Leirek: >Orduan, urte haietan zergaittik murriztu ziren kulturako diru laguntzak? -- Bingo Leire, hori don galderia¡ Jarraittuko jonagu gai honen inguruan.
>Botaik, nik bajakidaz zeintzuk diran nere gustuak, eta hórren gaiñian argumentu guztiak dakaraz. Uste juat iritzixetatik abixauta be egin geikixola kritikia Guggenheimeri. -- Burutapen soillak besterik ez. Hik bisittatutako museo-zerrendia irakurri ostian sumatzen jonat museo etnografikuak gustoko dittuala; Guggenheima Parisen balegon bihar bada hi juango hitzala; Guggenheimak mesede baiño ez detsala egin hire Arte Ederretako maittiari; eta sasoi batian museo ederrenak eta zainduenak zittuan Gasteiz ez dala hire ibilbidian sartzen. Errerezago ulertzen jonat Artium ez ezagutzia (Trebik arrazoi), Arkeologia Museoa ez ezagutzia baiño. Eta, Bilboko Arte Ederretako museua gustuko badon, Gasteizko Arte Ederretakuak be merezi jon. Bisita on!. Amatiño ----------------------------------------------- Amatiñok --Gezurretan ez, oker. ETB1 euskara hutsean hasi zela uste duten guztiak bezala. Ez dut uste --ez nuke pentsatu nahi-- gezurretan ari direnik, oker baino. --------Orduan, urte haietan zergaittik murriztu ziren kulturako diru laguntzak? Amatiñok: Nik ez jonat esan hi ezjakiña haizenik. Danok gaittun jakitunak hainbat gauzatan eta ezjakiñak beste edozenbatetan. Hamar urtian Guggenheimera joan ez danan neska argixa eta kuriosian ibilbidia ezautu najonan. Dana dala, hire blogan aztarrana jarraituko jonat. ---------Hik esan dok ez dakixen batzuekin eztabaidan ibilli bihar haizela.... Nere blogian: http://eibar.org/blogak/leire/110 <http://eibar.org/blogak/leire/110> esan neban moduan, ez dok boikot bat, esparraguak ez dittudala oso gustoko baiño. Amatiñok: Hire zerrendia irakurri ostian zenbait burutapen otutzen jatazan baiña ez jonat uste nor naizenik holakotan sartzeko. -------Botaik, nik bajakidaz zeintzuk diran nere gustuak, eta hórren gaiñian argumentu guztiak dakaraz. Uste juat iritzixetatik abixauta be egin geikixola kritikia Guggenheimeri. Gaiñera, ez dok arrarua danok uste izatia kulturako presupuestuendako kataklismo bat izan zala? Hor ez daok transmisiñuan akats haundixa? Nok bideratu juan hori? Komeni zuan gaizto papela egittia? Oin beste zalantza batzuk sortzen jatazak, susmo okerraguak.... leire
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
