[eibar] pellokerixak

2004-05-11 Thread oier gorosabel larrañaga
Asierrek:
Ondo baztartuta dauke gaur Pello, lehenago harroputz galanta izan arren.
"Umegintzia dogu gaur gure etxian", esan eban Pellok tabernara heldutzerakuan.
Oierrek:
Eta komentarixo enigmatiko hau? Ene ba da ta, ixotu jatak jakinmiña franziskotar 
atsegin gonen iragan illunari buruz. Argittuko dok pizkat zer esan gura duan, Asier? 
Oiñ: jakin interneten zabaldutako zurrumurrua geratzia oso gatxa duala... ;-)
Bestalde, propaganda pizkat. Eibarko Matrallako irrati librian (102.8 FM) danetik dago, eta hauxe bebai. "Kale Barroka" irratsaixua, eguardiko 14.30etatik 16.30rarte izaten da martitzen eta eguenetan (eta zapatu goizetan? ezin gogoratu), Errenazimenduko musikiakin dijestiñua eta/edo lo jarua ondo baiño hobeto egitteko.

--
PK


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] laster Euskal Herria Zuzenean

2004-05-11 Thread oier gorosabel larrañaga
EUSKAL HERRIA ZUZENEAN: FESTIBALA BAINO GEHIAGO



Euskal Herria Zuzenean festibala, uztailaren 2, 3 eta 4an Xiberuako 
Indauze Mendin (Mendikota eta Ozaze artean) burutuko da. Arrosako 
Sohatia eta Behe Nafarroatik aldenduz. 2004ko festibala Hasparnen 
burutzea aurreikusten bazen ere, arazoak izan direla medio azkenean 
kokagunez aldatu behar izan da.

1995.ean iragan zen Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren lehen edizioa. 
Orduan, 400 laguntzaile biltzea aurreikusten zen eta 500 bildu ziren, 
7.000 ikuslerekin batera. Azken urteetan 30.000 bisitari bildu izan ditu 
festibalak Arrosako Sohatian eta 1.000 laguntzaile. Azken hauek dira 
jaialdia zutik mantentzen dutenak.

Arrosako Sohatiako soro miresgarrietan zortzi urte pasa ondoren Euskal 
Herri osoan (eta urrunago ere bai!) ezaguna den Euskal Herria Zuzenean 
festibalak, hegaldi berri bat hartu du.
Gaur ere bai motibazioa eta gogo on berdinek animatzen gaituzte. Euskal 
Herria Zuzenean musika eta kultura festibala da. Lehendabizi giro oneko 
festibala da eta laguntzaileen arteko elkarbizitza gunea hiru egunez.. 
Horri esker betidanik arrakasta handiko gertakaria izan da. 
Proposaturiko ikuskizunak, kultura eta eskualde ezberdinetako pertsona 
guztiei zuzenduak dira.

Festibal berria ez da Arrosako festibalaren kopia bat, festibal berri 
bat da, belaunaldi ezberdinena. Ekintza interaktiboak proposatu eta 
bultzatu nahi dira; publikoa ez dadin musika kontsumitzaile bakarrik 
izan, baizik eta festaren aktorea. Festibalaren eskaintza kalitatezkoa 
izan nahi du! Momentu eta festibal gunearen leku anitzetan animazio 
desberdinak egongo dira: antzekia, dantza, hitzaldiak, kantua, 
erakusketa, haurrentzako txokoak eta gaueko kontzertuak.

Euskal Herria Zuzenean festibala sortu denetik “Herrien Eurock-a world 
Companyren aurka” izan du lelo nagusia. Dirulaguntzarik gabeko dinamika 
independientea, minorizaturiko herri eta kulturen aldeko topagune den 
antolakuntza librea du. Herritar, internazionalista eta altermundialista 
den antolakuntza!

