RE: [eibar] blogak zenbakittan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Bloglines-eko harpidedunen gainean atzo:
Eta, bataz beste, bakoitzak hiruzpalau subscriber du, harpidedun alegia.
Zer esan nahi termino horrek testuinguru honetan?
Amatiño
Tipo batek atzo atera zittuan sarian kontu honen gaiñeko hausnarketa batzuk
http://www.readwriteweb.com/archives/002039.php
Analysing Bloglines Subscriber Stats
Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:
Dave Winer: 2652
Mark Pilgrim: 2100
Lawrence Lessig: 2794
Jon Udell: 1619
Harritzekoa ote 1-100 proportzioa euskarazko exitosoenen eta hauen artean? 
gertatzen da Bloglines-en ingelesezko erabiltzaileak milaka aukera dituela 
harpidetzeko. Zein diren erreferentziazkoak komunitate horretan... 
dispersiorako aukera gehiago daude gustuetan-eta.

Erabiltzaile euskaldunaren kasuan, aukera gutxitxo daude, eta apuntatzen 
direnentzat Sustatu edo Sarean.com erreferentzia ia segurua izango da.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

2004-07-21 Thread Eneko Astigarraga
Nere bloglines harpidetzei begirakada azkar botata, harpidedun gehien 
duenak: BBC-ren Teknologia atala

BBC News | Technology | World Edition :  bloglines-en 4531 harpidedun ditu 
(http://news.bbc.co.uk/go/click/rss/0.91/public/-/2/hi/technology/default.stm)

Orduan pentsatu dut, seguru kirolen atalak harpidedun gehigu dituela! 
Begiratu dut eta, joño, ba ez.

Beno, baina seguru BBC-ko News orokorrak harpidedun gehigo dituela! esan 
dut. Ba ezta!, bloglines-en 3876 harpidedun ditu.

Aldiz berri teknologikoak eta kulturalak ematen dituen beste blog famatu 
bat: Kuro5hin Technology and Culture 
http://www.kuro5hin.org/  bloglines-en 4.327 harpidedun ditu.

Beraz,   jario hauek (XML, RSS, RDF,...) eta horiek irakurtzeko tresnak 
(Bloglines, Feed demon, zFeeder, Feed Reader,...) gehien erabiltzen duen 
jendea teknologiaren jarratzaile eta erabiltzaile amorratuak dira? Kirol 
zaleak preteknologikoak dira/gara? zein kategoriatan sartzen gara 
eibarnautok? :-)

ondo segi
eneko

Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:
- Dave Winer: 2652
- Mark Pilgrim: 2100
- Lawrence Lessig: 2794
- Jon Udell: 1619
Harritzekoa ote 1-100 proportzioa euskarazko exitosoenen eta hauen artean? 
gertatzen da Bloglines-en ingelesezko erabiltzaileak milaka aukera dituela 
harpidetzeko. Zein diren erreferentziazkoak komunitate horretan... 
dispersiorako aukera gehiago daude gustuetan-eta.

Erabiltzaile euskaldunaren kasuan, aukera gutxitxo daude, eta apuntatzen 
direnentzat Sustatu edo Sarean.com erreferentzia ia segurua izango da.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Moblog bidalketan okerra

2004-07-21 Thread =?iso-8859-1?Q?Amati=F1o?=
Ba nik hainbat ahalegin egin juat, webez zein moblogez (hau dok hizkeria¡),
eta oraindik ez juat ulertu argazkirik ezartzerik.

Are gehiago, http://www.eibar.org/blogak/amatino/images/img_1/manage_main
deritzon tripetan Amatiño basarrixaren argazkia begi bistan jaukat, eta ez
juat lortzen jendaurreko blogera pasatzerik.

Misterixuak...

Amatiño

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: miércoles, 21 de julio de 2004 9:39
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] Moblog bidalketan okerra



To: Eibartarrak zerrenda [EMAIL PROTECTED]
From: Luistxo Fernandez [EMAIL PROTECTED]


qwerta
eu

Bloglines-eko euskarazko feed bilduma
http://www.bloglines.com/public/euskaraz ikusi ondoren, zera dio lagun 
batek (...)


Hara, nire moblog-aren klabe_sekretua agerian!

Egin behar ez dena egin dut. Ikastaroan egon zaretenak badakizue zertaz ari
naizen, e-postaz bidali blog-ean argitaratzeko. Horretarako helbide_sekretua
eta klabe_sekretua behar ditut, baina kasu honetan, mezua bidali dut
klabe_sekretuarekin eibartarrak zerrendara...

tira, helbide_sekretua ez dut konprometitu, baina bai nire klabe pertsonala,
eta hortaz aldatu egin dut berehala.

