Re: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Gari Araolaza
Amatino(e)k dio:
Oharra: Blog hau 17 pantailan eta 1024x768 erresoluzioz editatua da. 
Baldintza horietan beharko luke egokien agertu.

Arrateko Amaren guruei galdera: Oharrak zentzurik ba al du (euskaraz 
idatzita egoteaz aparte)? Ala txorakeria hutsa?
 

Ez da gomendatzen. Ongi dago atxaki modura, baina Debako parkinean 
aparkaleku hauek Open Corsa batek aparkatzeko tamainakoak egin ditugu 
testudun kartela jartzea bezalakoa da. Webguneak, errepideak eta 
aparkalekuak bezala, bezero posible guztientzat egin beharko lirateke. 
Arazo handiren bat badago, (tunel txikia edo espazio gutxi edo...) ba, 
orduan abisua eman, baina bestela ezer ere ez.

Atzo ibili zan Maite zure blogari begira eta atera zitzaion aholku bat 
edo beste altuan pentsatuz, baina posta zerrendan apenas idazten duenez, 
bere blogaren zai egon beharko duzu, ea aholkurik ematen duen.

Gari
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Maite Rementeria
Nere iritzia. Ez dakit txorakeria den edo ez baina irakurle gehienak ez 
dakite erresoluzio edo pantailen tamainei buruz. Zuk esfortsu bat egin dozu 
ez zitzaizkizulako gauzak nahi zenituen bezala ateratzen baina irakurle 
gehienentzat txinoa da.

Nik, argazkiak, puntu eta aparte artian sartuko nituzke. Testua, puntu eta 
aparte, argazkia eta puntu eta aparte. Horrela  batzutan hain zatar 
geratzen zaizkizun testu estu estu horiek ekidingo dituzu.

maite
At 22:17 2004/09/06, you wrote:
Content-Language: es
Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
Content-Disposition: inline
Pantalla eta erresoluzioen araberako emaitzek arduratzen nautenez
(abuztu guztian aritu naiz lanean), honako ohar hau jarri dut nere
Blogeko Aurkezpenaren amaieran:
Oharra: Blog hau 17 pantailan eta 1024x768 erresoluzioz editatua da.
Baldintza horietan beharko luke egokien agertu.
Arrateko Amaren guruei galdera: Oharrak zentzurik ba al du (euskaraz
idatzita egoteaz aparte)? Ala txorakeria hutsa?
Amatiño
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Maite Rementeria
CodeSyntax
[EMAIL PROTECTED]
Azitaingo Industrialdea
E-20600-EIBAR
Tel: 943 82 17 80 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Amatiño
Bapo.
Amatiño 

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza
Enviado el: martes, 07 de septiembre de 2004 8:36
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Aurkezpenaren oharra

Amatino(e)k dio:

Oharra: Blog hau 17 pantailan eta 1024x768 erresoluzioz editatua da. 
Baldintza horietan beharko luke egokien agertu.

Arrateko Amaren guruei galdera: Oharrak zentzurik ba al du (euskaraz 
idatzita egoteaz aparte)? Ala txorakeria hutsa?
  


Ez da gomendatzen. Ongi dago atxaki modura, baina Debako parkinean
aparkaleku hauek Open Corsa batek aparkatzeko tamainakoak egin ditugu 
testudun kartela jartzea bezalakoa da. Webguneak, errepideak eta
aparkalekuak bezala, bezero posible guztientzat egin beharko lirateke. 
Arazo handiren bat badago, (tunel txikia edo espazio gutxi edo...) ba,
orduan abisua eman, baina bestela ezer ere ez.

Atzo ibili zan Maite zure blogari begira eta atera zitzaion aholku bat edo
beste altuan pentsatuz, baina posta zerrendan apenas idazten duenez, bere
blogaren zai egon beharko duzu, ea aholkurik ematen duen.

Gari

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Amatiño
Maitek:

Nik, argazkiak, puntu eta aparte artian sartuko nituzke. Testua, puntu eta
aparte, argazkia eta puntu eta aparte. Horrela  batzutan hain zatar
geratzen zaizkizun testu estu estu horiek ekidingo dituzu.

-- Eskerrik asko. Kontua da ni lege zaharreko egunkari-diagramazioan
hezitutakoa naizela eta...

   Horretan datza, hain zuzen, erresoluzioen kontrako nere burruka.
Argazkiak eta testuak parekatu nahi ditut, euren arteko proportzioa aurkitu,
hain zuzen ere testuok estu-estu geratu ez daitezen. Baina nik aldez
aurretik erabakitako proportzioak aldatu egiten dira erresoluzioen arabera
eta, zenbat eta pantalla txikiago edo erresoluzio gutxiago... Gero eta testu
estuago.

   Zerbait egingo dut baina ez dut uste zure puntu eta aparteko proposamen
horri erabat jaramon egingo dionik... Errazegia litzateke.

   Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Maite Rementeria
Amatiñok:
-- Eskerrik asko. Kontua da ni lege zaharreko egunkari-diagramazioan
hezitutakoa naizela eta...
Maitek:
Egunkarietako eskemak ez dute interneten balio. Mila eta bat aldiz 
errepikatu zidaten bai Garik eta bai Luistxok beraiekin lanean hasi nintzanian.
Kostatu jatan ikstia, ez pentsa, ni ere papeletik nator.

Zabalera finkoa ipini zure webguneari. 750 pixeletakoa esaterako. Etiamek 
horrela dauka. http://www.eibar.org/blogak/maite/ Eta zabalera horretan 
maketatu, testu eta irudiekin jokatuz, eta pantaila edozein dela ere, beti 
berdin eta ondo, ikusiko da. Luistxok ipinitako CSSetan zabalera gehienak 
likidoak dira baina sarean ikusten diren blog gehienak zabalera finkoa 
dutela esango nuke.

Neri pertsonalki ez zaizkit batere gustatzen zabalera likidoan ateratzen 
diren lerro luze luze horiek. Ez dira batere irakurterrezak.

Baina, zure bloga da eta nahi dezuna egin dezakezu. Halere zerbaitetan 
laguntza nahi izan ezkero. Here I am. (Bihar londresera noa 5 egunetarako 
eta nere ingelesari refresh bat egiten ari naiz).

Zerrendako beste boglista batzuei ere agindu dizkiet disienu erretoke 
batzuk eta zuri ere lagunduko dizut aldaketaren bat egin nahi izango 
bazenu. Zuk esan.

maite


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Amatiño

Maitek:

Egunkarietako eskemak ez dute interneten balio. Mila eta bat aldiz
errepikatu zidaten bai Garik eta bai Luistxok beraiekin lanean hasi
nintzanian.
Kostatu jatan ikstia, ez pentsa, ni ere papeletik nator.
-- Printzipio bezala ulertzen eta onartzen dut. Gero, praktika, beste kontu
bat da.

Zabalera finkoa ipini zure webguneari. 750 pixeletakoa esaterako. Etiamek
horrela dauka. http://www.eibar.org/blogak/maite/ Eta zabalera horretan
maketatu, testu eta irudiekin jokatuz, eta pantaila edozein dela ere, beti
berdin eta ondo, ikusiko da. Luistxok ipinitako CSSetan zabalera gehienak
likidoak dira baina sarean ikusten diren blog gehienak zabalera finkoa
dutela esango nuke.
-- Harrigarri irudituko zaigu baina ez dut ulertzen zertaz ari zaren (sarri
gertatzen zait). Ez nenkien zabalera finko eta likidorik zegoenik, are
gutxiago nik erabaki nezakeenik. Eta, zer esanik ez, nola arraio egin
dezakedan. 

Halere zerbaitetan laguntza nahi izan ezkero. Here I am. (Bihar londresera
noa 5 egunetarako eta nere ingelesari refresh bat egiten ari naiz).
-- Ba bueltan diseinuari ekin nahi nioke. CSS (espioitza taldea ematen du)
ezkutu horretan murgildu nahi nuke.

Aldez aurretik eskerrik asko.

Amatiño

Oharra: Portzierto, zuk ba al dakizu zeragatik batzuetan **beltza** eta
*etzana* ordenek agintzen duten eta beste batzuetan ez? Before London maybe?





___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Mikel Larreategi
On Tue, 7 Sep 2004 13:54:49 +0200, Amatiño [EMAIL PROTECTED] wrote:
 
 Oharra: Portzierto, zuk ba al dakizu zeragatik batzuetan **beltza** eta
 *etzana* ordenek agintzen duten eta beste batzuetan ez? Before London maybe?
 

Moblog bidez mezuak bidaltzen badituzu, testu egituratuaren aginduek
ez dute funtzionatzen. Hori probatuta daukat neri ere gertatu
zitzaidalako.

-- 
Mikel Larreategi
http://www.eibar.org/blogak/erral
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Amatiño
Nik moblogez bidaltzen dudan bakarra argazkia da, sekula ez testurik.
Dena dela, bistan da, oinarrizko testuan datzala arazoa. Testu batzuk
onartzen dituzte ordenak eta beste batzuk ez.

Hau da arazoa. Baina... Soluzioa?

Amatiño 

---

On Tue, 7 Sep 2004 13:54:49 +0200, Amatiño [EMAIL PROTECTED] wrote:
 
 Oharra: Portzierto, zuk ba al dakizu zeragatik batzuetan **beltza** 
 eta
 *etzana* ordenek agintzen duten eta beste batzuetan ez? Before London
maybe?
 

Moblog bidez mezuak bidaltzen badituzu, testu egituratuaren aginduek ez dute
funtzionatzen. Hori probatuta daukat neri ere gertatu zitzaidalako.

--
Mikel Larreategi
http://www.eibar.org/blogak/erral

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Aurkezpenaren oharra

2004-09-07 Thread Asier Sarasua

Nik moblogez bidaltzen dudan bakarra argazkia da, sekula ez testurik.
Dena dela, bistan da, oinarrizko testuan datzala arazoa. Testu batzuk
onartzen dituzte ordenak eta beste batzuk ez.

adibiderik? hamen bai, hamen ez, hamen holan...
asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]