Aurrekoan esaten zenuen "beraz, Andu oker dabil, Hasier Etxeberria ere bai, eta... ondorioz wikipedia ere bai". Beraz, badirudi "ondorio" eta "wikipedia"ren argumentuak bertan behera desaktibatu direla. Bombako afari barik geratu gara baina tira, gaitzerdi. Erantzun bi eskatzen dizkidazu: 1. Kultura Sailaren aurrekontuei ez zieten eragin museoa egiteko lanek? --Ez. Ez Jaurlaritzaren Kultura Sailari, ezta Bizkaiko Diputazioaren Kulturari ere. 2. Kultura Sailaren ordurarteko atalen aurrekontuetan murrizketa izugarriak izan zirela dioten guztiak gezurretan ari dira? --Gezurretan ez, oker. ETB1 euskara hutsean hasi zela uste duten guztiak bezala. Ez dut uste --ez nuke pentsatu nahi-- gezurretan ari direnik, oker baino. Amatiño
________________________________ De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Oier Araolaza Enviado el: jue 25/10/2007 20:16 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Guggenheim gurea Amatiño, birritan egin ditut galdera zuzenak nire aurreko bi mezuetan. Ea hirugarrenean: - Kultura Sailaren aurrekontuei ez zieten eragin museoa egiteko lanek? - Kultura Sailaren ordurarteko atalen aurrekontuetan murrizketa izugarriak izan zirela dioten guztiak gezurretan ari dira? Nik ez dut batere tesirik egin, beste batzuk esandakoak jaso eta galderak bakarrik egin ditut. oier.
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
