Ez haiz ba Pello Salaburun istorixia kontau barik geratuko eh halakua bota
eta gero!?

Eta bi: zure kazetari-nagusia ez zan enterau ez,...orduan kanpaña politikua
eitxen ziharduena Josu bera zan..! ;-)

2008/12/17 Luistxo Fernandez <luis...@eibar.org>

> Bertokok, zapatuko biktimen omenaldiaz informatzeko banatu den
> dokumentazioan aurkitutako akatsaz:
>
> >Linkena  emoten diren datu batzuk oker dira.
> >Azpiri  eta Zabaletarena ez zan izan  1982an izan, 1988an baino, link
> honen  arabera.
> ><
> http://www.diariovasco.com/pg060606/prensa/noticias/Opinion/200606/06/DVA-OPI-347.html
> >
> http://www.diariovasco.com/pg060606/prensa/noticias/Opinion/200606/06/DVA-OPI-347.html
> >
>
> Bai, halaxe da, 1988an hil zituzten Azpiri (Eibarren) eta Zabaleta
> (Elgoibarren). Eibarren ETAren kontrako manifestazio handi bat ere izan zen
> orduan.
>
> Ondo gogoratzen dut. 'Egin' egunkariaren eskualdeko edizioan lan egiten
> nuen, Debaldea zeritzon.
>
> Jai-eguna zen manifestazioarena, eta neuri tokatzen zitzaidan lan egitea
> jai-egun horretan. Nire txanda ez bazen, beste kazetari batena izaten zen
> (neure nagusiarena, edizioaren delegatuarena). Instrukzioak eman zizkidan
> nagusiak nola kontatu behar zen manifestazioarena, zehazki parte-hartzaileen
> kontaketa matematikoaz. Baina nolanahi ere, kontaketa hori berak egitea
> nahiago zuen, badaezpada, Mariano Ferrerren sistema erabiliz: puntu batean
> jarri, ilara bakoitzean zenbat doazen ikusi, minutu batean zenbat ilara pasa
> daitezkeen kontatu, eta manifestazioaren igarotze-denbora totala kalkulatu.
> Egin zuen kalkulua jefeak, eta kopurua eta sistemaren azalpena nola eman
> behar nuen indikatu zidan berriro zehatz. Zintzo bete nuen: besteak egindako
> kontaketa-kalkulua sartu nuen artikuluan, eta, en fin, nire izenarekin
> sinatu beste erremediorik ez nuen izan.
>
> Handik egun batzuetara (ez dakit urte amaieran izango ote zen, Inuzente
> eguna ote zen errezeloa dut...), Eibarko Udaleko gobernu-bilerako ondorengo
> prentsaurrekoan "saritxo" umoretsu batzuk banatu zituzten PSOEren
> aginte-gobernukoek, Iñaki Arriola buru (nahiz eta oraindik ez zen alkate).
> Luis Fernandezi aipamen bat egin zioten, neroni alegia, kontatzen hobeto
> ikasteko edo... ez dakit diploma moduko bat edo kalkuladora bat edo zer eman
> zidaten, irriñoen artean. Beste kazetari lokalen aurrean izan zen, eta lotsa
> handia pasatu nuen. Une deserosoa izan zen.
>
> Lanean hola publikoki lankideen aurrean lotsa pasatu izana beste behin
> bakarrik gogoratzen dut, Pello Salaburu EHUko errektore izandakoarekin. Ez
> naiz hasiko Salabururena kontatzen, baina, nolabait adierazteagatik, Iñaki
> Arriolak pasarazi zidan lotsa txikikekeriatzat daukat gaur eta ez diot
> (larregi) kontuan hartuko, baina Salaburu idiota eta putakume hutsa dela
> pentsatzen jarraituko dut hiltzen den arte (edo neu hiltzen naizen arte,
> segun zer den lehenago).
>
> Nik uste dut Mariano Ferrerren metodoa balekoa dela, eta seguruaski, eman
> ziren zifra "ofizialak" baino zehatzagoa izango zela neure izenez
> argitaratutakoa, zenbat jende egon zen benetan manifestazioan. Baina kontua
> ez zen zehaztasun matematikoa, noski, baizik eta hilketa haiengatik
> protestan eta ETAren kontra jende "gutxi" zegoela Eibarren aditzera ematea.
> Horixe zen kontuaren muina, eta ni peoi bat izan nintzen horretan.
>
> Manifestazio hartatik beste gauza bat gogoratzen dut. Gizon batek sorbalda
> gainean umetxo bat zeramala egin zuen bidea (edo bidearen parte bat). Gutxi
> gora-behera, Espainiako trantsizioaren irudi ikoniko honetan bezala,
> http://www.elpais.com/especiales/2006/mirada/images/fotogaleria/7/foto1.jpg, 
> baina umea trankilago, ukabila jaso barik eta txikitxoagoa, esango nuke.
> Akaso orduko hemeroteketan edo bideoteketan egongo da horren irudirik, ze
> holako uneak manifa batean deigarriak izaten dira kamerarientzat, eta gero
> irudi aukeraketa egin behar duten editoreentzat. Hura ikusi nuenean, neure
> kazetari-nagusiaren ondoan nengoen, eta esan zidan ume haren aitaren
> inguruan, "mira ese, está de campaña, va para alcalde", esanez bezala keinu
> populista batekin arreta deitu nahi zuela aita hark, karrera politikoari
> ekiteko edo. Eskerrak detaile horretaz idaztera ez ninduen behartu nagusiak.
>
> Neure kazetari-nagusi hura, neu ez bezala, kazetaria da oraindik. Politikan
> aditutzat daukate askok. Bart gauez Radio Euskadin berbetan entzun nuen.
>
> Aitaren sorbalda gainean zihoan umetxo hura Josu Mendikute gure
> zerrendakidea zen.
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>


-- 
arkitetua
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to