Irakasleak ere okertzen dira batzuetan...
Nola egiten den errepasatu behar, http://www.eibar.org/blogak/moblog

---
Portzierto, moblog bidalketak webmail zerbitzu batetik egiten badituzu
(Yahoo, Hotmail...) eta beti sinadura automatiko propagandistiko bat
itsasten badizu sistemak mezuetan (gero zatarto geratzen da blog-ean), ba
hori kentzeko modua egon daiteke. Jarri kontaktuan Arrateko Amarekin kasua
aztertzeko, banan banan tratatu behar baitira kasu hauek.

Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

2004-07-21 Thread =?iso-8859-1?Q?Amati=F1o?=
Blogei buruz idaztekotan, kontu izan irakurlerik gehienak ez dutela jakin
ere izango zer den bloga¡ Guk (gehienbat zuek) beste sintonia batean
dihardugu. Baina ez dut uste gizarte mailan oso erreala denik...

Portzierto, nor ausartzen da ezer ez dakienari bost lerrotan bloga zertan
den ulertarazten?

Amatiño

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
Enviado el: miércoles, 21 de julio de 2004 10:05
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Bloglineseko harpidetzen inguruan

Nere bloglines harpidetzei begirakada azkar botata, harpidedun gehien
duenak: BBC-ren Teknologia atala

BBC News | Technology | World Edition :  bloglines-en 4531 harpidedun ditu
(http://news.bbc.co.uk/go/click/rss/0.91/public/-/2/hi/technology/default.st
m)

Orduan pentsatu dut, seguru kirolen atalak harpidedun gehigu dituela! 
Begiratu dut eta, joño, ba ez.

Beno, baina seguru BBC-ko News orokorrak harpidedun gehigo dituela! esan
dut. Ba ezta!, bloglines-en 3876 harpidedun ditu.

Aldiz berri teknologikoak eta kulturalak ematen dituen beste blog famatu
bat: Kuro5hin Technology and Culture 
http://www.kuro5hin.org/  bloglines-en 4.327 harpidedun ditu.

Beraz,   jario hauek (XML, RSS, RDF,...) eta horiek irakurtzeko tresnak 
(Bloglines, Feed demon, zFeeder, Feed Reader,...) gehien erabiltzen duen
jendea teknologiaren jarratzaile eta erabiltzaile amorratuak dira? Kirol
zaleak preteknologikoak dira/gara? zein kategoriatan sartzen gara
eibarnautok? :-)

ondo segi

eneko



Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:

- Dave Winer: 2652

- Mark Pilgrim: 2100

- Lawrence Lessig: 2794

- Jon Udell: 1619

Harritzekoa ote 1-100 proportzioa euskarazko exitosoenen eta hauen artean? 
gertatzen da Bloglines-en ingelesezko erabiltzaileak milaka aukera 
dituela harpidetzeko. Zein diren erreferentziazkoak komunitate horretan...
dispersiorako aukera gehiago daude gustuetan-eta.

Erabiltzaile euskaldunaren kasuan, aukera gutxitxo daude, eta 
apuntatzen direnentzat Sustatu edo Sarean.com erreferentzia ia segurua
izango da.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok:
 
 Halandabe, hi Zarautzen bizi haizenezkero,

Enok Zarautzen bizi, Beasainen bizi nok. Eta ez diñot harrotasunez, egixaren
amoreakaittik baizik.

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok:
 
 Txantxak alde batera lagata, nik beti ezautu najuan nere aitta aberats, eta
 mutikotan, Eibartik kanpora beraaz alde batera eta bestera nenbillela,
 jendiaren esaneri entzunda konbentzituta najeuan euskaldun aberats bakarrak
 (edo dirua eukitziaz gaiñera euskeraz berba eitten jekixen bakarrak)
 eibartarrak giñala

Gaur egun, Donostiako zentruan, señora ondo jantzi eta joiaz hornitutako bi
euskaraz sumatu ezkero, belarria erne jarri eta lautik hirutan azpeitiarrak.

X.

P.S. Atzo Zarauzko kontzentraziñoan izan nintzala esan juat, eta herri
horretan idazle asko dala, eta baditudala lagunak, baina ez bertan bizi
nazanik. Hori be, eibartarra izatea lez, merituz irabazi biharrekua izango
dok.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Luistxo Fernandez
Gari:

Toki batzuetan fluoreszente ere deitu izan diete eibartarrei, porque 
alumbran mucho y gastan poco. Mutrikun portugesak deitzen zaie 
eibartarrei, oraintxe burura etortzen ez zaidan zerbaitegatik. Zumaian 
esaten dute eibartarrek zikintzen dutela kalea. Enfin.

Oin dala urte mordua, SD Eibar eta Mutriku bixak 3. mailan zirala, 
Bonboneraren sasoia zan ha, Bonbonerak organizau zeban biajetxo bat derbi 
horretara, Mutrikura. Han juan ziran, pankarta haundi bat hartuta, erdera 
batuan ziñuana:

PORTUGAL SALUDA A SUS COLONIAS
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]