egongo balitz bezala, baina bere ingurunea kontenedorea da sistema osoa ordez.

IAak eskuragarri izango dituen tresnak instalatu ostean (apt install), opencode instalatu eta exekutatzearekin TUIa irekitzen da:

image.png

Tabuladorearekin "Plan" eta "Build" moduen (agenteen) artean aldatu dezakezu. Teorian lehenengoak ezin ditu fitxategiak aldatu eta bigarrenak bai. Praktikan, LLMak modelo estatistikoak dira eta "haluzinazio"en (erroreen) parte da araurik ez betetzea baizik eta ahaleraz mugatua egotea soilik. Baina tira, elkarrizketaren hasieran hori da agente bakoitzak esaten duena.

Bestetik, / sakatuta menua agertuko da. Aukera interesgarrienak /models (dozena bat musutruk eta ordaintzeko ezagunenak konfiguratzeko aukera: OpenCode bera, OpenAI, GitHub, Anthropic eta Google) eta /export elkarrizketa osoa markdown fitxategi batean idatzi dezan.

midudev-ek bakauka maiatzean egindako 2h-ko bideo interesgarria: https://www.youtube.com/watch?v=ZZq4TpNgnvg <https://www.youtube.com/ watch?v=ZZq4TpNgnvg> Erdia o ez zaizu interesatuko, bere publikoa web guneak garatzen lan egiten dutenak baitira. Baina zerotik azaltzen du erabilera eta hainbat gomendio interesgarri daude, bereziki ordaintzeko zerbitzuak erabiltzean tokenak aurrezteko).

Unibertsitateko ordengailu batzuetan Ollama dezente dabil. Azkar ez, baina erabilgarri. Frogatu nahi izatekotan, hau litzateke errezeta moldatua:

$ docker run --rm -itv $(pwd):/wrk -w /wrk debian:trixie-slim bash
# apt update -qq
# apt install -y curl zstd make python3-venv ripgrep
# curl -fsSL https://ollama.com/install.sh <https://ollama.com/ install.sh> | bash # curl -fsSL https://opencode.ai/install <https://opencode.ai/install> | bash
# . ~/.bashrc
# ollama serve > ollama.log 2>&1 &
# ollama launch opencode --model qwen3.5:9b

Ikus opencoden aukeratutako modeloa ollamak abiarazitakoa dela, eta behar izatekotan /models bitartez aldatu. Erreferentzia gisa, goiko irudian aukeratutako modeloa "Big Pickle" da (musutruk direnetatik lehenetsitakoa).

Dena den, zintzo izanik, zure ikaslearen helburua loteria da. Izan liteke IAk estetikoki onargarria eta funtzionala den emaitza lortzea. Baina litekeena da estetikoki onargarria baina logika apurtua duen produktua lortzea. IA modelo/agenteek ez dakite kode garbia egiten, kaka pilatzen doaz egiten duten guztia nonbaitetik kopiatu eta edukia gehituz eraldatutakoa baita. Esperientziarekin kaka agertu ahala garbitu leike, datozen aldaketak erraztuz. Baina inolako ezagutzarik gabe ezin garbitu. Lortu badezake ere, bere lanaren denbora guztia IAak erabiltzen ikasten emango luke (vibe coding-ak denbora galtzea behar du iterazio hutsez lortzen baititu emaitzak).

IA tresna da, lan askotarako tresnen itxura hartu dezakeena. Baina edozein pertsonak ezin du beste edozeinen lan tresna hartu eta erabili. Horregatik pertsonek denbora eman behar dugu abilitateak garatzen. IAak (momentuz) ezin du ikastea ordezkatu, ezin du erabakirik hartu ezta nola egin ikasi, soilik datuak eta patroiak neurtu, errepikatu eta ausaz asmatu modu oso konplexu eta itxurosoan.

Ondo izan

Unai


_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

--
Juan Abasolo, PhD

EUDIA ikerketa taldea | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea EHU

📍Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

📞T       : (+34) 94 601 7567
✉️emaila  : juan dot abasolo at ehu dot eus
📯Telegram: @JuanAbasolo
🌐Bloga   : juanabasolo.netlify.app
🟢ORCID   : https://orcid.org/0000-0002-1911-4118

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a