Jo, Unai:
a) Bene-benetan eskerrik asko, aukera askotara burua zabaldu didazulako. Zure mezua hartu eta desmontatu dut nire egitekoen zerrendetan, egin eta aztertu beharrekoetan zatituta. Ondo etorriak bestelako zehaztapenak.
b) Kawenla! Ez daukat astirik begiaurrean ipini didazun erronka aztertzeko!
(Ondo etorriak bazkaltzeko ordurako bideoak eta autobus-automobilerako audioak, irakurtzearena irakaskuntzan arnasaldia dudanerako)

Berez, ez da niretzat izan, nire Lehen Hezkuntzako GrALeko ikasle batentzat baino; izatez, GrALa hizkuntzaren inguruan egin nahi, eta ez dakit zein AI zerbitzu erabilita, webapp bat sortu nahirik dabil. Hau da, zure "egin behar duzuna zehatz badakizu" horretatik lekutan. LE-KU-TAN! Hark darabilen zerbitzuak bere erderazko aginduak hartu eta HTML fitxategia bueltatzen dio.

Erakutsi nahi izan nion bere lana hartuta, AI-agaz euskaraz ere egin daitekeela -ondo eginda ondo interpretatzen duela eta trakets eginda trakets-, ez duela zertan utzi bere diseinuko erabaki pedagogikoak AI bati ezarritako irizpide estetikoen menpe ipini (webapp hori gelarako litzateke) eta horrelako paranoiak. Ikasleari HTML kodea bera ikusteak ere Snowden sentiarazten diola esango nuke.

GitHub Copilot-en Education irakasleentzako kontuen berri hementxe, Itsas-en, hartu nuenez, hementxe galdetu dut.

Eta lanerako OpenCode+Alibaba/Nvidia/BigPikle {letretako friendly} zelan erabili jakitea ikaragarri interesatzen zait. Ibilbidea erakusteko gauza banintz, hori erakutsiko nuke-eta. Lokalean ez, nik ditudan ordenagailuak baino indartsuagoak behar lirateke-eta.

GitLab Education aipatu duzunez: hor ere badago horrelako zerbitzuren bat irakasle eta ikasleentzako "laPrimeraTeLaRegalo_LaSegundaTeLaVendo" erakorik?

Amaitzeko, OpenCode-n GitHubCopilot erabil daitekeela-eta. Nik ez dakit zelan den hor -AliBaba-koa probatuko dut iristen naizenean-; baina Positron-en ipini nuen behin, eta VSC-n "debaldeko kredituen" %1 kontsumituko zidakeenak hileko kredituen %80 inguru jan zidan; horrezkero GitHubCopilot only VSC-ko dedikatutako txatean darabilt, erabiltzekotan.

Eta nahikoa. Berriro: Eskerrik asko

Unai Martinez Corral <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:

Kaixo Juan,

Nik ez dot GitHuben inoiz egin, baina GitLabek badauka hezkuntzarako programa. Ikerketa taldean hori erabiltzen dugu, eta eskolako Bisky kohete taldeak ere (bakoitzak bere kabuz, baldintza ezberdinekin).

IA erabiltzeari buruz, ordea, OpenCode gomendatuko nizuke. Copilot ez dot erabili, eta beharbada ona izango da, ez dakit. Baina OpenCode irekia da, aukeran Copilot, GPT, Gemini, Alibaba, NVIDIA... modelo/zerbitzuak erabiltzeko, edo Ollama bitartez modelo lokalak erabiltzeko.

OpenCodek terminaleko GUI/TUI interfazea dauka. Nik kontenedore batean irekitzea gomendatzen dut, IAk zeozer kakazten badau, proiektuaren karpeta eta kontenedorea bera akabatu ditzan soilik. IAk berak kontenedoreak exekutatzea nahi izanez gero, Docker-in-Docker (o Podman-in-Podman) erabili.

Abstrakzioa igota, openchamber.dev-ek OpenCode bitartez hainbat agente orkestatzea ahalbidetzen du. Baina hori ez dut erabili ondino.

OpenCode bai, musutruk diren Big Pickle, NVIDIA eta Alibabaren modeloekin. Dexente ondo! Python, Actions, Bash, YAML, eta Markdown idazteko gutxi gorabehera %200 produktibitatea neurtu neban (hiru aste ni bakarrik eta astebete IArekin konparatuz). Ez da orakuloa, baina egin behar duzuna zehatz badakizu ondo nahiko egingo du.

Ondo izan

Unai

On 16 October 2026 13:47:20 CEST, Juan Abasolo <[email protected]> wrote:
Eguerdi on, galdera ez oso librea.

Nire GrALeko ikasle batekin ari naiz orain eta erakutsi nahi izan diot GitHub Copilot, baina ez diot esan nahi ogerleko bat ere ordaintzeko. Ikasleek GitHub-ek eskatu ahal dute "pro" mailako erabiltzaile hori erabiltzea? Eta, baietz balitz, zelan egin behar lukete (EHUkoa izatearen dokumentua eta abar...

Eskerrik asko


Juan


--
Juan Abasolo, PhD

EUDIA ikerketa taldea | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea EHU

📍Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

📞T       : (+34) 94 601 7567
✉️emaila  : juan dot abasolo at ehu dot eus
📯Telegram: @JuanAbasolo
🌐Bloga   : juanabasolo.netlify.app
🟢ORCID   : https://orcid.org/0000-0002-1911-4118

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas



--
Juan Abasolo

Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
Bilboko Hezkuntza Fakultatea | EUDIA ikerketa taldea
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila

📍bulegoa  : 3S40B
📞telefonoa: 94 601 7567
✉️emaila   : juan dot abasolo at ehu dot eus
🌐Bloga    : juanabasolo.netlify.app
🎯ORCID    : orcid.org/0000-0002-1911-4118

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a