Re: [eibar] Harpidedun berria, Aitor Ortiz de Pinedo

2018-10-30 Thread leire narbaiza arizmendi
Aupa, Aitor, ondo etorri!
Oier, armiarman be badago Berebilez pdf jaisteko moduan.
https://klasikoak.armiarma.eus/pdf/EtxepareJBideBeribilez.pdf
Egixa da klasikuak iñoiz baiño eskuragarrixago dagozela.
Nik Jean Etxepareren "Buruxkak" irakorri neban, zuek fakultadian irakorri
ostian :-)

leire n


Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2018 urr.
30, ar. (08:10)):

>
> Ongi etorri Aitor.
> Zure tesiari buruz jakin eta berehala jakinmina izan dut ea Jean Etxeparen
> Beribilez liburua sarean aurki ote daitekeen digitalizatuta, eta bai, hori
> ere bai:
> http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/handle/10771/10227
>
> Neu ere horrelako lanetan nabil azken urteotan, eta harrituta nago hasi
> nintzenetik orain arte (4-5 urte) nola aldatu diren gauzak euskal liburu
> eta aldizkari zaharren digitalizazio eta sareratzeari dagokionez. Orain
> bertan asko, benetan asko da sarean digitalizatuta eta erraz aurkitzeko
> moduan dagoen euskal produkzioa. Euskal testuen gordailua (
> http://www.vc.ehu.es/gordailua/) eta Klasikoen gordailua (
> https://klasikoak.armiarma.eus/kgriburuz.htm), aitzindarien ondotik,
> memoria digital vasca etorri zen (orain bertan ez dabil, baina pasa den
> asterarte bazebilen http://www.memoriadigitalvasca.es/), liburutegi handi
> batzuk beren katalogetan gero eta lan gehiago digitalizatuta eskaintzen
> joan dira, hala nola, Koldo Mitxelena (http://www.kmliburutegia.net/),
> Bizkaiko Foru Liburutegia (
> http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_codigo=2542), zer
> esanik ez Frantziako Gallica (https://gallica.bnf.fr/accueil/?mode=desktop) 
> edo
> Espainiako Biblioteca Nacionalak (http://www.bne.es/es/Inicio/index.html)
> ere hainbat eta hainbat funts sarean eskaintzen dituztela, eta euskal
> liburuklik (http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/) bera, iristen
> azkenetakoa izan bada ere funts itzelak dituena. Atari gehienetan
> hemeroteka atalak itzelak dira aldizkari espezializatu zein prentsaren
> milaka zenbaki aztertu daitezkeen, eta gero badira, dokumentazio zentro,
> artxibo eta musoean hamaika funts espezializatu, gero eta gehiago digitalki
> sarean arakatu daitezkeenak...
>
> Guzti honen gure zerrendakide izan zen Imanoltxu Trebiño liburuzaina
> ekartzen dit gogora, eta Joan Albret mintegia ere bai, eibar.org-en pegoran
> bloga daukana. https://eibar.org/blogak/joana-albret  Eta horrek Euskal
> LIburutegi Nazionalaren egitasmoa egingarriagoa egiten duela iruditzen
> zait, eta euskal ikasketak asko errazten dituela, edozein tokitatik,
> edonork eta edozein ordutan konsultatu, irakurri, aztertu eta ikertu
> baitaitezke hainbat eta hainbat lan.
>
> Esandakoa Aitor, ongi etorri zerrendara eta tesia dagokion repositorioan
> sareratzen denean jakinaraziko diguzu.
>
> oier.
>
>
>
> On Tue, Oct 30, 2018 at 6:38 AM Aitor Ortiz de Pinedo <
> aortizpin...@gmail.com> wrote:
>
>> Eskerrik asko ongietorriagatik.
>> Tesia maitu berria dut, Jean Etxepareren Beribilezi buruz, eta langintza
>> horretan eta inguruko zeretan zuen atariak ekarpen baliosak dituela
>> ikusita, ausartu egin naiz sarrera eskatzera. Bai, sariaren ondorioz, baima
>> Volgakoena aspalditik ezagutzen nuen. Etenda dago, esta? Pena. Baina ardo
>> berriak onduko ditu aihen zarrak, edo, behinik behin, hori esperantza,
>> zeinetik ere bizi baikara. Arrateko Amak edo bestelako zerbaitek argitasuna
>> komunikatu dizue eta ea bide horretan barrena jarraitzen duzue. Ziur aski,
>> lan egitearen kontua izango dugu, berriz ere. Esker mila, eta izan untsa!
>> Ez adiorik.
>>
>> Hau idatzi du Luistxo Fernandez (luis...@eibar.org) erabiltzaileak (2018
>> urr. 29, al. (10:00)):
>>
>>> Astebutuko exito mediatiko-historikoaren ondorioz, aspaldiko partez
>>> harpidedun berri bat zerrendan.
>>>
>>> Aurkezpen hau bidali du:
>>>
>>> Izena Aitor Abizena Ortiz de Pinedo E-posta aortizpin...@gmail.com
>>> Aurkezpena Bilboko euskara-irakaslea eta literatura-ikertzailea
>>>
>>> Ez da oso prolijoa esplikazioetan, baina tira, aurrera. Ongi etorri
>>> Aitor, kontatu pixkat gehiago zuri buruz eta hartu parte zerrendako
>>> mezu-trukean.
>>>
>>> Honela parte hartzen da: eibartarrak@postaria.com helbidera idatzita,
>>> edo zerrendako gainerako mezuei reply-erantzun eginda.
>>>
>>> Ongi etorri, Arrateko Amaren izenean
>>> ___
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> --
>
> 
> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>
> ___
> Harpidetza eteteko,

