Nere ustez, wikipedia goitik behera erratua dago. Eta zu... harritu egiten zara? Wikipediak ditu bere abantailak baina ez da "rigore" enziklopedikoaren adibiderik onena. Dena dela, wikipediari esker, oso erraz jarri didazu: 1. Wikipediak esan ala ez esan, Guggenheim ez zuten Eusko Jaurlaritzaren sailek ordaindu Euskadi XXI planak baino. Eta bestela, apostua, afaria danontzat Bomban. 2. Wikipediak esan ala ez esan, Guggenheim ez zuen Eusko Jaurlaritzak (Euskadi XXI planaren bitartez) "exclusivamente" ordaindu, Bizkaiko Diputazioarekin erdibana baizik. Eta bestela, apostua, afaria danontzat Bomban. 3. Wikipediak esan ala ez esan, Kultura Sailak ezin izango zuen --nahita ere-- sekula Guggenheim ordaindu, Saila itxi egin behar izango zuelako hainbat urtetan eta EITB emetatu. 4. Wikipediak esan ala ez esan, industria sektorea pittin bat ezagutzen duen edonork badaki Industria Sailari horrelakorik planteatzea ere ez duela ez buru eta ez hanka eta, gainera, esango nuke, inork ez duela sekula horrelakorik planteatu. 5. Nik ez dakit zer dioten zehatz-mehatz Anduk eta Paranpanek baina, funtsean, wikipediaren azaltzen duen tesian baldin badaude, sentitzen dut baina oker daude. Hala ere, ulertzen ez baduzu, tesiak egin aurretik egin itzazu aurretik galdera zuzenak eta banan-banan erantzuten ahaleginduko naiz. Amatiño
________________________________
De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Oier Araolaza
Enviado el: jue 25/10/2007 14:45
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Guggenheim gurea
Amatiñok:
Nere uste apalez Andu oker dabil. Bai oro har eta bai xehetasunez.
Beraz, Andu oker dabil, Hasier Etxeberria ere bai, eta... ondorioz wikipedia
ere bai. Begira zer dioen gurejaimeari buruz:
"El museo, sobre todo durante su construcción, recibió numerosas críticas desde
diferentes sectores de la cultura vasca
<http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Cultura_vasca&action=edit> ya que
los fondos para construirlo salieron exclusivamente de los presupuestos del
Departamento de Cultura <http://es.wikipedia.org/wiki/Cultura> del Gobierno
Vasco <http://es.wikipedia.org/wiki/Gobierno_Vasco> , mientras que muchos
reclamaban que salieran de otras áreas como Industria, ya que consideraban que,
sobre todo, era una inversión de corte empresarial más que cultural; y que
dejaba a la cultura vasca
<http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Cultura_vasca&action=edit>
desprovista de fondos durante esos años."
Nik ez dakit zenbat diru atera zen kultura sailetik (edo zenbat murriztu
zitzaion aurrekontua kultura sailari nahiago baduzu) baina orain arte ez nion
inori hori ukatzen entzun. Jaurlaritzaren ingurutik erabakia defendatu izan da
proiektuaren interesa dela eta. Adibidez, Joseba Arregiren hitz batzuk jaso
nituen aurreko mezu batean, eta erabakia justifikatzen zuen, ez zuen murrizketa
izan zenik ukatzen. Murrizketa hori gertatu zenik ukatzea ez diot inori
irakurri.
Zer esan nahi duzun ulertu ezinda geratu naiz, eta galderak erantzunik gabe
geratu zaizkit eta buruan bueltaka ditut. Kultura Sailaren aurrekontuei ez
zieten eragin museoa egiteko lanek? Kultura Sailaren ordurarteko atalen
aurrekontuetan murrizketa izugarriak izan zirela dioten guztiak gezurretan ari
dira? "
oier.
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
