Asierrek azken parrafuan esaten dabenakin bat nator.
ezin gara manikeismuan jausi, umiak hazi eta hezterakuan txarrak eta onak.
Zorionez, pertsona guztiok dakazguz gure alderdi onak eta txarrak.
Baitta historiako pertsanaia gaizto ofizialak be!
Leire

2008/12/18 Asier Arregi <as...@landatek.com>

> Horren harira zure "Etarraren semea" irakurri dot, eta momentu berua
> kontuan izanda ulergarrixa ikusten doten arren, garbi esan bihar be, egin
> dozun epaiketa ez jatala bape gustau. Gure mundu usteldu honetan, pertsona
> "legal" izanda be, kontraesanak nunnahi topau leikez balore trasmisiñuan.
> ETAkide batek edo Españako militar batek ez daka ni edo zu baino hezitzaile
> txarragoa izan biharrik. Umien hazkuntzaren ardura ez da makala. Umiak xuxen
> haztian heziketa hitza be kendu biharko genduke, edo moldatu zelahala,
> laguntzaile edo errezte lanetan jarriz (baitta euren ikasle moduan be).
> Maittasun baloriak unibertsalak dira, berezkoak, naturalak, sintropikuak,
> eboluziño naturala eta re-eboluziñuakin lotutakuak, bilatu biharreko oreka
> dinamikuakin; eta hezitzailiak zentzu horretan, eta hein haundi baten,
> soberan dagoz. Umiak edo heltzeko bide amaigabian daguan pertsonak bere
> egingo dittu tokatzen jakonian (tokatuko jako eta), baina horretarako
> naturalak diran boteria, biolentzia, manipulaziñua, konpetentzia,
> dominaziñua, gizurra eta abar, lehenengo pertsonan bizi bihar dira akaso,
> eroriz ikasten da-ta oiñez.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to