Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Zapiain Markos
Mila esker, Oier, gero eta ikasle eta lankide dantzazale gehiago dauzkat,
eta seguru Ibis Albizurena asko interesatuko zaiela.

Neska bik ikasketak utzi eta dantza egin nahi dute, dantza baino ez.
Gurasoek ikasten jarraitzera behartu nahi dituzte baina ikasten ez eta
errepikatzen ari dira.

Bestalde, Gorputz Hezkuntzako irakasle Patxi Beitiak dantza batzuk asmatu
ditu, Patxi-dantzak deituak. Oso popularrak dira. Institutuan Patxi-dantzen
eguna ospatzen da.

Azkenik, audio-liburuetan, niri behintzat askoz ere zailagoak egiten
zaizkit frantsesezko nobelak filosofia baino. Dantzaren filosofian ere,
terminologia antzekoa da gaztelaniaz, frantsesez eta euskaraz. Eta sintaxia
ez da nobeletan bezain bihurria.

Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020 api.
21, ar. (16:07)):

> Eskerrik asko Markos.
>
> Filosofiatik dantzara egindako hurbilketa lan bat irakurri nuen,
> santurtziar batek, Ibis Albizuk, idatzitakoa:
>
> https://www.edicionescumbres.com/libros/entreactos-ensayos-de-filosof%C3%ADa-y-danza-autor-ibis-albizu/
>
> Asko disfrutatu nuen liburuarekin eta Donostiara gonbidatu genuen
> (Madrilen bizi da) hitzaldia ematera:
> https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/hitzaldia-ibis-albizu
>
> Bikaina izan zen.
>
> https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/euskal-dantza-balletean-apaingarri-exotikoa
>
> Frantsesa irakurtzen moldatu izan naiz ―dantzari buruz baldin bada― baina
> entzunez ez dakit gai izango naizen.
>
> oier.
>
>
> On Tue, Apr 21, 2020 at 1:03 PM Zapiain Markos  wrote:
>
>> Ba, Oierri eta dantzari lotuta, eta bide batez frantsesa praktikatzeko,
>> oso interesgarria da hauxe
>>
>>
>> https://www.fremeaux.com/index.php?page=shop.product_details&category_id=77&flypage=shop.flypage&product_id=1994&option=com_virtuemart&Itemid=0
>>
>>
>> Audible-n ere saltzen dute, 19 euro
>>
>> Hori bai, Aristotelesek Etika Nikomakorentzako-n iradoki zuenez, Leirek
>> aipatutako bideoak grabatu eta zabaltzea, orain bertan, erosketa mota hori
>> egitea baino etikoagoa da
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
>> erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. (12:40)):
>>
>>> Guztiz konforme, Oier!
>>> Baiña jentia alaitzia bada, espektakulua emotia, nahixagoko neuke
>>> Kezkako 4 dantzarik, maskarilla eta osasun neurri guztiekin, kalerik kale
>>> dantzalditxuak egittia. Seguru prest egogo ziñaziela!
>>> Zuen moduan Eibarko beste edozein talde. Askoz gustorago!
>>> Ez da ironia!
>>> leire, dantzazalia
>>>
>>> Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020
>>> api. 21, ar. (11:58)):
>>>
 Argi geratu da udaltzainen kontratazioan hobetsi diren perfil
 musikal-koreografikoak oso desberdinak direla Eibarren eta Elgoibarren.
 Eibarren txoni xamarrak atera zaizkigu eta Elgoibarren berriz:
 https://www.youtube.com/watch?v=kNbgCUsG-A8

 https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/bideoak/osoa/7165447/bideoa-elgoibarko-udaltzainen-kalejira/

 Nik ez daukat argi horiek izan behar diren udaltzainen egitekoak, baina
 zalantzarik gabe, nahiago show kutreak polizia batzuren egunotako
 matonismoa baino.
 https://twitter.com/oaraolaza/status/1252198559841222657

 Bilboko San Francisco auzoan ertzainek jipoitu zituzten ama-semearen
 irudiek asaldatu egiten naute eta horren ondoren ertzainak irudiak hartu
 zituzten auzotarrei isunak jartzeak nazka eragiten dit.
 https://www.youtube.com/watch?v=T2Itd99TtzI

 Poliziak laguntzeko egon behar du. Jendeari azaldu zer egin dezakeen
 eta zer ez, balkoietako txibato enbidiosoen jokoan erori gabe,
 biolentziarik gabe. Beti biolentziarik gabe. Norbait kalean badabil
 poliziak azaldu behar dio ezin duela hori egin eta lagundu etxera, baina
 isunik, kolperik eta atxiloketarik gabe, egoera honetan kalera ateratzea
 erabakitzen dutenekin enpatizatuz, denok ez gaudelako ez fisikoki, ez
 sozialki, ez mentalki baldintza berdinetan konfinamendu bati aurre egiteko,
 eta oso afektatuta egon daitekeen jendeak maiz ezin duelako ongi arrazoitu.
 Eta ordezkari politikoek ez lituzkete poliziakeriak eta isunen eta zigorren
 kulturak ez babestu eta ez sustatu beharko.

 oier.