Herritar ispiritu solidario berdinarekin banatzen da festibalak 
(laguntzaileei esker) ematen duen etekina: proiektu aurrerakoiak, 
sozialak, humanitarioak eta noski euskaldun eta euskaltzaleak 
laguntzeko. Honen eredu, lagundu izan diren, Seaska ikastolaren heziketa 
proiektua, Lodosa–Sartagudako ikastola berriaren eraiketa, Berria 
egunkaria, Maliko Bouremen emakume elkartearen proiektua...



Arrazoi guzti hauengatik, hitzordua dugu beraz, uztailaren 2, 3 eta 4an 
Euskal Herria Zuzenean IX. ediziorako. Zatozte Xiberuara.













___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] EHZra laguntzaile gisan joan nahi?

2004-05-11 Thread oier gorosabel larrañaga
Jadanik Topaguneko Gazte Saileko egitasmo honetan parte hartzeko 
irrikitan egongo zarenez...Hona hemen kontutan hartzekoak

*Topaguneko Gazte Saileko arduradunarekin harremanetan jarrri, eta 
dituzun  zalantzak argitu edo  behar dituzun argibideak eskatu. 
Kanpainaren euskarri publizitarioak (kartel eta eskuorriak) nahi izanez 
gero eskatu.
Sonia Perez Anguera 946215116 edo [EMAIL PROTECTED]

*Egitasmoaren kartelak herrian pegatuko ditugu, horien gainean izen 
ematea non egin dezaketen argitzen duen karteltxoarekin (Atxikiturik 
eredua).

*Laguntzaileok aisialdia eta festibalaz gozatzea, laguntza ematearekin 
tartekatzen dugu: asteburuko egonaldian, bost lan txanda egin behar 
izango ditugu,  parkina antolatu, zaborrak bildu, mahaiak jarri 
otorduetarako, txosnan zerbitzari lanak egin... Baina giro onean!

*Gazte dinamizatzaileek zuen gazte taldeetan gonbitea zabaldu eta 
joateko irrikia piztu!  Ondoko dokumentu batean izen emate orria duzue

*Herri mailan edo bailara mailan egitasmo honen inguruko informazioa 
luzatzea  herri komunikabide edo irrati telebistaren bidez komenigarria 
litzateke. Horretarako festibalaren inguruko idatzia (aurkezpena) 
luzatzen dizuegu.

*Bestalde, herrietan egitasmoaren inguruko hitzalditxo bat antolatzea, 
aurkezpen modura, proposatzen da. Honen helburua, gazteek anima 
daitezela igarotako festibalen imaginak ikusiz eta bertan egon direnen 
esperientziak entzuten. Herri bakoitzeko elkarteak, tokia eguna eta data 
finkatu beharko du. Halaber, bere herri eta bailaran aurkezpenaren berri 
zabalduko du.

-Topagunetik aurkezpenerako euskarriak eramango dira ( kartel, eskuorri, 
bideo, cd-rom...)
*Gazte taldea laguntzaile gisa sortzen den herri bakoitzetik, 
koordinatzaile bat izendatu beharko da, apuntatzen diren gazte guztien 
artean. Honekin egingo dira harremanak Topagunetik zuzenean, honek 
herriko gainontzeko gazteei zabal diezaien.

*Ekainaren erdialdean, autobusen irteera guneak eta ordutegiak eta lan 
taldeak eta lan txandak zeintzuk diren adieraziko zaizkizue.

*Ez da 15 urte baino gutxiago duen gazterik onartuko laguntzaile gisa. 
Kasu guzitetan adinez beherakoek, gurasoen baimen agiria aurkeztu 
beharko dute (Herriko udaletxe edo epaitegian ateratzen dena). Eta 
adinez beherako gazteak eramango dituen elkarteak, hauentzako begirale 
bat jarri beharko du
Bestalde, komenigarria da adinez gutxiagoko taldeen gurasoekin bileratxo 
bat egitea edo gutuna bidaltzea zein egitasmora doazen adierazte eta 
elkarteetako begiraleek beraien gain zein arduara hartzen dituzten zehazten.

