Inpaktatu nau, amaierak. Familiako batzuei bidali diet Luistxoren mezua.
Data ezagutzen badozue esan, mesedez, hemeroteketan errazago bilatzeko.
Aitak bere eginbeharra zela uste zuen hori egiten zuen, ez dut uste bere
buruaren aldeko kanpainarik egingo zuenik... eta ez zen alkategai izan.
Baina garai hartan bazebilen, apur bat, politikan.

Segituan jotzen dugu gustatzen ez zaigunari esplikazio bat ematera. Gauza
bat da Josu arkitetuak botatako "kanpaña eitxen ziharduena Josu bera zan",
adarjotze bat, bale. Baina honek burura dakarzkit blogean jaso ditudan
komentario batzuk, eta horiek ez dira adarjotzeak:
http://eibar.org/blogak/josu/archive/2008/12/03/etarraren-semea

"Kontua baldin bada seriotan hitz egitea, ba ez, ez dut uste oso komentario
inteligentea egin duzunik. Baina nola badakigun nahikoa "trepa" zarela, ba
agian nahi duzuna da mundillo periodistiko-sentsazionalistan muturra sartu.
Horretarako nahiko ondo egin duzu. Deskari handiz, esan beharrekoa esan eta
ziur aski laster askoren ahotan egongo zara. Baina nik uste dut kontua hori
baino serioagoa dela. Mendikute jauna egunen batean alkate, lehendakari edo
tertuliano handia izango da, fatxa txiki bat. Eta egun horretan esango dugu:
"bai, nik ezagutzen nuen" edo "se le veía venir"."

Eta hori idatzi duen anonimoak ezagutzen nau, horregaitik daki ETBko Kalaka
saiotik deitu nautela parte hartzeko. Baina horrelakoak botatzen ditudanean
barruan sentitzen dudan zama kanporatzea dut helburu. Eta ahots bat gehiago
jartzea sinisten dudan horretan. Uste dut jendeak horregaitik hartzen duela
parte manifestazioetan, baina hori gustoko ez duenak nahiago izaten ditu
espekulazio gaiztoak egin.

Pello Salaburu hori ez dut ezagutzen, ezta bere semea ere, baina badakit
fakultatekide dudala, kazetaritza amaitzen... kontatu, kontatu hori ere!
josu.