 On Tue, Apr 21, 2020 at 10:05 AM leire narbaiza arizmendi <
 txarg...@gmail.com> wrote:

> Teleberrixan be agertu zan atzo!
> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
> naizela, beste modu baten esanda.
> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan,
> bestiendako ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto
> azalduko dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin
> publikua izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu
> legala da grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
> leire, kejaka
>
>
> Hau idatzi du Ane Ur

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Ane Urkiola
Gaur Su ta Gar! 🤣

El mar., 21 abr. 2020 19:34, Ane Urkiola  escribió:

> Leire whatsappeko audixuari buruz ari nitzan, berak bere konfiantzazko
> taldian komentauko zeban hori eta biralizatu ein da. Neri informaziñua
> filtratziana oso larrixa iruditzen jata, pertsona bati min asko ein ahal
> jako. Difamaziñua.
>
> Iruditzen jata egun, oso biharrezkua dala hezkuntzan komunikaziñua eta
> etika lantzia. Bestelan, akabo! Jende batek dana grabatu eta zabaltzen dau.
> Balkoiko polizixak baino okerrau! Manadako kasua, esaterako.
> Gizartian eta hekuntzan lanketa eta hausnarketa sakon bat ein biharra
> dauela uste dot. Bigarren Hezkuntzako Master amaierako lan moduan, 'iritzi
> kriikoa sustatu sormena erabiliz' aukeratu dot, ze ezinbestekua iruditzen
> jata egungo gizartian iritzi kritikua, etika eta inteligentzia emozionala.
> Dana smart baina gu gero eta sillyagoak...
>
> Bestetik, poliziari dagokionez, bai, agian Vocento da bidea. Mediatikoki
> adieraztia lekuz kanpo daguela. Gerra mediatikuak indar gehixau daka egub,
> kexa formal administratibo batek baino. Eibar mailan Eibar Opina beti dau
> sutan, baina egixa esan, horra sartzen naizen bakoitzian uf.
> Desinformaziñuan erreinua da hori. Oso giro erdalduna eta radiopatio
> larregi. Hala ta be, interesgarrixa da ikusteko nun bizi garan, badalako
> gure herriko beste lagin haundi baten ahotsa.
>
> Azkenakdixan, oso azkar ari da aldatzen dana eta modu berrixak asmatu
> bihar dira aurre eitteko, gizartian, hezkuntzan eta komunikaziño esparruan.
>
> Mundua konponduko al dogu egunen batian? Hori da gure erronka! :)
>
> Eutsi, animo!
>
> Ane (ordu larregi etxian testuak irakurtzen MBL-rako).
>
> El mar., 21 abr. 2020 16:14, Oier Araolaza  escribió:
>
>>
>> Ez dakit gaur egun nola diren kontuak, baina orain urte batzuk, alperrik
>> zen udalera kexa edo oharrik bidaltzea. Ostera Vocentoren egunkariko taulan
>> argitaratu egunean bertan konpontzen zituzten espaloiko zuloak. Imajinatzen
>> dut garai eta eremu bakoitzeko estrategia eraginkorrena zein den ezagutu
>> behar dela kanalarekin asmatzeko. Dena den, kexa guztien helburua ez da
>> arazoa konpontzea. Batzuetan nahiago izaten dugu ez dadin okerra konpondu,
>> kexatzen eta arduradunak gaitzesten jarraitu ahal izateko. Beraz, helburu
>> bakoitzak baditu bere kanalak ere bai.
>>
>> oier.
>>
>> On Tue, Apr 21, 2020 at 2:57 PM Oier Gorosabel Larrañaga <
>> txikill...@eibar.org> wrote:
>>
>>> Dana dala, Garik esaten zeban honi buruz:
>>>
>>> *Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu
>>> jakina zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
>>> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
>>> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
>>> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
>>> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
>>> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
>>> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
>>> egin ez zegoelako kexa formalik. *
>>>
>>> Osagillia naizen aldetik, esan bihar dot halaxe dala. Tokau izan jata
>>> osasun zerbitzuren baten biharrian egotia, eta jentia pasilluan, eta
>>> inkluso gurekin (fisioterapeutekin konfiantza haundixa hartzen dabelako)
>>> marmarka egotia, eta esan biharra: "*barkatu, baiña mesedez
>>> mostradorian formularixo bat eskatu, eta esaten zabizen hori hantxe idatzi.
>>> Atención al Paciente zerbitzuak normalian oso ondo funtzionatzen dau, eta
>>> kejak allegau bihar dirazen lekura allegatzen dira. Kejian konstantzia bat
>>> laga ezian, ezin dogu ezer egin*". Eta... halan be, pazientiak kejarik
>>> ez sartzia.
>>>
>>> O.
>>> El 21/04/2020 a las 14:31, Gari Araolaza escribió:
>>>
>>> Josu,
>>>
>>> Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y
>>> vamonos".
>>>
>>> Gari
>>>
>>> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
>>> (2020 api. 21, ar. (13:56)):
>>>
 Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko gisa
 gauza bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek bakarrik irakurtzen
 dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan gaudenoi (zerrendan badaude hau
 konfirmatu dezaketenak) norbaitek kexa behin eta berriro jarri ondoren
 galdezka etortzea eta galdetu arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da
 egunak, asteak... eta urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara
 enteratuko. Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
 Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta iritziak
 atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.

 Josu





 El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza  escribió:

 
 Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
 kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta
 gaude despotrikatzen, okerra den edo ad

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Ane Urkiola
Leire whatsappeko audixuari buruz ari nitzan, berak bere konfiantzazko
taldian komentauko zeban hori eta biralizatu ein da. Neri informaziñua
filtratziana oso larrixa iruditzen jata, pertsona bati min asko ein ahal
jako. Difamaziñua.

Iruditzen jata egun, oso biharrezkua dala hezkuntzan komunikaziñua eta
etika lantzia. Bestelan, akabo! Jende batek dana grabatu eta zabaltzen dau.
Balkoiko polizixak baino okerrau! Manadako kasua, esaterako.
Gizartian eta hekuntzan lanketa eta hausnarketa sakon bat ein biharra
dauela uste dot. Bigarren Hezkuntzako Master amaierako lan moduan, 'iritzi
kriikoa sustatu sormena erabiliz' aukeratu dot, ze ezinbestekua iruditzen
jata egungo gizartian iritzi kritikua, etika eta inteligentzia emozionala.
Dana smart baina gu gero eta sillyagoak...