*Topaguneak antolatzen dituen autobusak laguntzaileentzako dira, eta ez 
dira bertan laguntzaile gisa joango ez den inor eramango.

Gogoratu, ekainaren 4a izen emateko azken eguna dela.












___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Reala-Eibar

2004-05-11 Thread Asier Sarasua
Xabierrek:
Gaia apur bat desbideratuz: Gipuzkoaren azken aldiko deskalabruetako bat da
Reala probintzia osoaren ondasun bihurtzea (probintzia osoa Realaren
jabetza, zehatzago esanda); Reala, DVa eta Orfeoia, hirutasun santu
probintzianoa.


Beste bi ahaztu dittuk: Kontxako barandillia eta Sansebastian eguneko 
tanborradia.
Zergaittik ospatu bihar dogu sansebastian eguna gipuzkoar guztiok?
Tanborradia ez bajatzu gustatzen, zergaittik zara antigipuzkoarra eta 
erdibizkaittarra?

Neri sansebastian egunetik gustatzen jatan bakarra, sardandegixak zabaltzen 
dittuela...
baiña hor be bizkainuak eta gabatxuak nagusi!!
Dejeneratzen dagola gure Gipuzkoa santua...

asier


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Inkesta

2004-05-11 Thread Amatiño


Asierrek:
>testu hori bakarrik agertuko da?
-- Bai.

>Hori jakin barik neri zaila eitten jata be erderazkua aitzia: "Un premio
para Eibar".  Zeiñek emoten detsa sarixa zeiñi eta zergaittik?
-- Leloa izan nahi jok, eslogan modura.

Amatiño


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Gumball 3000 Euskal Herrian: kontrol barik

2004-05-11 Thread Luistxo Fernandez
Hauek ez ditu Guardia Zibilak gelditu, gure lagun Imanoltxu ez bezala.

Atzo telebistan luze... eta prentsan ere bai gaur: Gumball 3000 rallya edo
dena delakoa:
http://news.google.es/news?hl=es&edition=es&ie=ascii&q=gumball&btnG=Buscar+en+News
Katalunian atxilotu dituzte batzuk, makarra aberats batzuk Ferrari eta
Porscheekin zihoaztelako 250 km/o abiaduran autopistatik. Jende ezaguna ere
badabil idiotarena egiten, Adrien Brody oscarra duen aktorea adibidez (The
Pianist)
Kontua da makarrada hau Internetetik antolatua eta iragarria dagoela, eta
maiatzaren 4an eta 10aren bitartean, egin izan dela... ba, hara, joan den
astean Euskal Herrritik igaro ziren. Autopistaz igaro zuten Euskal
Herria...  Non ote ziren Guardia Zibilaren kontrolak edo Ertzaintza?
Batzuk kontrol barik lasai asko ibiltzen dira.

Beren web flasherotik ( 
http://www.gumball3000.com/ 
) mapa atera dut irudi gisa. Nire blogean pegatu dut hemen:
http://www.manterola.org/familia/luistxo/blog/eu/77

Euskal Herriko errebuelta hori nondik hartuko zuten ez dakit. Leitzarandik 
edo Etxegaratetik baino, Basauriraino joango zirela, ordaindutako 
autopistatik segitzeko Burgos aldera...

Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Inkesta

2004-05-11 Thread Asier Sarasua


>Hori jakin barik neri zaila eitten jata be erderazkua aitzia: "Un premio
para Eibar".  Zeiñek emoten detsa sarixa zeiñi eta zergaittik?
-- Leloa izan nahi jok, eslogan modura.
Amatiño


itxuria danez, ez dot ondo azaldu. Ez dotena aitzen zera da, gaztelerazko 
testu horren atzian zer dagon:

- Alguien da un premio a Eibar en el Astelena
- El Astelena es un premio para Eibar
- Un pelotari de Eibar recibe un premio en el Astelena

uste dot, horren arabera, euskerazko testua hobeto geldittu leikiala modu 
batian edo bestian.