Re: [eibar] Harpidedun berria, Aitor Ortiz de Pinedo

2018-10-30 Thread Oier Araolaza
Ongi etorri Aitor.
Zure tesiari buruz jakin eta berehala jakinmina izan dut ea Jean Etxeparen
Beribilez liburua sarean aurki ote daitekeen digitalizatuta, eta bai, hori
ere bai:
http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/handle/10771/10227

Neu ere horrelako lanetan nabil azken urteotan, eta harrituta nago hasi
nintzenetik orain arte (4-5 urte) nola aldatu diren gauzak euskal liburu
eta aldizkari zaharren digitalizazio eta sareratzeari dagokionez. Orain
bertan asko, benetan asko da sarean digitalizatuta eta erraz aurkitzeko
moduan dagoen euskal produkzioa. Euskal testuen gordailua (
http://www.vc.ehu.es/gordailua/) eta Klasikoen gordailua (
https://klasikoak.armiarma.eus/kgriburuz.htm), aitzindarien ondotik,
memoria digital vasca etorri zen (orain bertan ez dabil, baina pasa den
asterarte bazebilen http://www.memoriadigitalvasca.es/), liburutegi handi
batzuk beren katalogetan gero eta lan gehiago digitalizatuta eskaintzen
joan dira, hala nola, Koldo Mitxelena (http://www.kmliburutegia.net/),
Bizkaiko Foru Liburutegia (
http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_codigo=2542), zer
esanik ez Frantziako Gallica (https://gallica.bnf.fr/accueil/?mode=desktop) edo
Espainiako Biblioteca Nacionalak (http://www.bne.es/es/Inicio/index.html)
ere hainbat eta hainbat funts sarean eskaintzen dituztela, eta euskal
liburuklik (http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/) bera, iristen
azkenetakoa izan bada ere funts itzelak dituena. Atari gehienetan
hemeroteka atalak itzelak dira aldizkari espezializatu zein prentsaren
milaka zenbaki aztertu daitezkeen, eta gero badira, dokumentazio zentro,
artxibo eta musoean hamaika funts espezializatu, gero eta gehiago digitalki
sarean arakatu daitezkeenak...

Guzti honen gure zerrendakide izan zen Imanoltxu Trebiño liburuzaina
ekartzen dit gogora, eta Joan Albret mintegia ere bai, eibar.org-en pegoran
bloga daukana. https://eibar.org/blogak/joana-albret  Eta horrek Euskal
LIburutegi Nazionalaren egitasmoa egingarriagoa egiten duela iruditzen
zait, eta euskal ikasketak asko errazten dituela, edozein tokitatik,
edonork eta edozein ordutan konsultatu, irakurri, aztertu eta ikertu
baitaitezke hainbat eta hainbat lan.

