Aupa Juan,

Nik hola erabiltzen dot OpenCode (Linux zein Windowsen):

$ docker run --rm -itv $(pwd):/wrk:Z -w /wrk debian:trixie-slim bash
# apt update -qq
# apt install -y curl zstd make python3-venv ripgrep
# curl -fsSL https://opencode.ai/install | bash
# . ~/.bashrc
# opencode

Horrek, docker (o podman) komandoa exekutatu den sistemako karpeta (pwd)
kontenedore batean /wrk kokapenean jarriko du eskuragarri, eta kontenedore
barruko terminala (bash) bertan kokatuko du (-w /wrk). Hau da, terminal
arrunta zure proiektuaren karpetan egongo balitz bezala, baina bere
ingurunea kontenedorea da sistema osoa ordez.

IAak eskuragarri izango dituen tresnak instalatu ostean (apt install),
opencode instalatu eta exekutatzearekin TUIa irekitzen da:

[image: image.png]

Tabuladorearekin "Plan" eta "Build" moduen (agenteen) artean aldatu
dezakezu. Teorian lehenengoak ezin ditu fitxategiak aldatu eta bigarrenak
bai. Praktikan, LLMak modelo estatistikoak dira eta "haluzinazio"en
(erroreen) parte da araurik ez betetzea baizik eta ahaleraz mugatua egotea
soilik. Baina tira, elkarrizketaren hasieran hori da agente bakoitzak
esaten duena.

Bestetik, / sakatuta menua agertuko da. Aukera interesgarrienak /models
(dozena bat musutruk eta ordaintzeko ezagunenak konfiguratzeko aukera:
OpenCode bera, OpenAI, GitHub, Anthropic eta Google) eta /export
elkarrizketa osoa markdown fitxategi batean idatzi dezan.

midudev-ek bakauka maiatzean egindako 2h-ko bideo interesgarria:
https://www.youtube.com/watch?v=ZZq4TpNgnvg Erdia o ez zaizu interesatuko,
bere publikoa web guneak garatzen lan egiten dutenak baitira. Baina zerotik
azaltzen du erabilera eta hainbat gomendio interesgarri daude, bereziki
ordaintzeko zerbitzuak erabiltzean tokenak aurrezteko).

Unibertsitateko ordengailu batzuetan Ollama dezente dabil. Azkar ez, baina
erabilgarri. Frogatu nahi izatekotan, hau litzateke errezeta moldatua:

$ docker run --rm -itv $(pwd):/wrk -w /wrk debian:trixie-slim bash
# apt update -qq
# apt install -y curl zstd make python3-venv ripgrep
# curl -fsSL https://ollama.com/install.sh | bash
# curl -fsSL https://opencode.ai/install | bash
# . ~/.bashrc
# ollama serve > ollama.log 2>&1 &
# ollama launch opencode --model qwen3.5:9b

Ikus opencoden aukeratutako modeloa ollamak abiarazitakoa dela, eta behar
izatekotan /models bitartez aldatu. Erreferentzia gisa, goiko irudian
aukeratutako modeloa "Big Pickle" da (musutruk direnetatik lehenetsitakoa).

Dena den, zintzo izanik, zure ikaslearen helburua loteria da. Izan liteke
IAk estetikoki onargarria eta funtzionala den emaitza lortzea. Baina
litekeena da estetikoki onargarria baina logika apurtua duen produktua
lortzea. IA modelo/agenteek ez dakite kode garbia egiten, kaka pilatzen
doaz egiten duten guztia nonbaitetik kopiatu eta edukia gehituz
eraldatutakoa baita. Esperientziarekin kaka agertu ahala garbitu leike,
datozen aldaketak erraztuz. Baina inolako ezagutzarik gabe ezin garbitu.
Lortu badezake ere, bere lanaren denbora guztia IAak erabiltzen ikasten
emango luke (vibe coding-ak denbora galtzea behar du iterazio hutsez
lortzen baititu emaitzak).

IA tresna da, lan askotarako tresnen itxura hartu dezakeena. Baina edozein
pertsonak ezin du beste edozeinen lan tresna hartu eta erabili. Horregatik
pertsonek denbora eman behar dugu abilitateak garatzen. IAak (momentuz)
ezin du ikastea ordezkatu, ezin du erabakirik hartu ezta nola egin ikasi,
soilik datuak eta patroiak neurtu, errepikatu eta ausaz asmatu modu oso
konplexu eta itxurosoan.

Ondo izan

Unai
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a