Xabierrek berak be aittatu dau "Saria Eibarri"... biharbada 'eibartar' 
sartzia be ez legoke txarto...
zuk esandako guztiak be, jakiña, zuzenak nere ustez.

asier






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Elizian elizkizunik ez?

2004-05-11 Thread Imanol Trebiño



 Periodikuan leitu dogu 
aste honetan bertan: Manex Goihenetxeren aldeko hiletak edo omenaldia edo, 
Baionako San Andres elizian izan direla baina mezarik ez dala izan, aktu 
zibila-edo izan ei da.
 Badirudi hori Ipar E.H.an 
posible eta normala dala.
 Hegoaldean posible 
litzateke? Inoz entzun dozue holakorik?
        
i.t.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Kaixo

2004-05-11 Thread MANOLO GUISASOLA



Hemen nauzue berriro ez dakit norek nire 
izena zerrendatik kendu eta gero. Ia lau illebete izan dira mezurik altxatu 
gabe. Batzuei idatzi dieten arren Gari eta Luistxo izan dira berriz ere sartu 
nautenok. Eskerrik asko bada. Baina zeinek egin zidan hori? Gainera ez dakit 
zenbat "basura" altxatzen ari naizen, ikusten denez ezezagun askorek ba dute 
nire e-maila.
Gisasola, 
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Elizian elizkizunik ez?

2004-05-11 Thread Elena Laka



Imanolek: 

  
   Periodikuan leitu dogu 
  aste honetan bertan: Manex Goihenetxeren aldeko hiletak edo omenaldia edo, 
  Baionako San Andres elizian izan direla baina mezarik ez dala izan, aktu 
  zibila-edo izan ei da.
   Badirudi hori Ipar 
  E.H.an posible eta normala dala.
   Hegoaldean posible 
  litzateke? Inoz entzun dozue holakorik?
  
   
  Baina zer izan da, aktu zibila ala mezarik gabeko 
  elizkizuna? Ze adibidez ni egon (EH hegoaldean) naiz elizan mezarik gabeko 
  ezkontzetan. Itxura denez, posible da ezkontzaren errito 
  katolikoa ospatzea mezarik gabe. Igual berdin gerta daiteke 
  hiletekin, ez dakit.
  Elena
   
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Albiste ikaragarria

2004-05-11 Thread Elena Laka
Gari

> El Mundon irakurritako albiste ikaragarria:
>
> http://www.elmundo.es/elmundo/2004/05/07/sociedad/1083940454.html
>
> Un hombre de 45 años ha aceptado una condena de 20 años de *reclusión en
> el Hospital Psiquiátrico Penitenciario* por matar a su madre a puñaladas
> *después de que ésta le pinchase la muñeca hinchable* con la que estaba
> viendo una película pornográfica.
>
>
> Nola dakite 20 urtetan sendatuko dela? Psikiatrikoan sartzen badute,
> gaixo egongo delako izango da, ez? ze bestela, kartzelara joan beharko
> lukeela iruditzen zait...
>




Kondena seguruasko izango zen 20 urtekoa. Kondenak ez daude pentsatuta
kalkulatzen zenbat denbora beharko duen pertsona horrek sendatzeko edo
gizarteratzeko, baizik eta zigortzeko besterik gabe. Nahiz eta konstituzio
espainolak (estatukoak!!) esaten duen pena guztiak bergizarteraketa izango
dutela helburu ("reinserción"). Baina hori konstituzioaren letran besterik
ez dago. Praktikan zigor hutsak dira. Topatu bestela bergizarteratzeko
helburua "que se pudran en la cárcel" esaldian.

Elena


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Inkesta

2004-05-11 Thread Imanol Trebiño
Bada beste aukera bat:
Euskarazko leloa ez izatea erdarazkoaren itzulpena, beste informazio bat
baino. Nolabait, erdaraz bakarrik leitzen dabenak informazio bat jasotzea,
baina erdaraz eta euskaraz leitzen dabenak plus bat jasotzea,  informazio
bi. Euskarazkoa ez daixala izan errepikapen bat.
Esate baterako (asmakizun hutsa):
"Un premio para Eibar"
"Mundua pilota (bat) da, pilota mundu(a) (bat) da"

Nik inoiz halako gauzak egin ditut.
i.t.