Esandakoa Aitor, ongi etorri zerrendara eta tesia dagokion repositorioan
sareratzen denean jakinaraziko diguzu.

oier.



On Tue, Oct 30, 2018 at 6:38 AM Aitor Ortiz de Pinedo <
aortizpin...@gmail.com> wrote:

> Eskerrik asko ongietorriagatik.
> Tesia maitu berria dut, Jean Etxepareren Beribilezi buruz, eta langintza
> horretan eta inguruko zeretan zuen atariak ekarpen baliosak dituela
> ikusita, ausartu egin naiz sarrera eskatzera. Bai, sariaren ondorioz, baima
> Volgakoena aspalditik ezagutzen nuen. Etenda dago, esta? Pena. Baina ardo
> berriak onduko ditu aihen zarrak, edo, behinik behin, hori esperantza,
> zeinetik ere bizi baikara. Arrateko Amak edo bestelako zerbaitek argitasuna
> komunikatu dizue eta ea bide horretan barrena jarraitzen duzue. Ziur aski,
> lan egitearen kontua izango dugu, berriz ere. Esker mila, eta izan untsa!
> Ez adiorik.
>
> Hau idatzi du Luistxo Fernandez (luis...@eibar.org) erabiltzaileak (2018
> urr. 29, al. (10:00)):
>
>> Astebutuko exito mediatiko-historikoaren ondorioz, aspaldiko partez
>> harpidedun berri bat zerrendan.
>>
>> Aurkezpen hau bidali du:
>>
>> Izena Aitor Abizena Ortiz de Pinedo E-posta aortizpin...@gmail.com
>> Aurkezpena Bilboko euskara-irakaslea eta literatura-ikertzailea
>>
>> Ez da oso prolijoa esplikazioetan, baina tira, aurrera. Ongi etorri
>> Aitor, kontatu pixkat gehiago zuri buruz eta hartu parte zerrendako
>> mezu-trukean.
>>
>> Honela parte hartzen da: eibartarrak@postaria.com helbidera idatzita,
>> edo zerrendako gainerako mezuei reply-erantzun eginda.
>>
>> Ongi etorri, Arrateko Amaren izenean
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>


-- 


Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Harpidedun berria, Aitor Ortiz de Pinedo

2018-10-29 Thread Aitor Ortiz de Pinedo
Eskerrik asko ongietorriagatik.
Tesia maitu berria dut, Jean Etxepareren Beribilezi buruz, eta langintza
horretan eta inguruko zeretan zuen atariak ekarpen baliosak dituela
ikusita, ausartu egin naiz sarrera eskatzera. Bai, sariaren ondorioz, baima
Volgakoena aspalditik ezagutzen nuen. Etenda dago, esta? Pena. Baina ardo
berriak onduko ditu aihen zarrak, edo, behinik behin, hori esperantza,
zeinetik ere bizi baikara. Arrateko Amak edo bestelako zerbaitek argitasuna
komunikatu dizue eta ea bide horretan barrena jarraitzen duzue. Ziur aski,
lan egitearen kontua izango dugu, berriz ere. Esker mila, eta izan untsa!
Ez adiorik.

Hau idatzi du Luistxo Fernandez (luis...@eibar.org) erabiltzaileak (2018
urr. 29, al. (10:00)):

> Astebutuko exito mediatiko-historikoaren ondorioz, aspaldiko partez
> harpidedun berri bat zerrendan.
>
> Aurkezpen hau bidali du:
>
> Izena Aitor Abizena Ortiz de Pinedo E-posta aortizpin...@gmail.com
> Aurkezpena Bilboko euskara-irakaslea eta literatura-ikertzailea
>
> Ez da oso prolijoa esplikazioetan, baina tira, aurrera. Ongi etorri Aitor,
> kontatu pixkat gehiago zuri buruz eta hartu parte zerrendako mezu-trukean.
>
> Honela parte hartzen da: eibartarrak@postaria.com helbidera idatzita, edo
> zerrendako gainerako mezuei reply-erantzun eginda.
>
> Ongi etorri, Arrateko Amaren izenean
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.