Ea, Oier, zorroztasun apurtxo bat, zuk nahi duzunean badakizu zorrotzagoa
izaten eta.
 
1. 1992ko aurrekontuak 1991ekoak baino 900 milioi (pta) gehiago izan zituen
eta 1990koak baino ia 3.000 milioi gehiago. Beraz, murrizketa bai (?)
baina... eta, txarrenean, ezin esan behintzat "murrizketa izugarriak" izan
zirenik.
2. 1992ko aurrekontuetan Guggenheimek 659 milioi zituen eta Expo' 92 1.010
milioi. Ez dut inon irakurri Expok euskal kulturaren galera erakarri zuenik.
3. Zalloren  lanak ez du Guggenheim egitasmoa kritikatzen,
aurrekontu-irizpide aldaketa (bere ustez) baizik. Beraz, ez Zalloz baliatu
Guggenheimen kontrako mamuak astintzeko.
4. Laburpen gisa, eta "Gastuaren egitura funtzioaren arabera", Zallok lau
kontsiderazio egiten ditu azkenean. Guggenheim proiektua behin baino ez da
aipatzen: "Museoen epigrafea Guggengheim proiektuak ordezkatzen du". Esan
nahi duena zera da, 1990ean museoek 673 milioi eraman zuten bitartean,
1992an guztira 928 milioi, zeinetatik Guggenheimek 659 eraman zituen.
5. Beraz, Zalloren datuen arabera, museoek arrazoiren bat izan zezaketen
kejatzeko Guggenheimek parterik gehiena eraman zuelako, baina ez beste
inork.
 
Eta, orain zer? 
 
Amatiño
 
Oharra: Nahiz eta Zalloren lanak frogatu Guggenheimen kasuan ez nengoela ni
oker, nik Zalloren balantzeari egingo niokeen kritikarik nabarmenena zera
da: Zallok hitzegiten du Euskal Erkidegoaren kultura-aurrekontu guztia Eusko
Jaurlaritzaren Kultura Sailak kudeatuko balu bezala. Ez du aipatu ere egiten
---baina gogoan hartu beharrekoa da, museo-arloan esate baterako-- hiru
Diputazioen aurrekontua Kultura Sailarena baino handiagoa dela. Esate
baterako Arabako Arkeologia Museoa, oso-osoa, Diputazioarena da.
 
 

  _____  

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza
Enviado el: viernes, 26 de octubre de 2007 15:05
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Guggenheim gurea




Bai, noski, dena irakurri dut. Ramon Zallok Kultura Saileko aurrekontuetan
1992an izandako aldaketak bere osotasunean aztertzen ditu, eta bere ondorioa
da kultur politikan izandako aldaketaren ondorio direla murrizketak.
Aldaketa horien artean Kultur Kezkak egindako kritikari arrazoi ematen dio,
eta dirulaguntzen murrizketa 1.500 miloi pezetakoa izan zela ondorioztatzen
du. Eta atal berri batek, Guggenheimek izenekoak jasotakoaren berri ere
ematen digu, 659 milioi pezeta. Alegia, toki batzuetatik 1.500 miloi kendu
eta beste batean 659 agertzen dira. Diru-laguntzen murrizketa Kultura
Sailaren planteamendu aldaketa baten ondorio dela? Ados. Baina
murriztutakoaren ia erdia Guggenheimak eraman zuela ere bai. 

Orain itzul gaitezen abiapuntura. San Mames berria kostatuko denari buruz
inor ez dela kexatzen diozu arrazoiz. Baina San Mames kostako den dirutza
ordaintzeko kirol taldeei banatzen zaizkien diru-laguntzetatik 659 miloi
hartuko bagenitu? Diru-laguntzarik gabe geratu diren atleta, saskibaloi
jokalari eta hirugarren mailako futbol taldeei esan diezaiegun lasai
egoteko, besterik gabe kirol politikaren norabidean aldaketa bat egin
dugulako dela murrizketa. Egun gutxiren buruan legoke antolatuta "Kirol
Kezka". 

oier.



On 10/26/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: 

Oierrek:

>Ba hori horrela bada Kultura Sailak komunikazio arazo larri bat izan zuen
auzi honetan.
-- Bihar bada bai, baiña ni Kultura Sailetik irten nintzen 1982an. Hamar
urte lehenago.
 
>Ramon Zallok Jakin aldizkarian...

http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin92_73/Jakin92_73_063.pdf
 
Badakit 1992ko aurrekontuetan hainbat partidaren murrizketa izan zena, baina
ez zen izan Guggenheimengatik. Hain zuzen ere, Ramon Zallok berak frogatzen
du ez zela horregatik izan. Baina, nabarmena gero, zuk kontrakoa
defenditzeko erabiltzen duzu bere idazlana. Dena irakurri duzu? Ni gertu
nago Ramon Zalloren balantzea hemen miatzeko eta aztertzeko. Eta zu, Ramon
Zalloren lanaz baliatuz gauza al zara 1992ko aurrekontu-murrizketa
Guggenheimi leporatzeko? Ea, ahalegindu zaitez... Ezetz lortu¡
 
Amatiño
 
Oharra. Oierri botatzen diodan erronkak beste edonorentzat balio du.
Irakurri eta ea...

  _____  




_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to