- Original Message -
From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Tuesday, May 11, 2004 11:19 AM
Subject: RE: [eibar] Inkesta




> >Hori jakin barik neri zaila eitten jata be erderazkua aitzia: "Un premio
>para Eibar".  Zeiñek emoten detsa sarixa zeiñi eta zergaittik?
>-- Leloa izan nahi jok, eslogan modura.
>
>Amatiño


itxuria danez, ez dot ondo azaldu. Ez dotena aitzen zera da, gaztelerazko
testu horren atzian zer dagon:

- Alguien da un premio a Eibar en el Astelena
- El Astelena es un premio para Eibar
- Un pelotari de Eibar recibe un premio en el Astelena



uste dot, horren arabera, euskerazko testua hobeto geldittu leikiala modu
batian edo bestian.

Xabierrek berak be aittatu dau "Saria Eibarri"... biharbada 'eibartar'
sartzia be ez legoke txarto...
zuk esandako guztiak be, jakiña, zuzenak nere ustez.

asier













___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Elizian elizkizunik ez?

2004-05-11 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] Elizian elizkizunik ez?



el 11/5/04 11:09, Elena Laka en [EMAIL PROTECTED] escribió:

Imanolek: 

 Periodikuan leitu dogu aste honetan bertan: Manex Goihenetxeren aldeko hiletak edo omenaldia edo, Baionako San Andres elizian izan direla baina mezarik ez dala izan, aktu zibila-edo izan ei da.
 Badirudi hori Ipar E.H.an posible eta normala dala.
 Hegoaldean posible litzateke? Inoz entzun dozue holakorik?
    
 

Baina zer izan da, aktu zibila ala mezarik gabeko elizkizuna? Ze adibidez ni egon (EH hegoaldean) naiz elizan mezarik gabeko ezkontzetan. Itxura denez, posible da ezkontzaren errito katolikoa ospatzea mezarik gabe. Igual berdin gerta daiteke hiletekin, ez dakit. 

Elena 

 
Ez: omenaldi zibil bat izan zen. Ni ere harritu nintzen, eta esango nuke Hegoaldean ezin dela halakorik egin. Beharbada elizen gaineko jabetza diferentea da estatu bietan (hitz hori erabiltzen utziz gero :-)).
X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Re: Eibartarrak Mezu-Bilduma, 2 bilduma, 10. zenbakia

2004-05-11 Thread Rafa Saiz Elizondo




Asierrek:

  uste dot, horren arabera, euskerazko testua hobeto geldittu leikiala modu 
batian edo bestian.

Xabierrek berak be aittatu dau "Saria Eibarri"... biharbada 'eibartar' 
sartzia be ez legoke txarto...
zuk esandako guztiak be, jakiña, zuzenak nere ustez.

asier
  


Donostiar baten iritzia onartzen baduzue, ni Asierrekin bat nator.
Eibartarrak dira saritutakoak, ez herria bera. Erdarazko bertsio hori
oso poetikoa izango da, oso metaforikoa, oso metonimikoa, eta oso
praktikoa, baina zuzenagoa iruditzen zait Asierren ikuspegia. Zer
gertatu ote da? Uste dut gazteleraz arazo sexistopolitikoak duadela
tartean: un premio para los/las eibartarras
(eskerrak eibartarro-rik ez dagoen!). Ez, ez, fuera líos: nahiago ...para
Eibar. 

Baina erdal bertsioak eskuak lotu gabe jokatuz gero, berdin
egingo al genuke?

'Eibartarrontzako saria', beraz.

Rafa



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Elizian elizkizunik ez?

2004-05-11 Thread Amatiño
Title: Re: [eibar] Elizian elizkizunik ez?