Bestetik, poliziari dagokionez, bai, agian Vocento da bidea. Mediatikoki
adieraztia lekuz kanpo daguela. Gerra mediatikuak indar gehixau daka egub,
kexa formal administratibo batek baino. Eibar mailan Eibar Opina beti dau
sutan, baina egixa esan, horra sartzen naizen bakoitzian uf.
Desinformaziñuan erreinua da hori. Oso giro erdalduna eta radiopatio
larregi. Hala ta be, interesgarrixa da ikusteko nun bizi garan, badalako
gure herriko beste lagin haundi baten ahotsa.

Azkenakdixan, oso azkar ari da aldatzen dana eta modu berrixak asmatu bihar
dira aurre eitteko, gizartian, hezkuntzan eta komunikaziño esparruan.

Mundua konponduko al dogu egunen batian? Hori da gure erronka! :)

Eutsi, animo!

Ane (ordu larregi etxian testuak irakurtzen MBL-rako).

El mar., 21 abr. 2020 16:14, Oier Araolaza  escribió:

>
> Ez dakit gaur egun nola diren kontuak, baina orain urte batzuk, alperrik
> zen udalera kexa edo oharrik bidaltzea. Ostera Vocentoren egunkariko taulan
> argitaratu egunean bertan konpontzen zituzten espaloiko zuloak. Imajinatzen
> dut garai eta eremu bakoitzeko estrategia eraginkorrena zein den ezagutu
> behar dela kanalarekin asmatzeko. Dena den, kexa guztien helburua ez da
> arazoa konpontzea. Batzuetan nahiago izaten dugu ez dadin okerra konpondu,
> kexatzen eta arduradunak gaitzesten jarraitu ahal izateko. Beraz, helburu
> bakoitzak baditu bere kanalak ere bai.
>
> oier.
>
> On Tue, Apr 21, 2020 at 2:57 PM Oier Gorosabel Larrañaga <
> txikill...@eibar.org> wrote:
>
>> Dana dala, Garik esaten zeban honi buruz:
>>
>> *Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
>> zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
>> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
>> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
>> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
>> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
>> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
>> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
>> egin ez zegoelako kexa formalik. *
>>
>> Osagillia naizen aldetik, esan bihar dot halaxe dala. Tokau izan jata
>> osasun zerbitzuren baten biharrian egotia, eta jentia pasilluan, eta
>> inkluso gurekin (fisioterapeutekin konfiantza haundixa hartzen dabelako)
>> marmarka egotia, eta esan biharra: "*barkatu, baiña mesedez mostradorian
>> formularixo bat eskatu, eta esaten zabizen hori hantxe idatzi. Atención al
>> Paciente zerbitzuak normalian oso ondo funtzionatzen dau, eta kejak allegau
>> bihar dirazen lekura allegatzen dira. Kejian konstantzia bat laga ezian,
>> ezin dogu ezer egin*". Eta... halan be, pazientiak kejarik ez sartzia.
>>
>> O.
>> El 21/04/2020 a las 14:31, Gari Araolaza escribió:
>>
>> Josu,
>>
>> Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y
>> vamonos".
>>
>> Gari
>>
>> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
>> (2020 api. 21, ar. (13:56)):
>>
>>> Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko gisa
>>> gauza bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek bakarrik irakurtzen
>>> dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan gaudenoi (zerrendan badaude hau
>>> konfirmatu dezaketenak) norbaitek kexa behin eta berriro jarri ondoren
>>> galdezka etortzea eta galdetu arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da
>>> egunak, asteak... eta urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara
>>> enteratuko. Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
>>> Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta iritziak
>>> atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.
>>>
>>> Josu
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza  escribió:
>>>
>>> 
>>> Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
>>> kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta
>>> gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
>>> zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
>>> bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
>>> ez b

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Oier Araolaza
Ez dakit gaur egun nola diren kontuak, baina orain urte batzuk, alperrik
zen udalera kexa edo oharrik bidaltzea. Ostera Vocentoren egunkariko taulan
argitaratu egunean bertan konpontzen zituzten espaloiko zuloak. Imajinatzen
dut garai eta eremu bakoitzeko estrategia eraginkorrena zein den ezagutu
behar dela kanalarekin asmatzeko. Dena den, kexa guztien helburua ez da
arazoa konpontzea. Batzuetan nahiago izaten dugu ez dadin okerra konpondu,
kexatzen eta arduradunak gaitzesten jarraitu ahal izateko. Beraz, helburu
bakoitzak baditu bere kanalak ere bai.

oier.

On Tue, Apr 21, 2020 at 2:57 PM Oier Gorosabel Larrañaga <
txikill...@eibar.org> wrote:

> Dana dala, Garik esaten zeban honi buruz:
>
> *Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
> zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
> egin ez zegoelako kexa formalik. *
>
> Osagillia naizen aldetik, esan bihar dot halaxe dala. Tokau izan jata
> osasun zerbitzuren baten biharrian egotia, eta jentia pasilluan, eta
> inkluso gurekin (fisioterapeutekin konfiantza haundixa hartzen dabelako)
> marmarka egotia, eta esan biharra: "*barkatu, baiña mesedez mostradorian
> formularixo bat eskatu, eta esaten zabizen hori hantxe idatzi. Atención al
> Paciente zerbitzuak normalian oso ondo funtzionatzen dau, eta kejak allegau
> bihar dirazen lekura allegatzen dira. Kejian konstantzia bat laga ezian,
> ezin dogu ezer egin*". Eta... halan be, pazientiak kejarik ez sartzia.
>
> O.
> El 21/04/2020 a las 14:31, Gari Araolaza escribió:
>
> Josu,
>
> Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y
> vamonos".
>
> Gari
>
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 api. 21, ar. (13:56)):
>
>> Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko gisa gauza
>> bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek bakarrik irakurtzen
>> dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan gaudenoi (zerrendan badaude hau
>> konfirmatu dezaketenak) norbaitek kexa behin eta berriro jarri ondoren
>> galdezka etortzea eta galdetu arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da
>> egunak, asteak... eta urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara
>> enteratuko. Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
>> Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta iritziak
>> atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.
>>
>> Josu
>>
>>
>>
>>
>>
>> El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza  escribió:
>>
>> 
>> Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
>> kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta
>> gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
>> zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
>> bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
>> ez bada Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.
>>
>> Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta
>> ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik
>> uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta
>> prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
>> batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
>> kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien
>> ekintzen errendimendua.
>>
>> Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
>> https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru
>> nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko
>> gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.
>>
>> Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
>> zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
>> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
>> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
>> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
>> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
>> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
>> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
>> egin ez zegoelako kexa formalik.
>>
>> Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi
>> izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen
>> zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.
>>
>> Bururatu zaida

