Oin dala hilabete bat inguru Inaxio Uria jauna ezagutu neban. Zelako kasualidadiak. Abokatu batentzat lursail batzuri buruz txosten bat egin neban aspaldi eta Altuna y Uria enpresa interesaturik zeguanez abokatuak antolatutako bilera batera deittu ninduen. Jatorra tipua, tratatzeko oso atsegiña, AHTak AHT. Mikel Laboan heriotza freskuan zala, ondiokan dolu egunetan, hilketa hau oso gogorra suertatu jatan, tristia.

Euskal Herrixak etsai makiabeliko eta burutsurik baleu, arrazoi askogaittik (ANV Udalean, pertsonaia euskalduna, abertzaleen zatiketa, Mikel Laboarenakin gertutasuna...) ekintza hau oso ondo diseñatutakua litzake. Euskal Herrixan alde lanian diharduan jendiandako kolpe latza. Halandabe, ondiokan asko dira ezker abertzale barruan hau ikusi nahi ez dabenak. Euren abanguardia kritikatzia tabu latza da, planteatu eziñezko zeozer, eta egitekotan..."bai, bai...baiña...eta betiko leloak". Itxaropentsu, bere fedia noiz edonoiz justifikatuko daben garaipen antzerako bat amestuz, ilusiñuan munduan edo.

AHT bardin egingo da, baiña PPko Mayorren inguruko segurtasun enpresentzat irabazi millonarixoz, eta garestixago guztiontzat, bere bideragarrittasuna hankaz gorago jarriz. AHTren kontrako jarduna errezago kriminalizatuko da, ekintza baketsuak edo minisabotajiak izan. Eskabadora batek su hartzen badau: pertenencia a banda armada, atentado, eta abar...eta aurrekarixak ikusitta gure eritzixa azaltzia be delitu bidian jarri nahiko dabe...Benetako hausnarketa eta desinformaziño administratibua gainditzeko aukerak lehen ondo itxita eta akotauta bazeuazen, oin gehixago. Propaganda ministerixuari lanak errezten.

Barkatu gaixak nahastia 1988ko manifan titulupian, baiña Luistxo eta Josun mezuek jarri nabe teklauari tratu txarrak emoten: Josu, moskeatzekua gero itxuraz hain gertuko informaziñua tartian holako erantzuna jasotzia. Lasai hartu eta animo! Aurrera zure bidiekin! Idatzi detsunak edo detsuen batzuk ego arazo latzak dittue, zuria kritikatuz azaltzen dabenez. Eta biharbada ondiokan ez da edo ez dira enterau norbere egua gainditzeko eta baztertzeko be (biharrezkua dana eboluziño naturalez), ego horrek gutxieneko tamaña bat bihar dabela, izen abizendun anonimo horrék edo hórrek bide horretatik iñoiz be eukiko ez dabena.

Horren harira zure "Etarraren semea" irakurri dot, eta momentu berua kontuan izanda ulergarrixa ikusten doten arren, garbi esan bihar be, egin dozun epaiketa ez jatala bape gustau. Gure mundu usteldu honetan, pertsona "legal" izanda be, kontraesanak nunnahi topau leikez balore trasmisiñuan. ETAkide batek edo Españako militar batek ez daka ni edo zu baino hezitzaile txarragoa izan biharrik. Umien hazkuntzaren ardura ez da makala. Umiak xuxen haztian heziketa hitza be kendu biharko genduke, edo moldatu zelahala, laguntzaile edo errezte lanetan jarriz (baitta euren ikasle moduan be). Maittasun baloriak unibertsalak dira, berezkoak, naturalak, sintropikuak, eboluziño naturala eta re-eboluziñuakin lotutakuak, bilatu biharreko oreka dinamikuakin; eta hezitzailiak zentzu horretan, eta hein haundi baten, soberan dagoz. Umiak edo heltzeko bide amaigabian daguan pertsonak bere egingo dittu tokatzen jakonian (tokatuko jako eta), baina horretarako naturalak diran boteria, biolentzia, manipulaziñua, konpetentzia, dominaziñua, gizurra eta abar, lehenengo pertsonan bizi bihar dira akaso, eroriz ikasten da-ta oiñez.

Ondo izan,
eta...
AHTrik ez!!

Asier Arregi

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to