 

  Elenak:
  >Itxura denez, posible da ezkontzaren errito katolikoa 
  ospatzea mezarik gabe. 
  -- Elizaren terminologia erabiliz, ezkontza sakramentua da, 
  bataioa bezalaxe, eta bataioak behintzat mezarik gabe izan ohi 
  dira. 
  Dena 
  dela, galduta izango dugun Manolo Gisasola berpiztu denez gero... 
  nor bera baino egokiagorik 
honetaz hitzegiteko¡
   
  Amatiño  
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Re: Eibartarrak Mezu-Bilduma, 2 bilduma, 10. zenbakia

2004-05-11 Thread Asier Sarasua


Donostiar baten iritzia onartzen baduzue, ni Asierrekin bat nator. 
Eibartarrak dira saritutakoak, ez herria bera. Erdarazko bertsio hori oso 
poetikoa izango da, oso metaforikoa, oso metonimikoa, eta oso praktikoa, 
baina zuzenagoa iruditzen zait Asierren ikuspegia. Zer gertatu ote da? 
Uste dut gazteleraz arazo sexistopolitikoak duadela tartean: un premio 
para los/las eibartarras (eskerrak eibartarro-rik ez dagoen!). Ez, ez, 
fuera líos: nahiago ...para Eibar.

Baina erdal bertsioak eskuak lotu gabe jokatuz gero, berdin egingo al genuke?
'Eibartarrontzako saria', beraz.


Bai, ni be Rafaren bidetik noian. Hau da, zer esan nahi da gaztelerazko 
bertsiñuan? Eibarko herrixak edo udalak jaso dau sariren bat? Astelenan 
banatuko da sarixa? Edo eibartarrondako da sarixa, Astelena guria dalako? 
Azken horretan, horixe: "Eibartarrondako sarixa".

Antzerako kasua da Anoetan egin nahi daben 'Gipuzkoarena' barrixana. Izena 
inglesez ipini, eta euskal kutsuz jantzi nahi izan dabe, estadixo barrixa 
Gipuzkuarena (probintziarena) dala esaten. Eta izatekotan, 'Gipuzkoarrena' 
izango da, ala? Eibarreraz oindiokan polittagua. Izen barrixa proposatzen 
dot, horretara: GIPUZKUARRONA.
Azentua nun ipini kontuz ibili bihar...

aupa athletic!
asier


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Reala-Eibar

2004-05-11 Thread Xabier Mendiguren
Asierrek:
> 
> Antzerako kasua da Anoetan egin nahi daben 'Gipuzkoarena' barrixana. Izena
> inglesez ipini, eta euskal kutsuz jantzi nahi izan dabe, estadixo barrixa
> Gipuzkuarena (probintziarena) dala esaten. Eta izatekotan, 'Gipuzkoarrena'
> izango da, ala? Eibarreraz oindiokan polittagua. Izen barrixa proposatzen
> dot, horretara: GIPUZKUARRONA.



Gaia apur bat desbideratuz: Gipuzkoaren azken aldiko deskalabruetako bat da
Reala probintzia osoaren ondasun bihurtzea (probintzia osoa Realaren
jabetza, zehatzago esanda); Reala, DVa eta Orfeoia, hirutasun santu
probintzianoa. Herrietako futbol-taldeak soziorik gabe ari dira geratzen,
bazkide zaharrak Anoetara joaten direlako orain. Eta gero antibizkaitarrismo
madarikatu eta hazkor hori, futbolaz zipitzik ez dakiten ume, atso, agure
eta enparauak ere hartu dituena.

Eibartarron pozerako ez ezik, gipuzkoar guztion osasunerako litzateke Eibar
1. mailara iritsiko balitz. Hartara Reala Donostiako taldea litzateke, eta
probintziako biztanleok libreago ginateke gure zaletasunak hautatzeko
(teorian bederen).