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Oier Araolaza
Eskerrik asko Markos.

Filosofiatik dantzara egindako hurbilketa lan bat irakurri nuen,
santurtziar batek, Ibis Albizuk, idatzitakoa:
https://www.edicionescumbres.com/libros/entreactos-ensayos-de-filosof%C3%ADa-y-danza-autor-ibis-albizu/

Asko disfrutatu nuen liburuarekin eta Donostiara gonbidatu genuen (Madrilen
bizi da) hitzaldia ematera:
https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/hitzaldia-ibis-albizu

Bikaina izan zen.
https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/euskal-dantza-balletean-apaingarri-exotikoa

Frantsesa irakurtzen moldatu izan naiz ―dantzari buruz baldin bada― baina
entzunez ez dakit gai izango naizen.

oier.


On Tue, Apr 21, 2020 at 1:03 PM Zapiain Markos  wrote:

> Ba, Oierri eta dantzari lotuta, eta bide batez frantsesa praktikatzeko,
> oso interesgarria da hauxe
>
>
> https://www.fremeaux.com/index.php?page=shop.product_details&category_id=77&flypage=shop.flypage&product_id=1994&option=com_virtuemart&Itemid=0
>
>
> Audible-n ere saltzen dute, 19 euro
>
> Hori bai, Aristotelesek Etika Nikomakorentzako-n iradoki zuenez, Leirek
> aipatutako bideoak grabatu eta zabaltzea, orain bertan, erosketa mota hori
> egitea baino etikoagoa da
>
>
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
> erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. (12:40)):
>
>> Guztiz konforme, Oier!
>> Baiña jentia alaitzia bada, espektakulua emotia, nahixagoko neuke Kezkako
>> 4 dantzarik, maskarilla eta osasun neurri guztiekin, kalerik kale
>> dantzalditxuak egittia. Seguru prest egogo ziñaziela!
>> Zuen moduan Eibarko beste edozein talde. Askoz gustorago!
>> Ez da ironia!
>> leire, dantzazalia
>>
>> Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020 api.
>> 21, ar. (11:58)):
>>
>>> Argi geratu da udaltzainen kontratazioan hobetsi diren perfil
>>> musikal-koreografikoak oso desberdinak direla Eibarren eta Elgoibarren.
>>> Eibarren txoni xamarrak atera zaizkigu eta Elgoibarren berriz:
>>> https://www.youtube.com/watch?v=kNbgCUsG-A8
>>>
>>> https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/bideoak/osoa/7165447/bideoa-elgoibarko-udaltzainen-kalejira/
>>>
>>> Nik ez daukat argi horiek izan behar diren udaltzainen egitekoak, baina
>>> zalantzarik gabe, nahiago show kutreak polizia batzuren egunotako
>>> matonismoa baino.
>>> https://twitter.com/oaraolaza/status/1252198559841222657
>>>
>>> Bilboko San Francisco auzoan ertzainek jipoitu zituzten ama-semearen
>>> irudiek asaldatu egiten naute eta horren ondoren ertzainak irudiak hartu
>>> zituzten auzotarrei isunak jartzeak nazka eragiten dit.
>>> https://www.youtube.com/watch?v=T2Itd99TtzI
>>>
>>> Poliziak laguntzeko egon behar du. Jendeari azaldu zer egin dezakeen eta
>>> zer ez, balkoietako txibato enbidiosoen jokoan erori gabe, biolentziarik
>>> gabe. Beti biolentziarik gabe. Norbait kalean badabil poliziak azaldu behar
>>> dio ezin duela hori egin eta lagundu etxera, baina isunik, kolperik eta
>>> atxiloketarik gabe, egoera honetan kalera ateratzea erabakitzen dutenekin
>>> enpatizatuz, denok ez gaudelako ez fisikoki, ez sozialki, ez mentalki
>>> baldintza berdinetan konfinamendu bati aurre egiteko, eta oso afektatuta
>>> egon daitekeen jendeak maiz ezin duelako ongi arrazoitu. Eta ordezkari
>>> politikoek ez lituzkete poliziakeriak eta isunen eta zigorren kulturak ez
>>> babestu eta ez sustatu beharko.
>>>
>>> oier.
>>>
>>>
>>> On Tue, Apr 21, 2020 at 10:05 AM leire narbaiza arizmendi <
>>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>>
 Teleberrixan be agertu zan atzo!
 Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
 naizela, beste modu baten esanda.
 Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
 ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
 Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto
 azalduko dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin
 publikua izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu
 legala da grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
 leire, kejaka


 Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
 api. 20, al. (23:08)):

> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
> aurrian.
> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
> show kutre bat.
> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>
> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
> lugar» de los agentes de #Eibar."
> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>
> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Oier Gorosabel Larrañaga

Dana dala, Garik esaten zeban honi buruz:

   /Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu
   jakina zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere
   eraginez bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze,
   amesgaizto bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta
   samurtasun falta ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat
   kasu gertatu ziren eta jendea beldurtuta joaten zen Mendarora
   erditzera, ea nor ote zegoen guardian. Ba... ez omen zegoen beraren
   aurkako kexarik apenas, nahiz egoera ezaguna zen Mendaroko langileen
   artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer egin ez zegoelako kexa
   formalik. /

Osagillia naizen aldetik, esan bihar dot halaxe dala. Tokau izan jata 
osasun zerbitzuren baten biharrian egotia, eta jentia pasilluan, eta 
inkluso gurekin (fisioterapeutekin konfiantza haundixa hartzen dabelako) 
marmarka egotia, eta esan biharra: "/barkatu, baiña mesedez mostradorian 
formularixo bat eskatu, eta esaten zabizen hori hantxe idatzi. Atención 
al Paciente zerbitzuak normalian oso ondo funtzionatzen dau, eta kejak 
allegau bihar dirazen lekura allegatzen dira. Kejian konstantzia bat 
laga ezian, ezin dogu ezer egin/". Eta... halan be, pazientiak kejarik 
ez sartzia.


O.

El 21/04/2020 a las 14:31, Gari Araolaza escribió:

Josu,

Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y 
vamonos".


Gari

Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com 
) erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. 
(13:56)):


Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko
gisa gauza bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek
bakarrik irakurtzen dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan
gaudenoi (zerrendan badaude hau konfirmatu dezaketenak) norbaitek
kexa behin eta berriro jarri ondoren galdezka etortzea eta galdetu
arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da egunak, asteak... eta
urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara enteratuko.
Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta
iritziak atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.

Josu






El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza mailto:g...@eibar.org>> escribió:


Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso
ohituta gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden
zerbait ikustean barran zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko
foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina bezalako taldeetan gaizki esaka
ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena, ez bada Diario Vascon
edo Correon agertzen behintzat.

Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen
indiferentzia eta ulergarria da batzuetan prozesu
administratiboetan ez sinistea, baina nik uste dut esfortzu bat
egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta prozesuei balioa
emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute
beraien ekintzen errendimendua.

Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak
seguru nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta
zigor publiko gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.

Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu
jakina zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta
bere eraginez bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat
erditze, amesgaizto bihurtu zirela, batez ere pertsona honen
enpatia eta samurtasun falta ageriko eskandalosoagatik. Nire
inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta jendea beldurtuta joaten
zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen guardian. Ba... ez
omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera ezaguna
zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen
ezer egin ez zegoelako kexa formalik.

Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso
egin nahi izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain
justu ahalbidetzen zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia
traumatiko horretatik pasatzea.

Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez
zaizkit batere egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi
nituen bideoak, baina susmoa daukat auzi honekin Eibarko
Udaltzaingoan geneukan berritzaile ausartenari bizitza guztirako
berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula, honelako zentsura
sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur nago beste
eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta
izango zela, baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori
ere bada galera, iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez
bider

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Gari Araolaza
Josu,

Horrela bada kontua eta zuk hori publikoki esaten baduzu, "apaga y vamonos".

Gari

Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
api. 21, ar. (13:56)):

> Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko gisa gauza
> bat esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek bakarrik irakurtzen
> dituzte. Askotan gertatu zaigu oposizioan gaudenoi (zerrendan badaude hau
> konfirmatu dezaketenak) norbaitek kexa behin eta berriro jarri ondoren
> galdezka etortzea eta galdetu arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da
> egunak, asteak... eta urteak pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara
> enteratuko. Guretzako, dauzkaten akats guztiekin, informazio tresnak dira
> Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, Twitter eta abar. Kexak eta iritziak
> atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun heinean.
>
> Josu
>
>
>
>
>
> El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza  escribió:
>
> 
> Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
> kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta
> gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
> zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
> bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
> ez bada Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.
>
> Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta
> ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik
> uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta
> prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
> batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
> kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien
> ekintzen errendimendua.
>
> Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
> https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru
> nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko
> gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.
>
> Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
> zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
> bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
> bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
> ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
> jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
> guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
> ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
> egin ez zegoelako kexa formalik.
>
> Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi
> izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen
> zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.
>
> Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez zaizkit
> batere egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi nituen bideoak, baina
> susmoa daukat auzi honekin Eibarko Udaltzaingoan geneukan berritzaile
> ausartenari bizitza guztirako berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula,
> honelako zentsura sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur
> nago beste eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta
> izango zela, baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori ere bada
> galera, iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez bideratzearen emaitza. Eta
> sare sozialetan izan beharrean formularioz kexatu izan bagina agian
> pertsona honek ez zuen halako makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.
>
> Gari
>
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
> erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. (10:05)):
>
>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
>> naizela, beste modu baten esanda.
>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
>> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
>> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
>> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
>> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
>> leire, kejaka
>>
>>
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> api. 20, al. (23:08)):
>>
>>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>>> aurrian.
>>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>>> show kutre bat.
>>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>>
>>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>> 

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Josu Mendicute
Ados, Gari. Hala ere, Gobernuan ez dagoen orderazkari politiko gisa gauza bat 
esango dizut: kexa horiek gobernuan daudenek bakarrik irakurtzen dituzte. 
Askotan gertatu zaigu oposizioan gaudenoi (zerrendan badaude hau konfirmatu 
dezaketenak) norbaitek kexa behin eta berriro jarri ondoren galdezka etortzea 
eta galdetu arte... guk ezin ezer egin. Gertatu da egunak, asteak... eta urteak 
pasatzea. Beste kasu batzuetan, inoiz ez gara enteratuko. Guretzako, dauzkaten 
akats guztiekin, informazio tresnak dira Eibartarrak zerrenda, Eibar Opina, 
Twitter eta abar. Kexak eta iritziak atenditu ditzakegu, ezagutzen ditugun 
heinean. 