2008/12/17 josu garate <arkite...@dantzan.com>

> Ez haiz ba Pello Salaburun istorixia kontau barik geratuko eh halakua bota
> eta gero!?
>
> Eta bi: zure kazetari-nagusia ez zan enterau ez,...orduan kanpaña politikua
> eitxen ziharduena Josu bera zan..! ;-)
>
> 2008/12/17 Luistxo Fernandez <luis...@eibar.org>
>
> Bertokok, zapatuko biktimen omenaldiaz informatzeko banatu den
>> dokumentazioan aurkitutako akatsaz:
>>
>> >Linkena  emoten diren datu batzuk oker dira.
>> >Azpiri  eta Zabaletarena ez zan izan  1982an izan, 1988an baino, link
>> honen  arabera.
>> ><
>> http://www.diariovasco.com/pg060606/prensa/noticias/Opinion/200606/06/DVA-OPI-347.html
>> >
>> http://www.diariovasco.com/pg060606/prensa/noticias/Opinion/200606/06/DVA-OPI-347.html
>> >
>>
>> Bai, halaxe da, 1988an hil zituzten Azpiri (Eibarren) eta Zabaleta
>> (Elgoibarren). Eibarren ETAren kontrako manifestazio handi bat ere izan zen
>> orduan.
>>
>> Ondo gogoratzen dut. 'Egin' egunkariaren eskualdeko edizioan lan egiten
>> nuen, Debaldea zeritzon.
>>
>> Jai-eguna zen manifestazioarena, eta neuri tokatzen zitzaidan lan egitea
>> jai-egun horretan. Nire txanda ez bazen, beste kazetari batena izaten zen
>> (neure nagusiarena, edizioaren delegatuarena). Instrukzioak eman zizkidan
>> nagusiak nola kontatu behar zen manifestazioarena, zehazki parte-hartzaileen
>> kontaketa matematikoaz. Baina nolanahi ere, kontaketa hori berak egitea
>> nahiago zuen, badaezpada, Mariano Ferrerren sistema erabiliz: puntu batean
>> jarri, ilara bakoitzean zenbat doazen ikusi, minutu batean zenbat ilara pasa
>> daitezkeen kontatu, eta manifestazioaren igarotze-denbora totala kalkulatu.
>> Egin zuen kalkulua jefeak, eta kopurua eta sistemaren azalpena nola eman
>> behar nuen indikatu zidan berriro zehatz. Zintzo bete nuen: besteak egindako
>> kontaketa-kalkulua sartu nuen artikuluan, eta, en fin, nire izenarekin
>> sinatu beste erremediorik ez nuen izan.
>>
>> Handik egun batzuetara (ez dakit urte amaieran izango ote zen, Inuzente
>> eguna ote zen errezeloa dut...), Eibarko Udaleko gobernu-bilerako ondorengo
>> prentsaurrekoan "saritxo" umoretsu batzuk banatu zituzten PSOEren
>> aginte-gobernukoek, Iñaki Arriola buru (nahiz eta oraindik ez zen alkate).
>> Luis Fernandezi aipamen bat egin zioten, neroni alegia, kontatzen hobeto
>> ikasteko edo... ez dakit diploma moduko bat edo kalkuladora bat edo zer eman
>> zidaten, irriñoen artean. Beste kazetari lokalen aurrean izan zen, eta lotsa
>> handia pasatu nuen. Une deserosoa izan zen.
>>
>> Lanean hola publikoki lankideen aurrean lotsa pasatu izana beste behin
>> bakarrik gogoratzen dut, Pello Salaburu EHUko errektore izandakoarekin. Ez
>> naiz hasiko Salabururena kontatzen, baina, nolabait adierazteagatik, Iñaki
>> Arriolak pasarazi zidan lotsa txikikekeriatzat daukat gaur eta ez diot
>> (larregi) kontuan hartuko, baina Salaburu idiota eta putakume hutsa dela
>> pentsatzen jarraituko dut hiltzen den arte (edo neu hiltzen naizen arte,
>> segun zer den lehenago).
>>
>> Nik uste dut Mariano Ferrerren metodoa balekoa dela, eta seguruaski, eman
>> ziren zifra "ofizialak" baino zehatzagoa izango zela neure izenez
>> argitaratutakoa, zenbat jende egon zen benetan manifestazioan. Baina kontua
>> ez zen zehaztasun matematikoa, noski, baizik eta hilketa haiengatik
>> protestan eta ETAren kontra jende "gutxi" zegoela Eibarren aditzera ematea.
>> Horixe zen kontuaren muina, eta ni peoi bat izan nintzen horretan.
>>
>> Manifestazio hartatik beste gauza bat gogoratzen dut. Gizon batek sorbalda
>> gainean umetxo bat zeramala egin zuen bidea (edo bidearen parte bat). Gutxi
>> gora-behera, Espainiako trantsizioaren irudi ikoniko honetan bezala,
>> http://www.elpais.com/especiales/2006/mirada/images/fotogaleria/7/foto1.jpg, 
>> baina umea trankilago, ukabila jaso barik eta txikitxoagoa, esango nuke.
>> Akaso orduko hemeroteketan edo bideoteketan egongo da horren irudirik, ze
>> holako uneak manifa batean deigarriak izaten dira kamerarientzat, eta gero
>> irudi aukeraketa egin behar duten editoreentzat. Hura ikusi nuenean, neure
>> kazetari-nagusiaren ondoan nengoen, eta esan zidan ume haren aitaren
>> inguruan, "mira ese, está de campaña, va para alcalde", esanez bezala keinu
>> populista batekin arreta deitu nahi zuela aita hark, karrera politikoari
>> ekiteko edo. Eskerrak detaile horretaz idaztera ez ninduen behartu nagusiak.
>>
>> Neure kazetari-nagusi hura, neu ez bezala, kazetaria da oraindik.
>> Politikan aditutzat daukate askok. Bart gauez Radio Euskadin berbetan entzun
>> nuen.
>>
>> Aitaren sorbalda gainean zihoan umetxo hura Josu Mendikute gure
>> zerrendakidea zen.
>>
>> Luistxo
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>
>
> --
> arkitetua
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to