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Reala-Eibar

2004-05-11 Thread Gari Araolaza
Xabier Mendiguren(e)k dio:

Eibartarron pozerako ez ezik, gipuzkoar guztion osasunerako litzateke Eibar
1. mailara iritsiko balitz. Hartara Reala Donostiako taldea litzateke, eta
probintziako biztanleok libreago ginateke gure zaletasunak hautatzeko
(teorian bederen).
Hori ez da hain erraza izango, baina igual ikusiko dugu Reala segundan 
aurten, bide honetan jarraituz gero... Efektua berbera litzateke.

Gari


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Reala-Eibar

2004-05-11 Thread Amatino


Xabierrek:

Gaia apur bat desbideratuz: Gipuzkoaren azken aldiko deskalabruetako bat da
Reala probintzia osoaren ondasun bihurtzea (probintzia osoa Realaren
jabetza, zehatzago esanda); Reala, DVa eta Orfeoia, hirutasun santu
probintzianoa. Herrietako futbol-taldeak soziorik gabe ari dira geratzen,
bazkide zaharrak Anoetara joaten direlako orain.

-- Marketing kontua. Gaurko kostuekin izugarri zail litzateke 200.000
biztanleko hiriak lehen mailako futbol-taldea izatea. Galdetu bestela
Alavesi. Realaren izenak besterik dioen arren, izanak gipuzkoarren laguntza
behar du.
   Ni ETBren zuzendari nintzen Atotxa itxi zenean. Errealak bideo-historikoa
egiteko laguntza eskatu zigun eta baita bideoarentzako izen bat ere,
euskaraz eta itzulpenik edo behar izango ez zukeena. Jira eta buelta aritu
ginen eta, azkenean, kursilada hau otu zitzaidan: "Errealaren Atotxa,
Donostiaren bihotza". Asko gustatu  zitzaien, baina aldaketa txiki egin
zioten: "Errealaren Atotxa, Gipuzkoaren bihotza".

Amatino



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Fw: [eibar] Elizian elizkizunik ez?

2004-05-11 Thread MANOLO GUISASOLA
Title: Re: [eibar] Elizian elizkizunik ez?



 
- Original Message - 
From: Amatiño 
To: Eibartarrak zerrenda 
Sent: Tuesday, May 11, 2004 1:34 PM
Subject: RE: [eibar] Elizian elizkizunik ez?

 

  Elenak:
  >Itxura denez, posible da ezkontzaren errito katolikoa 
  ospatzea mezarik gabe. 
  -- Elizaren terminologia erabiliz, ezkontza sakramentua da, 
  bataioa bezalaxe, eta bataioak behintzat mezarik gabe izan ohi 
  dira. 
  Dena 
  dela, galduta izango dugun Manolo Gisasola berpiztu denez gero... 
  nor bera baino egokiagorik 
honetaz hitzegiteko¡
   
  Amatiño 

  Kaixo, lagunok:
  Ba Amatiñok diñoena. Beste sakramentu batzu bezela, baita 
  honetan ere. "Exequiae" deritzenak, bai Meza barruan, bai Mezarik gabe 
  Funerarian, etxean bertan ere, egin daitezke. Kasu hauetarako ritual ugaritsua 
  dago, eta Misalak dakartzen letra gorrietan (rubricae) agertzen dira modu 
  ezberdinak.
  Dena den ni ez naiz 
liturgista.
  Beste gauza bat litzateke Eibarren izaten diren "entierri 
  zibila"k eleiz barruan egitea. Hau kontraesan bat dela ematen du, baina ez 
  dakit zergatik ez utzi toki apropos bat hori egiteko, nahiz eta horretarako ez 
  izan (gainera ez lukete nahi izango).
   Baina gero etorriko liratezke eskontza zibilak eleizan e.a.eta 
  beste batzu esango zuten ba daudela kontzertuak ere eleizetan, 
  e.a.
  Guzien gustorako erantzunak ezin dira, 
  uste.
  Gisasola
   



___Adi gero, mezuak 
bidaltzeko: 
[EMAIL PROTECTED]http://www.eibar.org/zerrendaharpidetza 
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]