Josu




>> 
>> El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza  escribió:
> 
> Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut kexa/iradokizun 
> edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta gaude despotrikatzen, 
> okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran zuritoa eskuan 
> daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina bezalako 
> taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena, ez bada 
> Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.
> 
> Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta 
> ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik 
> uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta 
> prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika 
> batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza kalitatearekin 
> ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien ekintzen 
> errendimendua.
> 
> Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu, 
> https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru nago 
> emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko 
> gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.
> 
> Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina zen 
> Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez bizitzako 
> une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto bihurtu zirela, 
> batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta ageriko 
> eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta jendea 
> beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen guardian. Ba... 
> ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera ezaguna zen 
> Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer egin ez 
> zegoelako kexa formalik. 
> 
> Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi 
> izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen 
> zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.
> 
> Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez zaizkit batere 
> egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi nituen bideoak, baina susmoa 
> daukat auzi honekin Eibarko Udaltzaingoan geneukan berritzaile ausartenari 
> bizitza guztirako berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula, honelako zentsura 
> sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur nago beste eremu 
> batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta izango zela, baina 
> orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori ere bada galera, iniziatiba eta 
> kreatibitatea ondo ez bideratzearen emaitza. Eta sare sozialetan izan 
> beharrean formularioz kexatu izan bagina agian pertsona honek ez zuen halako 
> makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.
> 
> Gari
> 
> 
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak 
> (2020 api. 21, ar. (10:05)):
>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten 
>> naizela, beste modu baten esanda. 
>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako ez. 
>> EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko 
>> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua izanda 
>> eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da 
>> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira. 
>> leire, kejaka
>> 
>> 
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 api. 
>> 20, al. (23:08)):
>>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe 
>>> aurrian. 
>>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako show 
>>> kutre bat. 
>>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara 
>>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun 
>>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer 
>>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika? 
>>> 
>>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de lugar» 
>>> de los agentes de #Eibar." 
>>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jef

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Zapiain Markos
Ba, Oierri eta dantzari lotuta, eta bide batez frantsesa praktikatzeko, oso
interesgarria da hauxe

https://www.fremeaux.com/index.php?page=shop.product_details&category_id=77&flypage=shop.flypage&product_id=1994&option=com_virtuemart&Itemid=0


Audible-n ere saltzen dute, 19 euro

Hori bai, Aristotelesek Etika Nikomakorentzako-n iradoki zuenez, Leirek
aipatutako bideoak grabatu eta zabaltzea, orain bertan, erosketa mota hori
egitea baino etikoagoa da



Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2020 api. 21, ar. (12:40)):

> Guztiz konforme, Oier!
> Baiña jentia alaitzia bada, espektakulua emotia, nahixagoko neuke Kezkako
> 4 dantzarik, maskarilla eta osasun neurri guztiekin, kalerik kale
> dantzalditxuak egittia. Seguru prest egogo ziñaziela!
> Zuen moduan Eibarko beste edozein talde. Askoz gustorago!
> Ez da ironia!
> leire, dantzazalia
>
> Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020 api.
> 21, ar. (11:58)):
>
>> Argi geratu da udaltzainen kontratazioan hobetsi diren perfil
>> musikal-koreografikoak oso desberdinak direla Eibarren eta Elgoibarren.
>> Eibarren txoni xamarrak atera zaizkigu eta Elgoibarren berriz:
>> https://www.youtube.com/watch?v=kNbgCUsG-A8
>>
>> https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/bideoak/osoa/7165447/bideoa-elgoibarko-udaltzainen-kalejira/
>>
>> Nik ez daukat argi horiek izan behar diren udaltzainen egitekoak, baina
>> zalantzarik gabe, nahiago show kutreak polizia batzuren egunotako
>> matonismoa baino.
>> https://twitter.com/oaraolaza/status/1252198559841222657
>>
>> Bilboko San Francisco auzoan ertzainek jipoitu zituzten ama-semearen
>> irudiek asaldatu egiten naute eta horren ondoren ertzainak irudiak hartu
>> zituzten auzotarrei isunak jartzeak nazka eragiten dit.
>> https://www.youtube.com/watch?v=T2Itd99TtzI
>>
>> Poliziak laguntzeko egon behar du. Jendeari azaldu zer egin dezakeen eta
>> zer ez, balkoietako txibato enbidiosoen jokoan erori gabe, biolentziarik
>> gabe. Beti biolentziarik gabe. Norbait kalean badabil poliziak azaldu behar
>> dio ezin duela hori egin eta lagundu etxera, baina isunik, kolperik eta
>> atxiloketarik gabe, egoera honetan kalera ateratzea erabakitzen dutenekin
>> enpatizatuz, denok ez gaudelako ez fisikoki, ez sozialki, ez mentalki
>> baldintza berdinetan konfinamendu bati aurre egiteko, eta oso afektatuta
>> egon daitekeen jendeak maiz ezin duelako ongi arrazoitu. Eta ordezkari
>> politikoek ez lituzkete poliziakeriak eta isunen eta zigorren kulturak ez
>> babestu eta ez sustatu beharko.
>>
>> oier.
>>
>>
>> On Tue, Apr 21, 2020 at 10:05 AM leire narbaiza arizmendi <
>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>
>>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
>>> naizela, beste modu baten esanda.
>>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
>>> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
>>> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
>>> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
>>> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
>>> leire, kejaka
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>>> api. 20, al. (23:08)):
>>>
 Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
 aurrian.
 Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
 show kutre bat.
 Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
 bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
 bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
 eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?

 Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
 lugar» de los agentes de #Eibar."
 https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true

 Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
 Ane

 El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza  escribió:

> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren
> lehenengo zatia ere Eibarkoa ote da?
>
> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>
> Gari
>
> Ane Urkiola  igorleak hau idatzi zuen (2020
> api. 20a, al. 20:36):
>
>> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>>
>> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki
>> Gardenak edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta 
>> erromerixetako
>> musikiaz gain, zeozer lasaiagua.
>> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>>
>> Ane
>>
>> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
>> 

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Gari Araolaza
Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut kexa/iradokizun
edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso ohituta gaude
despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden zerbait ikustean barran
zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina
bezalako taldeetan gaizki esaka ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena,
ez bada Diario Vascon edo Correon agertzen behintzat.

Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen indiferentzia eta
ulergarria da batzuetan prozesu administratiboetan ez sinistea, baina nik
uste dut esfortzu bat egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta
prozesuei balioa emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute beraien
ekintzen errendimendua.

Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak seguru
nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta zigor publiko
gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.

Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu jakina
zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta bere eraginez
bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat erditze, amesgaizto
bihurtu zirela, batez ere pertsona honen enpatia eta samurtasun falta
ageriko eskandalosoagatik. Nire inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta
jendea beldurtuta joaten zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen
guardian. Ba... ez omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera
ezaguna zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen ezer
egin ez zegoelako kexa formalik.

Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso egin nahi
izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain justu ahalbidetzen
zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia traumatiko horretatik pasatzea.

Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez zaizkit batere
egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi nituen bideoak, baina susmoa
daukat auzi honekin Eibarko Udaltzaingoan geneukan berritzaile ausartenari
bizitza guztirako berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula, honelako
zentsura sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur nago beste
eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta izango zela,
baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori ere bada galera,
iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez bideratzearen emaitza. Eta sare
sozialetan izan beharrean formularioz kexatu izan bagina agian pertsona
honek ez zuen halako makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.

Gari


Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2020 api. 21, ar. (10:05)):

> Teleberrixan be agertu zan atzo!
> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
> naizela, beste modu baten esanda.
> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
> leire, kejaka
>
>
> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
> api. 20, al. (23:08)):
>
>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>> aurrian.
>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>> show kutre bat.
>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>
>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>
>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>> Ane
>>
>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza  escribió:
>>
>>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren lehenengo
>>> zatia ere Eibarkoa ote da?
>>>
>>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>>
>>> Gari
>>>
>>> Ane Urkiola  igorleak hau idatzi zuen (2020 api.
>>> 20a, al. 20:36):
>>>
 Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.

 BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki Gardenak
 edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta erromerixetako musikiaz
 gain, zeozer lasaiagua.
 (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)

 Ane

 El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
 eastigarr...@codesyntax.com> es

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread leire narbaiza arizmendi
Guztiz konforme, Oier!
Baiña jentia alaitzia bada, espektakulua emotia, nahixagoko neuke Kezkako 4
dantzarik, maskarilla eta osasun neurri guztiekin, kalerik kale
dantzalditxuak egittia. Seguru prest egogo ziñaziela!
Zuen moduan Eibarko beste edozein talde. Askoz gustorago!
Ez da ironia!
leire, dantzazalia

Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020 api.
21, ar. (11:58)):

> Argi geratu da udaltzainen kontratazioan hobetsi diren perfil
> musikal-koreografikoak oso desberdinak direla Eibarren eta Elgoibarren.
> Eibarren txoni xamarrak atera zaizkigu eta Elgoibarren berriz:
> https://www.youtube.com/watch?v=kNbgCUsG-A8
>
> https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/bideoak/osoa/7165447/bideoa-elgoibarko-udaltzainen-kalejira/
>
> Nik ez daukat argi horiek izan behar diren udaltzainen egitekoak, baina
> zalantzarik gabe, nahiago show kutreak polizia batzuren egunotako
> matonismoa baino.
> https://twitter.com/oaraolaza/status/1252198559841222657
>
> Bilboko San Francisco auzoan ertzainek jipoitu zituzten ama-semearen
> irudiek asaldatu egiten naute eta horren ondoren ertzainak irudiak hartu
> zituzten auzotarrei isunak jartzeak nazka eragiten dit.
> https://www.youtube.com/watch?v=T2Itd99TtzI
>
> Poliziak laguntzeko egon behar du. Jendeari azaldu zer egin dezakeen eta
> zer ez, balkoietako txibato enbidiosoen jokoan erori gabe, biolentziarik
> gabe. Beti biolentziarik gabe. Norbait kalean badabil poliziak azaldu behar
> dio ezin duela hori egin eta lagundu etxera, baina isunik, kolperik eta
> atxiloketarik gabe, egoera honetan kalera ateratzea erabakitzen dutenekin
> enpatizatuz, denok ez gaudelako ez fisikoki, ez sozialki, ez mentalki
> baldintza berdinetan konfinamendu bati aurre egiteko, eta oso afektatuta
> egon daitekeen jendeak maiz ezin duelako ongi arrazoitu. Eta ordezkari
> politikoek ez lituzkete poliziakeriak eta isunen eta zigorren kulturak ez
> babestu eta ez sustatu beharko.
>
> oier.
>
>
> On Tue, Apr 21, 2020 at 10:05 AM leire narbaiza arizmendi <
> txarg...@gmail.com> wrote:
>
>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
>> naizela, beste modu baten esanda.
>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
>> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
>> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
>> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
>> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
>> leire, kejaka
>>
>>
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> api. 20, al. (23:08)):
>>
>>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>>> aurrian.
>>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>>> show kutre bat.
>>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>>
>>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>>
>>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>>> Ane
>>>
>>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza  escribió:
>>>
 Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren lehenengo
 zatia ere Eibarkoa ote da?

 https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/

 Gari

 Ane Urkiola  igorleak hau idatzi zuen (2020 api.
 20a, al. 20:36):

> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>
> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki Gardenak
> edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta erromerixetako 
> musikiaz
> gain, zeozer lasaiagua.
> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>
> Ane
>
> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
> eastigarr...@codesyntax.com> escribió:
>
>> Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
>> gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
>> eneko
>>
>> On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
>> txarg...@gmail.com> wrote:
>>
>>> Aupa!
>>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto
>>> ofizialetan pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun
>>> horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña 
>>> egunetan
>>> zer ez da, ba, rarua!).
>>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanat

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread Oier Araolaza
Argi geratu da udaltzainen kontratazioan hobetsi diren perfil
musikal-koreografikoak oso desberdinak direla Eibarren eta Elgoibarren.
Eibarren txoni xamarrak atera zaizkigu eta Elgoibarren berriz:
https://www.youtube.com/watch?v=kNbgCUsG-A8
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/bideoak/osoa/7165447/bideoa-elgoibarko-udaltzainen-kalejira/

Nik ez daukat argi horiek izan behar diren udaltzainen egitekoak, baina
zalantzarik gabe, nahiago show kutreak polizia batzuren egunotako
matonismoa baino.
https://twitter.com/oaraolaza/status/1252198559841222657

Bilboko San Francisco auzoan ertzainek jipoitu zituzten ama-semearen
irudiek asaldatu egiten naute eta horren ondoren ertzainak irudiak hartu
zituzten auzotarrei isunak jartzeak nazka eragiten dit.
https://www.youtube.com/watch?v=T2Itd99TtzI

Poliziak laguntzeko egon behar du. Jendeari azaldu zer egin dezakeen eta
zer ez, balkoietako txibato enbidiosoen jokoan erori gabe, biolentziarik
gabe. Beti biolentziarik gabe. Norbait kalean badabil poliziak azaldu behar
dio ezin duela hori egin eta lagundu etxera, baina isunik, kolperik eta
atxiloketarik gabe, egoera honetan kalera ateratzea erabakitzen dutenekin
enpatizatuz, denok ez gaudelako ez fisikoki, ez sozialki, ez mentalki
baldintza berdinetan konfinamendu bati aurre egiteko, eta oso afektatuta
egon daitekeen jendeak maiz ezin duelako ongi arrazoitu. Eta ordezkari
politikoek ez lituzkete poliziakeriak eta isunen eta zigorren kulturak ez
babestu eta ez sustatu beharko.

oier.


On Tue, Apr 21, 2020 at 10:05 AM leire narbaiza arizmendi <
txarg...@gmail.com> wrote:

> Teleberrixan be agertu zan atzo!
> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
> naizela, beste modu baten esanda.
> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
> dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
> izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
> grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
> leire, kejaka
>
>
> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
> api. 20, al. (23:08)):
>
>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>> aurrian.
>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>> show kutre bat.
>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>
>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>
>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>> Ane
>>
>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza  escribió:
>>
>>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren lehenengo
>>> zatia ere Eibarkoa ote da?
>>>
>>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>>
>>> Gari
>>>
>>> Ane Urkiola  igorleak hau idatzi zuen (2020 api.
>>> 20a, al. 20:36):
>>>
 Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.

 BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki Gardenak
 edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta erromerixetako musikiaz
 gain, zeozer lasaiagua.
 (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)

 Ane

 El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
 eastigarr...@codesyntax.com> escribió:

> Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
> gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
> eneko
>
> On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
> txarg...@gmail.com> wrote:
>
>> Aupa!
>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto
>> ofizialetan pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun
>> horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña egunetan
>> zer ez da, ba, rarua!).
>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia
>> ikusten. Entzun bai.
>> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
>> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik
>> pasatzerakuan.
>> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat
>> gaztelaniaz jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete 
>> ziran,
>> bistako aldaketia begittandu jatalako.
>> Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
>> ikusitta, eurak dira, seguru.
>> Oi

Re: [eibar] Munizipalen espektakulua

2020-04-21 Thread leire narbaiza arizmendi
Teleberrixan be agertu zan atzo!
Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
naizela, beste modu baten esanda.
Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako ez.
EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto azalduko
dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin publikua
izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da
grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
leire, kejaka


Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 api.
20, al. (23:08)):

> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
> aurrian.
> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako show
> kutre bat.
> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>
> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de lugar»
> de los agentes de #Eibar."
> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>
> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
> Ane
>
> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza  escribió:
>
>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren lehenengo
>> zatia ere Eibarkoa ote da?
>>
>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>
>> Gari
>>
>> Ane Urkiola  igorleak hau idatzi zuen (2020 api.
>> 20a, al. 20:36):
>>
>>> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>>>
>>> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki Gardenak
>>> edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta erromerixetako musikiaz
>>> gain, zeozer lasaiagua.
>>> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>>>
>>> Ane
>>>
>>> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
>>> eastigarr...@codesyntax.com> escribió:
>>>
 Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
 gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
 eneko

 On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
 txarg...@gmail.com> wrote:

> Aupa!
> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto ofizialetan
> pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun
> horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña egunetan
> zer ez da, ba, rarua!).
> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia
> ikusten. Entzun bai.
> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik
> pasatzerakuan.
> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat
> gaztelaniaz jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete ziran,
> bistako aldaketia begittandu jatalako.
> Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
> ikusitta, eurak dira, seguru.
> Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz? Itzela
> iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak jasotzeko? Ze
> alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
> Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai. Zer
> dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze helburu
> dakan honek guztionek!
> Bestiok zer diñozue?
> leire, harrittuta
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


 --
 Eneko Astigarraga
 *CodeSyntax* 
 Azitaingo Industrialdea 3 K
 E-20600-EIBAR
 Tel: +34 943 82 17 80

 [image: twitter]   [image: linkedin]
  [image: facebook]
  [image:
 http://www.prospectiva.eu] 









 
 Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

>>>
>>> 
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner@postaria.combai
>>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com